Nur bilduma

Toti Martínez de Lezea
Erein, 2008
Eleberria

Amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da eta, harrezkero, Nur zoriontsua da. Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zepoak jarri eta jarri ari da. Bien bitartean, Nur, Ainara, Noelia Unai eta Peio jolas eta jolas ari dira Finn-ekin -halaxe deitzen da irlandar gnomoa-, eta haien abenturetako lagunik hoberena izango da aurrerantzean.

14 erantzun “Nur bilduma” bidalketan

  1. Mikel Corral Legorburu Kurutziaga ikastola

    Nur larrabetzun bizi den hamar urteko neska bat da. Larrabetzun, uda da, eta Nur surk eskola batera apuntatu da. Igandetan izaten dira surf ikastaroak. Igande bat, Nur surf eskolara joan da, baina, ez zegoen olaturik, beraz irakasleak padel surfean buelta bat ematea erabaki du. Buelta horretan, Nur eta bere hiru lagunak uharte txiki batera heldu dira. Uharte horretan, kobazulo bat dago, eta bertan putzu bat. Lagunak putzuan sartu dira baina irakaslea agertu da, eta errieta egin die, baina putzutik urten aurretik Nurrek egurrezko kaxa bat ikutzen du, eta beste egun batean bueltatzea erabakitzen du.

    Batetik, liburuan agertzen diren protagonistei begiratuta, ia denak ausartak baidira. Nur oso barregarria era da, Sandra oso argia eta Iker oso arroa.

    Bestetik, beraien laugarren laguna Unai da, oso txiitxoa da, beraz ez da ausarta. Alderantziz, oso bildurtia da.

    Azkenik, hizkera erraza erabiltzen baitu, ez da irakurtzeko zaila. Beraz, esango nuke edozein gaztek irakurtzeko liburua dela, eta hala gehiago abenturak gustuko dituzten gazteak

  2. Anartz Ikobalzeta Kurutziaga ikastola

    Nur, bere gurasoekin batera Txinara bizitzera doaz, bertan lagun berriak eginez. Oraingo honetan Guo-Guo bere lagun berriaren urtebetetzea ospatzera doaz jolas parke erraldoi batera. Urteak egiten dituen laguna galdu egiten da, eta Nur eta bere lagunak laberintoetan murgilduz, bidean aurkitutako igarkizanunak asmatu eta ebatziz.

    Nire ustez , Toti Martinez de Lezearen liburu hau, hain zuzen ere, Nur eta herensugearen tenplua, oso liburu dibertigarri eta egokia dela edozein irakurlerentzat.

    Pertsonaien aldetik, ondo dago, batez ere asko daudelako.
    Nur da protagonista, beti bezela ume burugogorra eta oso inteligentea. Aldiz bere lagunak, ez dira asko definitzen, halere, denetarikoak daude barregarriak, inteligenteak, despistatuak…
    Azkenik, lexiko aberatsa eta irakurterraza. Gure adineko umeek erraz irakurtzeko. Originaltasunaren aldetik ere, ez da labur geratzen, hau da, liburu originala dela.

    Liburu hau edozein adineko neska-mutilei gomendatuko nioke, batez ere pentsatzea eta abenturak gustatzen zaizkionari.

  3. Lore Kurutziaga ikastola

    Idazlea Toti Martínez de Lezea da. Liburuaren protagonista Nur da, baina protagonista gehiago daude: aitona, amona, ama, aita … Nur-en urteguna zen eta denek opari bat eman zioten. Aitonak izan ezik. Aitonak oparia prest dauka, baina ematen dioenean giltz bat oparitzen dio.Nur konturatzen da giltzak ate bat zabalduko duela, eta topatzera doa…. Eta aititek etxetxo bat oparitzen dio.

    Liburu hau lehenengo pertsonan idatzita dago, 180 horri ditu, eta orain aldian ere idatzita dago.

    Nire ustez liburu hau oso interesgarria da eta oso gustokoa dut. Nire zatirik gustokoena aititek oparia ematen dioenean da, eta gustuko ez dudan zatia… Ez daukat liburu guztia gustatzen zait. Horregatik, ez dago zatirik ez zaidala gustatu!

  4. Unai Lucas Marañon Saturnino de la Peña

    NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

    Liburu hau duela bi urte irakurri nuen nire arrebak esan zidalako oso ondo zegoela.

    “Nur” liburuan istorio asko kontatzen dira eta haren egileak, Toti Matínez de Lezeak, irudimen handia erabili zuen idazteko.
    Arabiako kulturari buruz hitz egiten du. Liburu honetan gutxien
    gustatu zaidana kapitulu batzuk aspergarriak direla da, kontakizuna eta azalpenak asko luzatzen direlako.

    Gehien gustatu zaidana, berriz, oso ondo irakurtzen eta ulertzen dela da,
    alde batetik, pertsonaia dibertigarriak agertzen direlako. Beste aldetik, Arabia herrialdeko deskribapen ugari egiten ditu eta hori oso interesgarria iruditu zait, munduko kuturei buruzko gauzak jakitea gustatzen zaidalako.

    Beraz, Nur- ri buruzko liburu hau 10-13 urteko umeei gomendatuko nieke oso aproposa delako, oso erraza delako irakurtzeko eta ulertzeko.

  5. Jon Koldo Somozas Asti Leku Ikastola

    Liburua gustukoa dut oso entretenigarria da -eta abenturazko liburua delako.Abentura ikaragarri arraroak ditu
    magiako liburu bat da,oso liburu ona eta merezi du irakurtzea.Ez zaizu damutuko !

  6. Andrea Ibañez Astileku Ikastola

    Nur eta denboraren liburua
    Nik nur eta denboraren liburua aukeratu dut, asko guztatzen zaizkit irudimen asko dauzkaten liburuak.
    Liburu hau oso aproposa da txikientzat baina gazteei ere gustatu ahal zaie.
    Marrazkiak oso politak dira eta gainera oso aproposak ere.
    Pertsonai asko daude eta bakoitzak pertsonalitate bat dauka.
    Gehiago gustatzen zaizkit gaztelaniaz dauden liburuak baina euskeras bat aukeratu behar badut hau artuko nuke.Liburua Toti Martinez de Lezea idasten du.

  7. Iñigo Calera Asti Leku Ikastola

    Nur eta alfombra hegalaria
    niri gustatzen zait liburu hau,nik txikian nintzenean irakurtzen nuelako liburu oso antzekoa eta 10 urterekin ikusi nuenean asko gustatu nintzen eta 6 urterekin irakurtzen liburua gogorapen asko eman zidan

  8. Paula Borrero Asti Leku Ikastola

    Nur eta dortoken uhartea
    Nik Nurren liburua aukeratu dut asko gustatu zaidalako; primeran pasatu dut irakurtzen eta abenturez beteta dago liburua.

  9. Unai Tabares Asti Leku Ikastola

    Nur eta magia kanpamendua
    Nik liburu hau aukeratu dut zeren magia asko gustatzen baitzait.
    Hamar aldiz edo gehiago irakurri dut eta hori ez zaidala gustatzen irakurtzea…
    Oso dibertigarria da.Disfrutatuko duzue !

  10. Alazne Llanera Asti Leku

    Nur eta alfombra hegalaria.
    Nire ustez liburu hau aukeratu dut oso abenturak dibertigarriak dituelako, oso ondo antolatuta eta marrazkiak oso ondo eginda daude.Beste liburuak irakurri ditut eta liburu hau da gehien gustatu zaidana.

  11. Janire Antolin Asti Leku Ikastola

    Nik liburu hau aukeratu dut oso dibertigarria,entretenigarria eta erakargarria delako. Nurren liburuak oso gustuko ditut eta horregatik Nurren liburu gehienak irakurri ditut.
    Istorio hau oso entretenigarria da, gnomo bat ezagutzeaz gain, beste abentura batzuk egiten ditu-eta.

  12. Maialen Morate Asti Leku Ikastola

    Nik liburu hau aukeratu dut, abenturazkoa delako eta niri abenturatako liburuak oso gustatzen zaizkit.

  13. Josune Melgosa Asti Leku Ikastola

    Nur eta etxe sorgindua
    Idazle honen (Toti Martínez de Lezearen) liburu guztiak , oso gustuko izan ditut , oso entretenigarriak eta irakurketa errazakoak direlako ;baina pertsonalki,nik uste, Nur eta etxe sorginduaren liburua, haren liburu bildumaren libururik deigarrienetariko bat dela.
    Horrez gainera, haren marrazkiek liburua hobeto ulertzen laguntzen dute, eta nahiz eta txikientzat dela iruditu,azkenean denbora baten ondorioz, zure ikuspuntua guztiz aldatu daitekeela uste dut.

  14. Markel Nuñez Asti Leku Ikastola

    Nur eta oihan misteriotsua
    Nik aukeratu dut liburu hau zeren abentura pilo baitaude eta azkenean altxor bat aurkitzen dute eta barruan txokolatezko txanponak aurkitzen dituzte.
    Nur eta bere lagunek egun horietan oso ondo pasatu dute eta haiekin batera guk ,asko disfrutatu baitugu..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude