Xivaren malkoak

Cesar Mallorqui
Giltza, 2015
Eleberria

2016-04-19 3 iruzkin

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta une batzuetan beldurra pasatu banuen ere —beldur handia, egia esan—, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa.



3 iruzkin "Xivaren malkoak"

  1. Ane
    Ane
    2019-01-10 Haurtzaro Ikastola

    Xivaren -malkoak misterio argitzen dute Violeta eta Javik. Beatrizen hilobia hutsa zegoen baina horrek arrazoi bat zuen. Beatriz ez zen hil, eskapo egin zuen. Hau argitu ondoren eta udara on bat pasa ondoren, Violeta eta Javiren maitasun historia bukatu egiten da, maitasuna deklaratzen direlako bata besteari, agur bero batekin estazioan, eta Javi etxera itzultzen da. Violetaren ahizpa bat NASA-ra joaten da ikastera etorkizunean, baina, ez dakizu ezer Javi eta Vioeletari buruz.

    Jabi da protagonista eta aitaren tuberkulosiaren ondorioz Alikantera joaten da izeba-osaba eta hiru loreekin. Violetaren laguna egiten da, biei irakurtzea gustatzen zaie eta horrek elkartzen ditu, gainera biak batera Xibaren-malkoen misterioa argitzen dute. Xibaren-misterioa hauxe da: Beatriz izeneko andre batek ez zuen ezkondu nahi eta ihes egiten du oparitu zioten koilare batekin.

    Idazteko modua misteriotsua da, gainera 60. hamarkadako mutiko batek idazten duenez, hitz egiteko modua zaharra du. Baita ingurua ere, telebista gutxi, mugikorrik ez, gizona ilargira iristen da… (1969)

  2. Aimar Ruiz
    Aimar Ruiz
    2017-12-20 aratia bhi

    Izenburua:Xivaren malkoak
    Idazlea:Cesar Mallorqui
    Argitaletxea:Giltza
    Urtea:2015

    Javier bere lehengusinen etxera joango da uda pasatzera, eta hor mamu bat ikusiko du, bitxi bat aurkituko du, eta gainera maitemindu egingo da. Hori guztia gizakia ilargira heldu zen urte berdinean.

    Javier, Rosa, Margarita, Violeta eta Azuzena dira protagonistak. Oso entretenigarriak dira haien abenturak gainera barre batzuk bota ditzakezu.
    Cesar Mallorquik oso ondo azaldu du haien egoera,
    kapituloaren amaieran gehiago irakurtzeko gogoarekin izten zaitu. Labur eta arin irakurri ahal da eta hori oso erosoa da horregaitik asko gustatu zait irakurtzea.

    Aimar ruiz 2017/12/5

  3. Markel
    Markel
    2016-04-19 Haurtzaro ikastola

    Javierren (protagonistaren) aitari, 1969ko uda baino lehenago, tuberkulosia diagnostikatzen diote. Sei hilabete familiarengandik bananduta pasatzen ditu, mendian. Baina uda hasi haurretik, familiak dei bat jasotzen du, beraien aita hobeto dagoela esanez eta etxera itzuliko dela. Baina oraindik ez denez guztiz sendatu, bere semeak kanpora joan beharko dute, ez kutsatzeko, udara pasa. Javier Santanderra bidaltzen dute, bere lau lehengusin (Azucena, Violeta, Margarita eta Rosa) eta izeba-osabekin. Javierrek, Santanderren, Obregóndarren (Javiren osabaren familia da) arbaso baten mamuarekin egiten du topo, Beatriz Obregónekin.

    Liburuaren hasieran jartzen duen bezala, liburu hau ez da beldurrezko istorio bat, misteriozkoa baizik. Ulertzeko modu egoki batean kontatzen ditu gertakizunak, hainbat elkarrizketarekin, eta bereziki gazteentzako egiten da egoki. Nahiz eta hori hala izan, konatakizunean badaude hainbat akats, euskarara pasatzerakoan eginak, adibidez Obregón tilderekin edo fantasma. Baina elkarrizketa gehienak ez daude zukaz, hikaz baizik, eta honek liburua asko aberasten du.

    Liburu ederra da, irakurtzea gomendatuko nizuke.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna