Zauri ezkutuak, bullying-a eskolan

Fernando Morillo
Gaumin, 2014
Eleberria

2016-01-10 8 iruzkin

Iriaren hirugarren ikastetxea. Ezagunak zaizkio eskolako zauri ezkutuak, eta neska urduri dago. Oharkabean pasatzen saiatuko da hasieran. Baina Unax izeneko mutil berezi eta markatua ere hasiberria da, eta koska krudel bat aurkituko dute berehala: Nora eta Martxel neba-arrebak, itxuraz ikastetxeko benetako jaun eta jabe, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisu. Iria eta Unax izango dituzte jo-muga nagusietako bat.

Ikasle, irakasle eta gurasoen hamaika ardura, eztabaida eta ahalegin, egoera latzari buelta eman ahal izateko, adiskide, sentimendu eta ezustez beteriko trama ia poliziako batean.



8 iruzkin "Zauri ezkutuak, bullying-a eskolan"

  1. Nora
    Nora
    2016-04-06 El Carmelo

    Asko gustatu zait liburu hau irakurtzea, oso ona delako gauza batzuei buruz pentsarazteko, nire ustez. Gehien gustatu zaidan gauza lehenengo pertsonan idatzita dagoela da, beraz, oso ondo azaltzen dira protagonistaren sentimenduak eta egoera bakoitzean pertsonaiaren pentsamendu pertsonalak.

    Baina ez zait bukaera asko gustatu. Hasieran beste modu batean bukatuko zela pentsatu dudalako eta horrek ilusioa galdu arazi dit.

    Liburu hau asko gomendatuko nuke, ondo pasatu dudalako irakurtzen. Gainera, liburua irakurtzen duen edozein pertsonari gustatu ahal zaio. Liburu oso errealista dela pentsatzen dut, bertan gertatzen diren egoera asko gertatzen dira munduan eta edozelan lagundu egin behar da.

    Ni ulertu dut, liburuaren irakaspena dela, egoera horiek pasatzen diztuten pertsonak ikusten badituguz lagundu egin behar dela, jendeak txarto pasatzen duelako.

  2. Ruben Moral
    Ruben Moral
    2016-04-06 El Carmelo

    Zauri ezkutuak apurtxu bat gustatu zait. Gehien gustatu zaidan gauza liburuan dagoen jakin-mina da. Liburuaren hasieran ez dakigu ondo zer gertatzen den, eta, azkenean, imaginatuko ez dituzun gauzak gertatzen dira. Eta hori oso ona da liburua dibertigarria bihurtzen delako. Baina ez zait gustatzen kapituluak hain laburrak izatea eta hain beste kapitulu egotea. Eta kapitulu baten bi pertsonek galdetzea “Zer moduz?” eta ez egotea informazio gehiago gutxiago gustatzen zait. Liburua gomendatuko nuen hilketako liburuak gustatuko balitzaioke pertsona horri.

  3. Angela García
    Angela García
    2016-04-06 El Carmelo ikastetxea

    ZAURI EZKUTUAK

    Zauri ezkutuak, liburua, ez zait batere gustatu. Gauza askok ez zuten zentzurik. Nik uste dut, liburua luzeagoa izateko jarri dutela. Ez dauka ia marrazkirik eta horregatik oso aspergarria iruditu zait. Gaia, eskola jazarpena ondo dago, baina, nire ustez, txarto kontatuta dago istorioa. Iria protagonistak pentsatzen duen guzti-guztia liburuan kontatzen da eta gauza batzuk ez dira garrantzitsuak.
    Irakurtzeko oso luzea egin zait, kapitulu asko dauzkalako.
    Amaitzeko ez nuke inoiz liburu hau erosiko.

  4. Iker Uriarte
    Iker Uriarte
    2016-04-06 El carmelo

    Zauri ezkutuak irakurtzea egokitu zitzaidan, eta nahiko pozik jarri nintzen portadagaitik, nire ustez, irudiak oso erakargarriak dira.
    Hasieran nahiko aspergarria da narrazio osoan gai berdina delako, baina hainbat kapitulu irakurtzean asko hobetzen da.
    Lehenengo kapituluetan hilketaz hitz egiten ari dira, ez zait hasiera asko gustatu, baina gero paperak osten dituztenean interesgarria bihurtzen da.

    Horrez gain, momenturik onena amaieran dago, maisua kartzelara sartzen dutenean.

    Niri liburu hau nahiko ona iruditu zait, errealitatea adierazten duelako. Hasieran batek gauza txar bat egiten du, eta denbora bat iraundu duenean bueltan etortzen zaio.

  5. Alazne Blasco
    Alazne Blasco
    2016-04-05 El carmelo

    Nik uste dut liburu hau oso ondo dagoela oso interesgarria dalako. Liburuan zehar Matematikako irakaslea nork jo duen ikertzen dutelako, eta erruduna aztarnekin aurkitzen dutelako.

    Nik liburu hau nire adineko pertsonei gomendatuko nuke gaur egun honelako kasu asko ematen direlako (bullying kasuak) eskola gehienetan.

    Liburua bullyingari buruz doa gehien bat, nik uste dut liburu hau egin dutela istorio baten bidez umeei erakusteko bullyinga zer den eta irtenbidea duela.

    Liburua erakutsi nahi duena da bullying kasu batetik pasatzen ari bazara, hoberena, guraso edo irakasleei kontatzea da, holan arazoa askoz arinago konponduko da.

    Gehien gustatu zaidana, idazlearen idazteko modua izan da, ni entretenituta mantentzea lortu daualako.

  6. Maider
    Maider
    2016-04-05 El carmelo ikastetxea

    Nire ustez liburu honen gaia, ondo dago, ideia ona da, gaur egun, bulling-ari buruz idaztea. Baina, egia esanez, idazteko modua ez da batere deigarria, eta horrek interesa jartzen laguntzen duenez, beste liburu batzuk baino gehiago kostatu zait hau irakurtzea. Istorioa ez da txarra baina, hala ere, kosta egiten da irakurtzea. Kapitulu laburrak dauzkanez, gehiago animatzen zaitu irakurtzera, eta, alde horretatik, oso ondo dago. Argazki edo marrazki gutxi daudenez, gauza gehiago imaginatu ahal izan ditut eta hori ondo iruditu zait. Nik liburu hau ez nuen gomendatuko, nik behintzat, ez dudalako asko disfrutatu liburu hau irakurtzen, baina alde onak eta txarrak esango nituen ezer esan aurretik, pertsona batzuk garrantzi gehiago ematen diotelako, beste gauza batzuei, adibidez, marrazki asko egoteari edo gutxi egoteari.

  7. María Muñoz
    María Muñoz
    2016-02-11 El Carmelo Ikastetxea

    Nire ustez liburua oso aspergarria da, beti gauza berdinak egiten dituztelako. Parterik interesgarriena niretzako hasiera izan da, Iriak maisu bateri ikusten dioenean komunean lurrean botata odoletan.
    Ez dut uste kapitulu bat behar denik bakarrik esateko Iria hizketan hari dela bere aitarekin, gainera ez dute ezer interesgarririk esaten. Ez zait atsegin kapitulu batean gai batez hizketan egotea eta hurrengo kapituluan bat-batean beste gai batez, ezta nola den misterioa, nahiago dut beste misterio modu bat.

  8. Ainhoa Bernabé
    Ainhoa Bernabé
    2016-02-11 El Carmelo Ikastetxea

    Nire ustez liburuak gauza asko erakusten dauz. Irakurtzeko aproposa da kasu errealetaz hitz egiten daualako eta horregaitik gomendatzen dot. Bizitza gogor batzuetaz hitz egiten gaitu. Bullying-etik irteteko irtenbidea dugu eta ahal dugun guztia lagundu behar dogu. Bullying-a egiten dotsuenean ez zara konturatzen, jolas bat dela pentsatsen dozu. Momentuan ez zara ohartuko, baina depora aurrera joango da eta gogo gutxigaz ikusiko zara. Begiak zabaldu azkar! Ez jarraitu itxuarena egiten! Denbora aurrera doa! Martxel edo Iriaren bezalakoa zara? Liburua onino irakurri ez badozu, zertara itxaroten zabiltza? Beste mundu batean sartuko zara, beharbada pertsonaia baten antzekoa zara eta irakurtzen dozuna buruan garbi agertuko zaizu. Ondo etorriko jatzu orri batzuk irakurtzea konturatzeko liburuak ez dirala hitzak soilik, ezta esaldiak. Liburu bat idazten dauana indar bat du, eta barnean guztiok dugun indar bat da. Zauri ezkutuan pertsonaiak oso desberdinak dira. "Zauri ezkutuak" izenburuak asko esaten du. Gehiago gogoko izan dodan pertsonaia Lierni izen da ez dotzegulako jarraian ezagutu, berataz asko hitz egin da. Astiro ezagutzen joan gara.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna