Pirtzina zilborrean

Antton Kazabon
Elkar, 2004
Eleberria

2016-03-29 5 iruzkin

Pirtzina zilborrean gaztetxoentzako eleberria da, hiru gaztetxo dira protagonista eta gaztetxook telefonoz elkarri esaten dizkiotenek osatzen dute liburua. Maitasunezko halako triangelu bat osatzen dute hiru protagonistek.



5 iruzkin "Pirtzina zilborrean"

  1. Julene Anton
    Julene Anton
    2017-12-14 arratia bhi

    IZENBURUA: PIRTZINA ZILBORREAN
    IDAZLEA: ANTTON KAZABON
    ARGITALETXEA: ELKAR
    URTEA: 2004

    Joana nerabe bat da, mutil-lagun bat dauka, Aitor. Joanak, Aitorreri utzi nahi dio, baina, Aitorrek berriz, eutsi nahi dio.
    Erditik Irati dago, AItorretaz maiteminduta dago, baina, Aitor Joanataz bakarrik fijatzen da.
    Zer gertatuko da Joana eta Aitorren artean? Eta Iratirekin zer gertatuko da?

    Pertsonaien hizkera ez da oso zaila irakurtzeko, Joanak erabiltzen duen hizkera hika da baina, ondo ulertzen da. Anttonek lehen eleberri telefonikoa asmatu du, eleberri guztia elkarrizketaz eginda dagoelako.
    Elkarrizketak ez dira korapilatsuak, eta ez du ulergarritazuna oztopatzen. Joana eta Aitor nerabeak dira, eta hizkera ere ez da oso arrunta baina oso ondo ulertzen da.

    Lexikoaren aldetik oso teknikoa eta ez du irakurlea aspertzen. Esaten dituzten gauzak oso interesgarriak dira, nerabeak nola sentitzen diren ikusten duzulako.

    Pertsonaien elkarrizketak oso errealak iruditzen zaizkizu, ia-ia pentsatzen duzu nerabe baten idatzi duela, bere esperientzia bat kontatzen. Irakurketa oso arina egiten da eta ez da zaila irakurtzen.

    JULENE ANTON

    2017/12/14

  2. Izaro Ansorena
    Izaro Ansorena
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Liburu hau Aitor eta Joanataz doa. Aitor maiteminduta dago Joanataz eta horregaitik deitu egiten dio Joanari eta baita ere Iratiri. Aitorreri Irati ere atraktiboa iruditzen zaio pirtzina du zilborrean eta.
    NIri liburu hau ez zait hain beste gustatu liburu asko dira gai berdinaretaz eta aspertuta nago beti gai berdina irakurtzea.

  3. Ane Etxebeste
    Ane Etxebeste
    2016-04-08 Haurtzaro Ikastola

    Liburuko protagonista Aitor da, neska-laguna du, Joana izenekoa. Baina Joana haserre dago Aitorrekin, bezperan bere laguna den Iratirekin gelditu zelako eta arratsalde guztia berekin egon zelako, Joana tabernan zain zegoen bitartean. Joana eta Aitor mugikorrarekin ari dira elkarrekin hitz egiten aurreko egunekoari buruz. Azkenean, Joana haserretu egiten da Aitorrekin, eta Iratik deitzen dio. Iratik esaten dio ea nahi duen berarekin joan arropa erostera eta Joana enteratu eta haserretu egiten da. Konponduko al dute? Zer gertatuko da Iratirekin?

    Nire ustez, liburu hau erraz irakurtzen da, izan ere, esaldi motz eta ulerkorrak erabili ditu Anttonek. Elkarrizketa asko dago eta horrek irakurlea gehiago irakurtzera erakartzen du. Liburu honetan, gazteen modura hitz egiten dute, sexu-harremanak… horrek gazteak erakartzen ditu, beraiek ere adin horietan daudelako. Eta zuk irakurriko al duzu? Anima zaitez! Seguru nago gustatuko zaizula!

  4. Anne Arrizabalaga Ruiz
    Anne Arrizabalaga Ruiz
    2016-04-08 Haurtzaro Ikastola

    PIRTZINA ZILBORREAN
    Antton Kazabon: “Pirtzina Zilborrean”, Elkar, Donostia, 2003.
    Bikote maitemindu baten istorioa kontatzen du liburu honek. Joana eta Aitor bikotea dira eta elkarrekin daude, baina haserre daude. Aitorrek, arazoa konpondu nahian, Joanari deitzen dio, izan ere, Aitorrek aurreko urteko udalekuetan Irati izeneko neska bat ezagutu zuen eta geratu egiten dira. Joanak egoera ikusita, Aitorrek ez duela maite pentsatzen du.
    Liburua asko gustatu zait, izan ere, bikote batek bizi duen eguneroko egoera bat erabat islatzen du. Joanaren pertsonaia biziki haserre zegoen. Aitorrek, aldiz, hitz egiteko eragatik, pixka bat aspertu didala aitortu behar dut, baina hala ere, ideiak ongi adierazten dituen pertsona denez, kasurako egokia iruditu zait. Liburu guztia elkarrizketa batean datza eta gainera, gazte hizkeran idatzita dago.

  5. Oier Sarobe Lizundia
    Oier Sarobe Lizundia
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Pertsonaiak gazteak dira. Denak dira maitasunzaleak eta nerabezaroan daude. Aitor eta Joana bikoteak dira, aitzitik, Joanak Aitor ikusi zuen Iratirekin, beraz, Joanak ez duela maite pentsatzen du.

    Liburuko lexikoa informala denez, liburua irakurterraza egiten du. Liburu dena elkarrizketa duen liburua liburua arin irakurtzen da, aitzitik, oso laburra da eta izan ere oso era arraroan amaitzen da. Liburua irakurriko bazenu, 2 partea egotea gustatuko litzaizuke.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna