Ostegunak

Jon Arretxe
Elkar, 1997
Eleberria

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, “desmadrearen”, ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.

Erantzun bat “Ostegunak” bidalketan

  1. Oier Kurutziaga ikastola

    Liburuan bost historio ezberdin agertzen dira. Ostegunetan oinarrituta daude, unibertsitatean ostegunak direlako juerga egunak. Unibertsitate garaian gertatzen diren hainbat bizipen agertzen dira historio desberdinetan. Baten, adibidez, Ramon izeneko ikasle batek azken ordurako utzi du historiako azterketarako ikastea, ta azken momentuan, txuleta egitea erabakitzen du. Baina, azterketan dagoela ez da txuleta ateratzen ausartzen baina irakasleak kopiatzen dagoela uste du. Azkenean Ramonek ez dagoela kopiatzen demostratzen dio eta gainditu egiten du.

    Liburu hau asko gustatu zait ez zaidalako aspergarria iruditu. Irakurtzeko erraza iruditu zait eta barre asko egin dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude