Maitez eta minez

Antton Kazabon
Ibaizabal, 2008
Eleberria

Irungo neska beltzaranak biziarazi zidan hurrengo esperientzia ikaragarriak beldurtu ere egin ninduen, eta etxera erretiratzea erabaki nuen. Hura niretzat gehiegizkoa zela pentsatu nuen. Latza izan zen, errepika ezina, bikaina, baina horrelako batekin aski nuela pentsatu nuen. Eta oraindik ere tarteka, han-hartako bizipen hartara irudimenezko joan-etorri laburrak egin ohi ditut barruak eskatzen didanean. Beharbada, amona Inexik horretaz zer pentsatuko lukeen gehiegi pentsatu gabe. Bai, badakit zer esan zenidan. Alexek batxilerra non egingo zuen bazenekiela. Baina gero eta gehiago nabaritzen zaizu Alexengana sentitzen duzun atrakzioa. Eta lasai, Aloña. Hori zuk ezin duzu kontrolatu. Baietz usteko duzu, irudituko zaizu, baina sentimenduak ezin ditugu guk nahi dugun bidetik eraman. Hauek gu eramaten gaituzte nahi duten lekura eta nahi duten bidetik. Beraz, alferrik zabiltza. Zuk bihotzari kasu egin, eta horren aurka ez borrokarik egin, galtzaile aterako zara eta.

Erantzun bat “Maitez eta minez” bidalketan

  1. Lukas Aldape Arratia BHI

    16 urteko Irungo neska beltzaran bat daukagu hasieran, batxilerrera pasatuko dena. Neskak Alex izeneko mutil batezagutzen du eta Alexekin enamoratzen da. Egun batzuk geroago Alex batxilerra kanpoa doala konturatu zenean Alexi esan zion sentimenduak eramaten zaituzten bidetik joan…

    Protagonisten garrantzia ukiezina da. Izan ere, oso sentiberak dira. Beraiek dira ekintza guztien sorburuak.

    Intrigazko liburua eta entretenigarria da, irakurlearen jakin mina pizten eta mantentzen duena.

    Esaldi sakonak ditu, horrek irakurketa atsegina eta sinesgarria egiten du. Hizkera ere aberatsa eta landua duenez irakurketa arindu egiten du.

    Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizuke, asko gustatuko zaizu eta ez zara aspertuko.

    Lukas Aldape, 2017-12-19

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude