Txopo

Gaizka Arostegi
Ibaizabal, 2016
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

Jonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean. Gaixoak, atezain izan nahi zuen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua, ezagutzeko bere ametsa bete gabe zenduko da. Baina Jon ez dago horrelakorik onartzeko prest, eta adiskideen laguntzaz, plan bat asmatuko du Hugoren ametsa bete dadin. Hala ere, gauzak ez dira erraz suertatuko, eta hainbat traba eta oztopo gainditu beharko dituzte bidean. Lortuko al dute?



Iruzkin 1 "Txopo"

  1. Ane Iturrioz
    Ane Iturrioz
    2018-01-08 J.B. Eguskitza Meabe

    Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere abenturazkoa da, eta aldi berean adiskidetasuna ere azaltzen da liburu osoan. Horrez gain, gure adinerako oso aproposa da, momentu zailetan, zure lagun bati nola lagundu bere ametsa betetzen azaltzen delako.

    Esan genezake, Hugo eta Jon direla liburu honetako protagonistak, izan ere Jonek, bere hamargarren urtebetetzean, berri triste bat jasotzen du, Hugo bere lagunik onena hiltzear dagoela. Baina bere lagunak, ez dira atzean gelditzen eta Hugoren ametsa betetzen saiatzen dira, bere ametsa, atezaina izatea zen eta, ezinbestean, Txopo handia, Athletic taldeko futbolari ospetsua ezagutzea.

    Istorioaz aparte, liburua oso ondo dago, erraz irakurtzen eta ulertzen da gehiena, baliteke hitz arraroren bat agertzea, baina orokorrean dena ulertzen da.

    Esan dudan guztiarengatik, liburu hau gomendatzen dut, gehien bat, orain gazte garaira iristen ari direnentzat, oso interesgarria baita.

    Lortuko al du azkenean Hugok bere ametsa betetzea?, liburu hau interesgarria iruditzen bazaizu eta futbola gustuko baduzu liburu aparta da, animatu eta irakurri.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna