Riskyren bihurrikeriak

Joxemari Iturralde
Elkar, 2001
Eleberria

2016-02-14 Iruzkin 1

Kaixo! Risky naiz. Niri eta nire koadrilako lagunei (Gomaxi, Jose Lorenzori, Lorenzo Joseri eta besteei) asko gustatzen zaigu bihurrikerietan ibiltzea, eta horietako asko “Risky eta bere lagunak” liburuan kontatu genizkizuen. Baina, jakina, gure bihurrikeria guztiak ez dira kabitzen liburu bakar batean, eta horregatik pentsatu dugu bigarren bat egitea. Eta denok, Gomax, Jose Lorenzo, Lorenzo Jose, ni eta kuadrilako beste guztiok, oso pozik eta harro gaude. Aita eta ama, ordea, ez daude gustura, eta gure irakasleak ere ez. Pertsona nagusiak, izan ere, hain dira arraroak! Liburuan kontatzeko egiten omen ditugu barrabaskeriak, horixe diote. Baina ez da egia. Guk bihurrikeriak nahi gabe ere egiten baititugu.



Iruzkin 1 "Riskyren bihurrikeriak"

  1. Maider Martin
    Maider Martin
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Liburu hau mutiko normal bati buruzkoa da. Bihurrikeriak egitea oso gustuko dute berak eta bere lagun koadrillak.
    Liburua oso gustuko dut nahiko barregarria delako eta 11 urteko ume bati zein 3 urteko beste bati gustatu ahal zaiolako. Nire 4 urteko nebari irakurtzen diodanean barre egiten du beti, eta biok ondo pasatzen dugu.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna