Tapper bikiak gerran

Geoff Rodkey.Itzul:Danele Sarriugarte
Elkar, 2015
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Claudia eta Reese neba-arreba bikien abenturetako lehena, Geoff Rodkey gidoilariak idatzia eta Danele Sarriugartek euskaratua. Umore alai eta ganberroa erakusten digute New Yorkeko gaztetxo hauek, elkarri gerra deklaratzen. Tartean izango dira eskolako haserreak, arrain ustelak, gurasoekiko harremanak, bideo-jokoak…



2 iruzkin "Tapper bikiak gerran"

  1. Irati Nuñez
    Irati Nuñez
    2017-11-24 Itxaropena Ikastola

    Guztiz adierazten du bi anaien harremana eztabaida batean, beti bezala asten dena txikitasun batekin.
    Egia esanda, aipatu behar dut, liburua pasatzen den bitartean agertzen diren komentarioak ematen dio istorioari sinestekoa, hau da, ez du iruditzen liburu bat anekdota izatea dela bere asmoz, baina bai anekdota bat liburu bezala bukatu dela.(Beno, hori zen bere deseinu hasieratik).
    Benetan liluratu dit ale honek, hainbeste, ikuspuntu desberdinetik egindako narrazioak nola anaien errealitateak bezala(Onartu behar da ba daudela hainbat istorio noiz anaiak inoiz borrokatzen dira, eta hori oso faltsua da).
    Guzti hau laburtzen, benetan merezi du mugikorretik begirada kentzea papereko lan zoragarria onek irakurtzeko.

  2. Olaia Sorondo Oñatibia
    Olaia Sorondo Oñatibia
    2016-04-19 Haurtzaro ikastola

    Claudia Tapperrek bere bikiaren eta bere arteko gerrari buruzko liburu bat idaztea erabakitzen du, gertatutakoaren egiazko bertsioa azaltzeko.

    Guda amaigabe honetan denetik pasako da, baina nola hasi da dena? Claudiaren ustez, kafetegian hasi da, Reesek leporatu dion gertaeraren ondorioz; Reesek aldiz, beste iritzi bat du, goizean etxean gertatu den “lapurretaren” ondorioa dela. Abentura izugarri honetan denetik gertatuko da: arrain kirasdun dantzariak, ezusteko kantak klik txaten, Jens delako Reesen laguna, Meta munduko “amigo” planetako jainkoa,...

    Niri asko gustatu zait liburu hau bi arrazoi nagusirengatik: Batetik, barregarria delako, anai-arreben arteko istiluak kontatzen dituelako eta bestetik, erabiltzen duten hizkuntza informala egokia iruditzen zaidalako. Gazteentzat argitaratutako liburu bat dela kontuan hartuta.

    Liburu barregarri edo komikoa bilatzen bazabiltza, hemen duzu hitz hori ongi definitzen duen liburua.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna