San Ferminetan, Lesakan

John Andueza
Elkar, 2014
Eleberria

San Ferminetan, Lesakan, John Andueza Altuna: Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza (“Larunbatean Bukowskin” nobela arrakastatsuan bezala); oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak , alprojak, inuxenteak, bihurriak… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu, eta beste bide bat hartuko dute gertakariek.

5 erantzun “San Ferminetan, Lesakan” bidalketan

  1. Imanol Costama Kurutziaga Ikastola

    John Anduezak idatzitako liburu hau, San Ferminetan Lesakan du izena elkar argitaletxekoa eta 2014 an argitaratu zen. Lehen pertsonan idatzia dago, orainaldian eta 152 orriko liburua da.

    Bilintx institutoko DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, inuxenteak, bihurriak… ziren.… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatzen da. Ikasketa-amaierako bidairako lortutako diru guztia lapurtu egiten diote eta oso hasarre eta kezkatuta daude, Ikasketa-amaierako bidaira joango ahal dira?

    Liburu hau asko gustatzen zait oso entretenigarria delako arrazoi batzuegatik. Horietako bat da gaur egungo gazteak hitz egiten dugun bezala idatzita dagoela eta hori oso erakargarria izan ahal da gazteentzat. Narratzaileak istorioa kontatzen du eta elkarrizketa ugari sartzen dio , nahiz eta, kapitulu askotan zatituta dagoen. Azkenik liburu hau hamabi-hamahiru urteko neska-mutelei gomendatuko nieke.
    Animatu zaitezte!!!

  2. Mikel Aranburu Haurtzaroikastola

    Eleberri honetako protagonista Danel da, 15 urteko mutil gaztea.
    Bere izaerari dagokionez, ona da lagunekin, baina neskekin lotsatu egiten da. Bere lagun mina Ximon Egaña da, han, aldiz, neskekin ongi moldatzen da eta neska-laguna ere badu, Amaia izenekoa. Bilintx institutuko DBH 4.mailakoek, azken urtea dutela eta, kurtso amaierako bidaia egin behar dute. Horretarako, hainbat ekintza ekintza egiten dituzte, kontzertuak, futbito-txapelketa… bertan diru asko irabazten dute bidaiarako. Baina egun batetik bestera, dirua desagertu egin da, nor izan ote da? Zergatik lapurtu egin ote dute?

    J.Anduezak, nerabezaroko gazteen egoerak kontatzen ditu, Bilintx institutuko DBH 4.mailakoen hainbat gertaera, eta nola ez, Danelek bere hainbat pasadizo.
    Ondorioz, eleberri hau irakurterraza da, gazteen egoerak hurbilak egiten direlako, oso dibertigarria da eta batez ere, entretenigarria.
    Irakurterraza da gainera, gazte hizkeran hainbat elkarrizketa daudelako, honek gazteak erakartzea lor dezake, bertan hainbat gertaera eta pasadizo gertatzen direlako.

  3. Leire Ibarguren Elosegi Haurtzaro Ikastola

    Bada Danel izeneko mutil bat DBH 4 E gelan. Ikasbidaia antolatu behar dute, baina gela nahiko desastrea da: hainbat ikasle txar daude, nahiz eta Danel eta bere lagun mina Ximon, ikasle onak izan. Zenbait ekintza eginez, diru asko lortzen dute, baina diru hori desagertu egiten da irakasle gelatik. Danel asko kezkatzen da.

    Niretzako, liburu hau oso polita da, izan ere, gazteak ulertuko balitu bezala azaltzen du, elkarrizketak barregarriak dira, pertsonaiak dibertigarriak… Horrez gain, liburu hau odo irakurterraza da, ez baitu zailtasunik irakurtzeko orduan. Bestalde, oso interesgarria da, jakin-mina pizten duelako. Ekintza dibertigarriak ditu…

  4. Ioar Etxebarria Lertxundi Kurutziaga ikastola

    San ferminetan lesakan, gazteentzat egokitutako liburu bat da, John Anduezak idatzia. Argitaletxea Elkar da eta 2014 argitaratu zen liburu hau.

    Liburu honetako protagonista Danel da, DBH 4ko ikasle bat, bihurria, jatorra, lagun ona… baina aldi berean oso lotsatia neskekin. Berekin batera bada beste protagonista bat ere, Ximon, bere lagun onena, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu.
    Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidaira joan behar dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, baita bidaia ordaintzeko dirua lortzen ere. Kontzertuak, lehiaketak, eta horrelako gauzak prestatzen dituzte dirua lortzeko. Horrela, diru asko lortzen dute, baina hurrengo egunean konturatzen dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela. Nork lapurtuko ote zuen? Zergatik? Ikasbidaira joan gabe geratuko ote dira?
    Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 160 orrialde inguru ditu.

    Nire ustez liburua nahikoa ona da, nerabezaroko lagunen arteko harremanak etab… kontatzen baititu, baina beste alde batetik, ez zait oso erreala iruditzen, ez dudalako uste norbait diru hori guztia ikastola batetik lapurtzeko gai izango zenik, are gutxiago ikasbidai baterako denean.

  5. Ziortza Pineda Asti-Leku

    Niri oso gustatzen zait liburu hau zeren, kontatzen du nola lortzen dute nahi duten eta gauza batzuk egiten dute. Oso liburu entretenigarria da eta luzetxoa denez 3 edo 4 gauetan irakurtzen dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude