Sagu ongi heziak ez du puzkerrik botatzen

Geronimo Stilton
Planeta, 2013
Eleberria

Zer irrigarri egon zen Trikimailu lehengusua Esnobeba Esnobits kondesaren festan! Hatza sudurrean sartzen du, belarria hatz txikiaz garbitzen du… eta, horrela, mundu guztiak barre egin dio! Baina ongi hezitako sagu perfektua bihurtzea oso erraza da: nahikoa da Gizabideari buruzko Gida irakurtzea!

Erantzun bat “Sagu ongi heziak ez du puzkerrik botatzen” bidalketan

  1. Andoni Okariz Kurutziaga ikastola

    Nik ohar kritiko hau , liburu hau ez gomendatzeko eta ez irakurtzeko egin dut, izan ere oso txarra iruditu zait, ez baitu emoziorik ezta akziorik.Liburu honetako pertsonai nagusia Geronimo Stilton da.
    Sagua denez gazta jatea asko guztatzen zaio.Berak Sagurain hiriko aldizkari empresa garrantzitsua du bere eskutan , beraz irla horretan oso famatua da.
    Istorio honetan, bere lehengusuak ere parte garrantzitsua hartzen du.
    Egun batean , Trikimailu museora joaterakoan sagu-monalisaren koadroa erretzen ikusterakoan ura hartu eta koadroa salbatu egiten du.
    Horregaitik Saguraingo Trikimailuri eta Geronimori afari batera gonbidatzen dio.
    Afari hori oso harraroa izan da,baina zergaitik? Zer gertatuko ote da?

    Liburu hau oso erraza da irakurtzeko, orainaldian kontatzen duelako eta 1. pertsonan kontatzen duelako.Liburua nahiko motza da ,107 orrialde dituelako.
    Niri liburu hau ez zait ezer gustatu ,ez duelako ezer espeziala, ez akziorik ,ez intrigarik sortzen, gainera oso sosoa da.
    Ez dut liburu hau gomendatzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude