Voltaire kaleko abenturak bilduma

P.D.Baccalario
Mezulari, 2013
Eleberria

2016-04-19 4 iruzkin

Voltaire kaleko ikertzaileek hilketa kasu bat argitu behar dute eta lehen susmagarria…euren arteko bat da! Durocq baronesa hilik aurkitu dute kutxa zahar batean, eta Victor delituaren lekuan zegoen. Egia esan postari errespetagarria Paris osoan ezagutzen zuten lapur ospetxua izan zen, aspaldi.



4 iruzkin "Voltaire kaleko abenturak bilduma"

  1. Ibai Apaolaza
    Ibai Apaolaza
    2017-12-28 Arizmendi

    Annette, Fabrice eta Pariseko Voltaire kaleko auzokoei ikaragarri gustatzen zaizkie polizia-nobelak... Pariseko kasurik korapilatsuenak argitzen dituzte elkarrekin. Annettek eta Fabricek egiazko misterioari aurre egin beharko diote: Offenbach magoa, zalantzarik gabe eskujokarien erregea dena, hiltzeko arriskuan dago. Munduko mago handienen bileran eraso diote. Bi neba-arrebak ikerketari ekiteko prest daude: daukaten aztarna bakarra “frakez jantzitako gizon bat” da, krimenaren tokian ikusi dutena.
    Istorio hau intrigazko eta misteriozkoa da, oso interesgarria, asko erakartzen du eta gainera pertsonaiak eta beraien nortasuna oso errealistak dira, baina hasieran izen asko agertzen dira eta pixka bat nahastu zaitezke baina behin pertsonaiak ezagutzean oso onak dira.
    Nire ustez merezi du irakurtzea, korapiloan zaudenean ezin da irakurtzeari utzi eta ez du hiztegi zailik erabiltzen, ondorioz, ulertzeko erraza da. Ez da apalean abandonaturik edukitzeko liburua guztiz gomendagarria.
    Nor izango da erruduna? Zergatik erasotu zuten magoa?

  2. Sabin Astondoa
    Sabin Astondoa
    2017-12-21 Arratia BHI

    Hilketa bat egon da Voltaire kalean eta Anettek eta Fabricek kasu hura konpondu nahi dute. Deloffre jaunak bere burua omizidio bikoitzaz akusaturik ikusi du. Bi misterio hauek erlazionatuta egongo dira? Lortuko dute kasua konpontzea?

    Liburu honetako pertsonaien izenak oso arraroak dira, Frantsesak direlako. Familia baten inguruan hitz egiten da, eta pertsonai bakoitzak bere espezialitateak ditu. Liburu hau familiako bi umeetan zentratzen da oso argi, baina orokorrean asko gustatu zaizkit.

    ekintzen aldetik, gutxi kontatzen dira, eta horrez gain, ekintzak luzeak direnez, uste dut irakurlea aspertu egin ahal dela. Ez zaizkit ekintzak asko gustatu, aspergarriak eta motelak izan direlako nire ustez.

    Liburua Frantzian idatzi zen. Pertsonaien izenak Frantsezak direnez, liburua irakurtzerakoan saila egiten da ekintzak nork burutzen dituen jakitea eta izenak nahastu egiten dute. Frantsiako kaleen izenak agertzen dira eta horrek, irakurtzeko orduan sailtasunak ematen ditu.

    Nik ez nuke liburu hau gomendatuko, astuna egin zaidalako.

  3. June Orozko
    June Orozko
    2017-12-18 Arratia BHI

    P.D. Baccalario- A. Gatti, Mezulari, 2013

    Anette eta Fabrice Pariseko bi gazte dira eta (Pariseko) Voltaire kaleko auzokideen artean detektibe klub bat sortu dute. 10 auzokide daude klub horretan eta egun baten haien klubeko Victor izeneko bat atxilotzen dute hilketa bategatik. Durocq baronesa kutxa batean hilik aurkitu dute eta Victor han ikusi dutelako atxilotu dute. Zer egiten zuen han Victorrek? Benetan bera izan da hiltzailea? Aurkituko al dute hiltzailea?

    Liburua gustatu zait, interesgarria izan da. Pertsonaiak ez dira gure edadekoak izan eta ez zuten gure moduan berba egiten, baina liburua ondo egon da.

    Liburuko ekintzak gaiari buruz zerikusia dute. Hau da, hilketa bat egon da eta hiltzailea nor den ikertu behar dute, eta ekintzak ikerketari buruzkoak dira (Adibidez, baronesaren etxera doazenean). Pista bat aurkitzen dutenean pista horren barruan beste pista bat aurkitzen zuten eta hori apur bat nahasgarria izan da.

    Liburua irakurtzea erraza izan da, ez dutelako hitz edo esaldi arraroak erabili.
    Liburua kapituluka banatuta dago, horrek errazago kokatzen laguntzen du. Beti pertsona berak kontatzen du istorioa.

  4. Uxue Iruretagoiena
    Uxue Iruretagoiena
    2016-04-19 Jakintza ikastola

    Pierdomenico Baccalario Alessandor Gatti: Voltaire kaleko abenturak “ Baronesa kutxa barruan “, Bilbo, Mezulari, 2013.
    Voltaire kaleko 11.zenbakiko eraikineko talde edo ikertzaileek, misterio bat dute argitzeko esku artean. Mathilde izeneko baronesa batekin du zerikusia, zer gertatu ote zaio bada?
    Gure ikertzaileek, sutsu jarduten dute egia azaleratzeko;etxe zahar, taberna, baratz …-etan muturra sartuz, eta xehetasun txikienak ere luparekin ongi aztertuz.
    Nire iritziz, liburu hau oso entretenigarria eta dibertigarria da, izan ere, sortzen den misterioa argitzeko, hainbat abentura ikusgarri bizitzen dituzte pertsonaiek. Gainera, hasierako korapiloa edo misterioa ez da bukaerara arte argitzen, horren ondorioz, irakurleari jakin-mina pizten zaio,eta gehiago irakurtzera bultzatzen du.
    Misterioz betetako liburuak maite badituzu, eta zu ere, ikertzaile, detektibe, bilakatu nahi baduzu, liburu aparta da, animatu eta irakur ezazu!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna