Oin hegalariak

Agustin Fernandez Paz
Anaya Haritza, 2001
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

Hiru Zopa irakurriz gozatzeko, irakurtzeak dakarren atsegina ezagutzeko eta hitzak maitatzen ikasteko gonbita da. Hiru Zopa irakurtzeko proiektu osoa da Lehen Hezkuntzarako.
Maila bakoitzerako liburuak kontu handiz aukeratu eta baliabide multzo ugaria erantsi da:
– Ikasleentzat liburu bakoitzerako berariazko koadernoa, liburua hobeto irakurtzeko.
– Irakasleentzat, proposamen didaktikoa liburu bakoitzari buruzko informazio tekniko, iradokizun, orientabide, ariketen soluzio eta guzti. Horrez gainera, CD-ROM bat irakurgaien zatiekin, Internetko helbideekin, eta beste baliabide batzuekin.
Lehen Hezkuntzako 6. mailarako blister honetan honako material hauek daude: Oin hegalariak liburua eta ikasleentzako ariketa-koadernoa.



Iruzkin 1 "Oin hegalariak"

  1. Alicia Salazar
    Alicia Salazar
    2018-01-08 Arratia BHI

    Danieli bere bizitza gris kolorekoa dela iruditzen zaio eta kolorez
    margotzeko, bulegoko lana uztea ondo iruditzen zaio. Kaletik dabilela, gauza berriak ikusten ditu baina halako batean, doinu bat, bere belarrietara heltzen zaio. Doinu hori nondik datorren jakin nahi du Danielek, baina, harresi garai batek ez dio uzten. Harresitik igotzen saiatzen denean, bere oinak lurrean ez daudela konturatzen da. Etxera joaten da eta han, lehen pasatu zaiona egiten du, hau da, hegan egiten hasten da. Hurrengoko egunetan, bere gaitasun horretaz baliatzen hasten da eta sekretupean uztea erabakitzen du.

    Daniel pertsonai alaia da baina lotsatia dirudi. Eleberrien marrazkien bidez, Daniel altua dela dakigu. Pertsonekin, oso jatorra eta ausarta da.

    Bere ekintzak oso onak dira, emaitza onak dauzka.

    Azkar irakurtzen da eleberria eta bere hizkera formala eta ulergarria da. Elkarrizketak umoretsuak dira, kapitulu bat irakurtzen bukatu eta hurrengoarekin jarraitu nahi duzu.
    Bete-betean asmatuko duzu liburu honekin!

    Alizia Salazar, 2017-12-17.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna