Maitasuna besterik ez

Marliese Arold. Itzul: Pello Zabaleta
Elkarlanean, 2004
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Lehen maitasuna beti da kilikagarria, mila poz eta buruhauste dakartzan abentura zirraragarria. Sandrak uste du bere betiko lagun Thomasekin hasiko dela noizbait, hala espero dute inguruko guztiek ere, baina berak ez du ezer berezirik sentitzen; Meikek, ordea, zorabioa sortzen dio ezagutu bezain laster. Baina Meike neska da! Nobela ausart bezain ederra dugu hau, irakurtzeko arina eta gizartearen hainbat aurreiritzi apurtzen lagundu nahi dute.



Iruzkin 1 "Maitasuna besterik ez"

  1. Paule Bilbao
    Paule Bilbao
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Liburu honen izenburua “Maitasuna besterik ez” da, eta Marliese Arold-ek idatzi du. Izenak dioen bezala, maitasunari lotuta dago, baina ez betiko maitasunari.

    Istorioko protagonista Sandra da. Berak uste du txikitako laguna duen Thomasekin hasiko dela ateratzen noizbait, hori baita denek espero eta esaten diotena. Halere, ez du oraindik oso argi, ez duelako ezer berezirik sentitzen. Egun batean, lagun berri bat egiten du, Meike, eta sentimendu berriak esperimentatzen hasten da… Kontua da Meike neska dela eta horrek asko harritzen du.

    Liburuak 210 orrialde ditu, baina ez da bat ere luze egiten. Bestalde, bertan azaltzen den gai nagusia, sexu berekoen maitasuna, oso interesgarria da, galdera asko egitera bultzatzen zaitu eta. Bukatzeko, 3. pertsona orojakilean dago idatzita, hau da, nahiz eta bera istorioko protagonista ez den , badaki pertsonaiak nola sentitzen diren. Hori dela eta, liburua hurbil eta sinesgarri egiten zaigu. Aurreiritziak baztertu eta amodiozko istorio desberdinak irakurtzera anima zaitez!!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna