TAPPER BIKIAK NEW YORK ASTINTZEN

Geoff Rodney.Itzul:Danele Sarriugarte
Elkar, 2016
Eleberria

2017-12-19 Iruzkin 1

Imajinatzen duzu “Altxorraren Bila” jokoa New Yorken zehar? Horixe biziko dute Tapper bikiek, baita haien eskola osoak ere, hainbat taldetan banatuta. Helburu benefiko batekin antolatu arren, egundoko borroka sortuko da irabazteko, eta tartean era guztietako azpikeriak erabiliko dituzte batzuek. Umorez gainezka egiten duen abentura.

Geoff Rodkey telebista eta zinemako idazlea da, hainbat film eta telesailetako gidoien egilea, besteak beste. New York hirian bizi da, bere emazte eta hiru semeekin, baina haietako inork ez omen du antzik Tapper bikiekin.

Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989an. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea. Erraiak (Elkar, 2014) liburuaren egilea ere bada.



Iruzkin 1 "TAPPER BIKIAK NEW YORK ASTINTZEN"

  1. Cosmina Picirita
    Cosmina Picirita
    2017-12-19 Arratia BHI

    Tapper bikiak Reese eta Claudia dira, eta liburua altxorraren bila lehiaketaren inguruan gertatzen da. Culvert eskolako seigarren mailan proposatzen den ekintza, New York osoan zehar “altxorraren bila” jolasa egitea da, puntuak lortuz. Puntuen bidez lortutako diru guztia, Manhattango Elikadura Bankuarentzako izango da. 4 pertsonako taldetan banatzen dira, bakoitza heldu batekin. Ikasleek parte hartzeko sari bat jartzen dute: Madison Square Gardeneko lehenengo lerroko sarrerak, Starbucks kafetegiko 20 dolareko opari-txartel bat…

    Arazo nagusia nor izango den irabazle da, eta talde asko daudenez oso zaila da. Talde askoren artean liskarrak sortzen dira, badirelako talde “aberatsak” eta arau batzuk ez dituzte errespetatzen, adibidez, autoak erabiltzen dituzte, ez dira batera joaten puntuen bila…

    Nire ustez liburu arina da, arin irakurtzen da, nahiz eta 261 orrialde izan, letra handiak ditu, irudi askorekin. Eleberri hau 9-12 urte bitarteko umeentzako dela uste dut, zeren eta oso sinplea da eta ekintzak aurreikusten dira. Ez da ezer desberdina, zerbait arrunta baizik. Liburua orokorrean ez zait gustatu, baina izan dira gauza asko gustatu zaizkidanak, adibidez, existitzen ez diren hitzak erabiltzen direla: mordokatuta, mirtzela, eurre, patraldu… Zerbait berria iruditu zaidan arren, 13 urtetik gorako nerabeentzako ez dut gomendatzen, oso sinplea baita.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna