Percy jackson munstroen itsasoan

Rick Riordan
Mezulari, 2013
Eleberria

“Bere pertsonaia heroikoena dirudien egitandi bat burutuz, hasiera zirraragarria baino indartsuagoa den jarraipen bat osatu du Riordanek”

Erantzun bat “Percy jackson munstroen itsasoan” bidalketan

  1. Markel Zubiaga Kurutziaga ikastola

    Liburu honek Percy Jackson munstroen itsasoan da eta Rick Riordanek idatzia da. Liburu hau ez da euskaraz idatzia originalki, euskarara itzulia dago. 2006. urtean argitaratu zen estatu batuetan, Euskal Herrian beranduago.

    Lehen pertsonan idatzitako Istorio honek gazte mestizo, hau da jainko eta lurreko pertsona baten artean sortutako ume abenturazale baten abenturetako bat kontatzen du. Protagonista Percy da pertsona ausarta da eta abenturazalea. Norbaitek mestizoen kanpamenduko Taliaren zuhaitza zauritzen du, eta Percy-k Anabetth-ek eta Tyson-ek ihes egiten dute urrezko ardia lortu eta Taliaren zuhaitza salbatzeko. Bidean hainbat abentura biziko dituzte. Lortuko al dute denak bizirik iristea? Aurkituko dute urrezko aharia?, eta garrantzitsuena lortuko al dute Taliaren zuhaitza salbatzea?

    Nire ustez orokorrean liburu ona da, nahiz eta hasiera nahiko aspergarria den. Pertsonaiak ondo deskribatuak daude, ezaugarri asko ematen dira pertsonaien inguruan. Behin istorioa arrapatuta ondo idatzia dago, eta ez da aspergarria, ala ere nire iritziz ekintza gehiegi daude eta askori ez zaie amaierarik ematen. horrek istorioa luzatzen du. Liburu hau 15-16 urte inguruko gazteei gomendatuko nieke edo asko irakurtzen dutenei, izan ere informazio asko sartzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude