Odolean neraman

Joan Mari Irigoien
Elkar, 2004
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Futbolaren munduan girotutako nobela umoretsu eta kritikazkoa idatzi du Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak txikitatik eduki du garbi futbolaria izan nahi zuela, bazituen dohainak eta horretara bultzatzen zuen inguruak ere. Arrakasta lortuko du: Reala eta Bartzelona, Euskadiko zein Espainiako selekzioaren elastikoak jantziko ditu; diruarekin batera ospea, emakumeak eta beste lortuko ditu, baina baita arrakastaren zama ezagutu ere.



Iruzkin 1 "Odolean neraman"

  1. Irantzun Agirre
    Irantzun Agirre
    2016-04-19 Landaberri

    "Bihotzean neraman" liburua gustokoa izan dut,zati handi batean puntu errealista batetik kontatuta baitago, eta gaia interesgarria baita. Hala ere, liburua gustatu izana arrazoitzeko argudio gehiago ditut, nahiz eta zati batzuetan ez zaidan gehiegi gustatu.
    Hasteko,bizitzari eta bizitzan gertatzen diren gauzei buruz asko irakasten du, batez ere aberatsei gertatzen zaiena. Bestalde, amodio pika bat agertzen da historian zehar, baita honekin izaten diren gora beherak. Baina, nire ustez, liburua kontatzeko garaian, hainbat unetan narratzailea gehiegi sartzen da Eneko Ortegaren bizitzari buruzko gauzak kontatzera, garrantzi gehiegirik gabekoak.
    Hori guztia esanda, "Bihotzean neraman" liburua atsegin izan dut, eta gazte nahiz helduei irakurtzera bultzatzen zaituztet, batek baino gehiagok asko ikasiko baituzue nobela honetaz.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna