Manolito laubegi

Elvira Lindo
Zubia, 2000
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

Elvira Lindo kazetari madrildarrak irratirako sortu zuen pertsonaia da Manolito laubegi. Auzo umil batean bizi diren pertsonaiak deskribatzen ditu bere liburu bilduma honetan.



Iruzkin 1 "Manolito laubegi"

  1. Beñat Etxezarraga
    Beñat Etxezarraga
    2018-01-08 Arratia BHI

    Manolito notetan oso txarra den eta lagun arriskutsuak dituen mutiko bat da.

    Manolito notengatik ez da oporretan joaten zigortuta dagoelako eta horregatik bere aitonarekin denbora asko pasatuko du eta momentu barregarriak izango ditu, horretaz gain, Yihad ekin gauza arriskutsu batzuk egingo ditu eta gainera bere anai belarri handirekin egon beharko du eta ez dizkio gauzak errez utziko.

    Manolitoren aitonak umorea ematen dio ipuinari eta hori oso garrantzitsua da. Yihadek berriz, arazoak ekartzen dizkio Manolitori eta hori oso beharrezkoa da liburuko ekintzentzat. Horretaz gain, Manolitoren anaia dago Belarri Handi izenekoa eta oraindik umea denez Manolitori zaintzea tokatzen zaio.

    Liburua parte batetik arina da, aitaren batean irakurtzen dena, batez ere ekintza asko daudelako. Bestetik umorezko momentuak daudenean, entretenigarria da ere. Azkenean ekintza asko daudelako eta baita ekintza horiek erraz harrapatzen dituzulako oso liburu irakur erreza da.

    Manolitok duen hizkera oso bizia da eta horregatik irakurle gazteak erakartzen ditu. Liburuko pertsonaiek duten elkarrizketak oso errealak dira eta horrek irakurleei gustatzen zaie eta gainera liburua errazago irakurtzen dute. Gainera esaldi labur xamarrak izaten dira eta horrek irakurleari liburua arinago amaitzen laguntzen die.
    Arrazoi horiengatik gomendatzeko liburua da hau.

    Beñat Etxezarraga

    2017/12/11


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna