Vampiria

Aitor Arana
Ikasmina, 2010
Eleberria

2017-12-18 Iruzkin 1

Mendebaldeko Europan gaude, nonbaiteko ospitale psikiatriko batean. Han sartu dute Selene, bere burua banpirotzat jotzen duen neska gaztea. Selene ez da ezertaz oroitzen, ez nor den, ez zer lanbide zuen, ez nongoa den, baina banpiroa dela sentitzen du; hori oso garbi dauka, egun argitan inongo arazorik gabe ibil daitekeen arren. Baina azkenaldian euria ari du barra-barra, beti lainotuta dago, eta Selenek badaki eguzkia indartsu jotzen hasten denean arazoak izango dituela. Horregatik, egun hori iritsi aurretik, bere buruaz gehiago jakin beharra dauka. Eta horretarako, arkatza eta agenda bat eman dizkio Mikelek, erizain edo “erozain” ilegorri misteriotsua k. Bitartean, kanpoan, Anna inspektorea hainbat neska gazteren hilketak ari da ikertzen … Mendebaldeko Europan gaude, nonbaiteko ospitale psikiatriko batean…



Iruzkin 1 "Vampiria"

  1. Aiala Irusta
    Aiala Irusta
    2017-12-19 Arratia BHI

    Europa Mendebaldeko psikiatriko batean sartu dute Selene, bere burua banpirotzat hartzen duelako. Bera ez da ezertaz oroitzen; ez nor den, ez zein zen lehen zuen bizitza. Gogoratzen duen bakarra banpiroa
    dela da. Bere lepoan bi ziztada ditu, baina banpiroa den zehazteko eguzki-izpiek bere azala erretzen
    duten jakin behar du,egun hauetan ez du arazorik izan baina orain arte egun guztiak euritsuak izan dira. Mikel erozainak liburuxka eta arkatza eman dizkio Selenek bertan gogoratzen duen guztia edota bere
    egunerokotasunean egiten dituen gauzak bertan idazteko.
    Aldi berean Anna inspektoreak hainbat nesken hilketan ikertu behar ditu.
    Istorioak zerikusia izango dute haien artean? Selene banpiroa dela egia izango da? Nor izango da hilketen arduradun?

    Pertsonaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit dira, haien bizitzari buruz ez dakitelako askorik orduan haiek beraien bizitzari buruz zer edo zer berria deskubritzen dutenean istorioan gauza asko aldatzen dira. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Anna inspektorea izan da, bere pentsatzeko era nirearekin bat datorrelako.
    Pertsonaia irrealak eduki arren, istorioa oso erreala da, ematen dituen datuengatik; esate baterako inspektoreak daukaten pentsatzeko modua oso erreala da.
    Ekintzak oso interesgarriak dira baina nahastea erraza ere bada, denbora guztian ekintza desberdinak hasten, inbestigatzen edo bukatzen ari dira. Ekintza guztiak intrigazkoak dira eta ez dira beti espero duzun moduan bukatuko.
    Irakurketa apur bat astuna da, deskribapenak egiten dituen momentuan beharrezkoak ez diren datu gehiegi esaten ditu, informazio larregi, esate baterako behar duzuna baino gehiago ematen du. Deskribapenak albo batera utzita kontamoldea oso erreala, da berba egiterakoan erabiltzen ditugun hitzak erabiltzen ditu, baina hitz formalak; adibidez elkar komunikatzeko momentuan edota apuntaeak hartzerakoan...

    Aiala Irusta, 2017-12-03


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna