Piramide gorria

Rick Riordan
Mezulari, 2011
Eleberria

2016-04-19 4 iruzkin

Percy Jackson eta Olinpiako Jainkoak arrakatsuaren egilearen eskutik datorkigu Kanetarren Kronikak trilogiaren lehen ale hau, ekintza etengabea, umorea eta suspensea bateratzen dituena leialtasun eta heroismoko kontaketa epiko batean.



4 iruzkin "Piramide gorria"

  1. Maialen Zuazo
    Maialen Zuazo
    2017-12-20 Arratia BHI

    PIRAMIDE GORRIA LIBURUAREN KRITIKA

    IZENA:Piramide gorria
    IDAZLEA:Rick Riordan
    URTEA:2011
    ARGITALETXEA:Mezulari
    ITZULTZAILEA:Koro Navarro

    Carter eta Sadie Kane,neba-arrebak dira baina banatuta bizi dira.Carter aitarekin bizi da eta munduan bidaiatzen ari da etengabe,aldiz,Sadie,Londresen bizi da eskola ume normal baten modura.Sadiek Carterrek aitarekin ematen duen denbora nahiko luke eta Carterrek eskola ume normal baten moduan bizi.Baina gabon bezperan dena aldatzen zaie haien aitak British museoan Rosetta harria lehertzen duenean eta lurrak irensten duenean.Carter eta Sadiek handik aurrera abentura zirraragarriak biziko dituzte.

    Sadie eta Carter oso ondo karakterizatuta daudela iruditzen zait,gure adineko nerabe batzuen kezkak dituztelako,baina ausartegiak dira,eta hori ez da oso erreala.
    Hizkera aldetik,ondo dago,euskara garbia erabiltzenduelako itzultzaileak.
    Nahiz eta liburua lodia izan,arina,eta,irakurterraza da.Intrigarik ere ez zaio falta,kontakizuna entretenigarria izan da.
    Liburu honek asko intrigatzen du,eta,gazteentzako oso interesgarria da.

    Maialen Zuazo 2017-12-16

  2. June Marañon
    June Marañon
    2017-12-18 Ander Deuna

    Riordan, R.: Piramide Gorria, Estatu Batuak, Mezulari, 2010

    Sadie eta Carter Kane ume normalak direla uste dute, baina ez da horrela. Haien ama hil zenetik, Carter bere aitarekin bizi da etengabe bidaiatzen. Sadie, berriz, aitona-amonekin bizi da Londresen. Carter eta bere aita Londresera doaz Eguberri Bezperan eta Britaniar museora doaz. Aita egiptologo bikaina da eta zuzendariaren baimenarekin hango harri bat aztertzen hasten da. Harria aztertzen hasi bezain laster, eztanda bat entzuten da museoan eta aita desagertzen da. Hori dela eta, Carter eta Sadie bidaia arriskutsu bat hasten dute aita aurkitzeko. Bidaia horretan estalita daude hainbat sekretu desestaltzen dute. Garrantzitsuena: amaren heriotzaren zergatia eta aztiak direla.

    Alde batetik, istorio hau bikaina da zure irudimena martxan jartzeko. Oso azalpen onak ematen ditu gehien bat lekuei buruz, eta horrek asko laguntzen du istorioa ulertzeko. Irudiak ere asko laguntzen dute eta, hieroglifikoak izan arren, asko laguntzen dute istorioa zure buruan kokatzeko eta zer nolako keinuak egiten dituzten eta botatzen dituzten aztikeriak hobeto ulertzeko.

    Beste alde batetik, irakurleak asko gozatzen du pertsonaiekin; izan ere, neba arreba dira eta oso elkarrizketa barregarriak egiten dituzte haien artean, elkar zirikatzeko. Hori dela eta, liburua eramangarriago bihurtzen da. Gainera, bi pertsonaiak oso ondo azaltzen dituzte haien sentimenduak; horregatik, liburuaren hainbat partetan irakurlea pertsonaien azalean jartzen da.

    Egitura ere nahiko ona da, kapitulu bakoitzak izenburu bat duelako. Horrek pistak ematen dizkizu zer gertatuko den jakiteko eta jakin-mina pizten dizu liburua irakurtzen jarraitzeko. Liburu honen berezitasuna kapituluak bi protagonisten artean kontatzen dutela da; beraz, liburua, lehenengo pertsonan idatzita dago. Honekin bi pertsonaiaren izaerak hobeto ulertzen dira eta liburuaren hainbat egoera bi ikuspuntu desberdinetatik ikusi daiteke. Liburua ingelesetik itzulita dagoenez, batzuetan komikietako pertsonaiak edo liburuen izenburuak agertzen dira eta gehienetan honelako gauzak ezezagunak dira irakurlearentzat. Horregatik oso ideia ona iruditzen zait orriaren behealdean azalpen txiki bat ipintzea.

    Liburu honetan Rick Riordanek Egiptoko mitologia ulergarria eta dibertigarria bihurtzen du gazteentzat. Liburu hau oso gomendagarria da fantasiazko istorioak gustuko dituen irakurleentzat.
    June Marañon 2017/12/18

  3. Irati Gomez
    Irati Gomez
    2017-12-17 Ander Deuna

    Riordan, R.: Piramide Gorria, Estatu Batuak, Montena, 2010

    Liburu honek Karter eta Sadie neba-arreben abenturak kontatzen dizkigu. Hauen ama orain dela urte batzuk hil egin zen eta, handik aurrera, Sadie eta Karter bananduta egon ziren. Sadie bere aitona-amonekin eta Karter beraien aitarekin bizi izan zen. Beraien aita arkeologoa zen, edo hori esaten zuen. Guztia ondo zihoala zirudien, baina Gabon gau hartan guztia aldatzen hasi zen. Londreseko museora joan ziren eta beraien aitak egindako zerbait txarto atera zen. Handik aurrera, Karter eta Sadie bere aitaren bila joan beharko dute. Bidaia horretan gauzak asko aldatuko dira: beraien iraganaren sekretua jakingo dute; Egiptoko jainko-jainkosak ezagutuko dituzte eta beraien mundua salbatu beharko dute.

    Niri liburu hau gehien gustatu zaidanetako bat izan da, oso entretenigarria eta dibertigarria delako. Bertako ekintzak eta pertsonaiak oso ondo daudela uste dut. Niri gehien gustatu zaidan ekintza bat da Karterrek eta Sadiek beraien iraganaren sekretuak aurkitzen dituztenean. Hala ere, besteak ere asko gustatu zaizkit. Pertsonaietan, Sadierekin identifikatuta sentitu naiz; izan ere, beraren ekintzak oso ondo ulertu ditudalako.

    Irakurtzen hasita harrapatzen bazaitu, azkar irakurtzen den liburu bat da; nahiz eta, letra txikia eduki eta lodia izan. Oso ideia ona iruditu zait kapitulu bakoitzean nork kontatzen duen adieraztea, horrela egoerak bi puntu desberdinetatik ikus ditzakegu eta horrek hobeto ulertzen laguntzen digu. Niri ez zait gustatzen liburu berdinean bi narratzaile desberdin egotea.

    Nik liburu hau 12-13 urteko umeei gomendatuko nieke, liburu honekin gauza asko ikas daitezkeela uste dudalako.

    Irati Gomez, 2017/12/10

  4. Hasier
    Hasier
    2016-04-19 Kurutziaga Ikastola

    Sadie eta Karter 14 urteko ume batzuk dira eta liburu honen protagonistak dira. Egun batean Sadie Karter eta beren aita museo batera juten dira gauean, eta museora sartzerakoan, aita esaldi bat esaten ahasten da, baina beste hizkuntza batean. Orduan, lurra dardaraka ahasten da eta monstruo bat agertzen da, aitari arrapatu egiten dio eta Sadie eta Karter zulo batetik erori egiten dira. Umeak museotik urtetzerakoan aita aurkitzea erabakitzen dute eta orduan Karter eta Sadie izagurrazko abentura izango dute etorkizunean.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna