Maitasun sua

Aitor Arana
Ibaizabal, 2013
Eleberria

2016-02-18 7 iruzkin

Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da.
Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.



7 iruzkin "Maitasun sua"

  1. CRISTINA
    CRISTINA
    2016-03-12 SATURNINO DE LA PEÑA

    Istorio honetan kontatzen dira Ekain mutilaren gertakariak.Oporretan idazlan bat egitea agindu diote eta udaletxean gai bati buruzko informazioa bilatzen dagoenean, aulkitik erori, lurrean zulo bat egin eta liburu oso zaharra aurkitzen du. Liburu horretan kontatzen du 1300.urtean bi mutil judu homosexualak izateagatik zer egiten dieten zigor moduan...

    Nire ustez, liburu hau hasieratik ondo ulertzeko ondo irakurri behar duzu eta pixka bat zaila da irakurtzerakoan bi istorio ezberdin direlako. Nire gustokoa izan da amaiera ez nuelako espero eta oso gauza interesgarriak gertatzen direlako.

    Zuei irakurtzea gomendatzen dizuet oso interesgarria delako, gauza berri asko ikasiko duzuelako, mutil hauen bi istorioak ezagutu behar dituzuelako, beren azalean jartzeko eta bizitzeko homosexualen esperientzia, ISTORIO HAU IRAKURTZEKO AUKERA EZ GALDU!!!!!! ANIMA ZAITEZTE!!!!!!

  2. Aitziber Sagastizabal Saez
    Aitziber Sagastizabal Saez
    2016-02-28 Saturnino de la Peña

    Liburu honek Nafarroako Gares herrian, garai desberdinetan, gertatzen diren bi maitasun istorio kontatzen ditu.

    Ekain 17 urteko mutil bat da eta Jose Luisekin maiteminduta dago.
    Lan bat egin behar du huts egin duen kontrola berreskuratzeko. Informazioa bilatzean, nahi gabe, eskuizkribu zahar batzuk aurkitu ditu. Eskuizkribu horietan, amodiozko istorio zail bat kontatzen da. Ekainek irakurtzen amaitu du, konturatu da bere bizitzako antzeko pasarteak kontatzen direla eta Jose Luisekin hitz egin behar duela… Irakurtzeko gogoarekin geratu zarete ezta? Zer gertatuko da amodiozko istorioan? Eta Ekain eta Jose Luisekin?

    Anima zaitezte liburu hau irakurtzera. Nire ustez, bigarren istorioan idazlea asko luzatu da, baina entretenigarria eta irakurtzeko erraza da. Gainera, gure bizitzako etapa bat balitz bezala azaltzen da… eta nori ez zaio gustatzen maitasuna?

  3. AITZIBER
    AITZIBER
    2016-02-26 SATURNINO DE LA PEÑA

    Maitasun sua gazteei egokitutako liburua da. Nire ustez, honen argumentua nahiko originala da; izan ere, sexu bereko bi pertsonen arteko amodioaz hitz egiten duen gutxienetarikoa da. Horrez gain, pertsonaien arteko harremanak edota ekintzak ez dira ohikoak.

    Nahiz eta 2 garai ezberdinetan gertatzen diren istorioak aldi berean kontatu, oso azkar irakurtzen den liburua da, istorioa argi eta garbi azaltzen delako eta hiztegi jasoa ez delako erabiltzen. Beraz, erraz ulertuko duzue. Gainera, kapitulu bat bukatzeak hurrengoa irakurtzera gonbidatzen zaitu.

    Liburua gomendatzen dizuet, gauza askoren artean, primeran ikusiko dituzuelako denboraren joan-etorriarekin homosexualen inguruan gertatu diren aldaketak. Guztion eskura dagoen liburua da, eta beraz irakurtzera gonbidatzen zaituztet!

  4. ANE
    ANE
    2016-02-24 Saturnino De La Peña

    Maitasun sua liburuak bi kontakizun ditu. Bata 2010ean gertatzen da eta bestea, 1345ean.

    Liburu honetan kontatzen da Ekain mutil bakarti bat dela eta ikaskideekin ez dela oso ondo konpontzen.
    Gizarte ikasgaia ez du gainditu eta gainditzeko, idazlan bat egin behar du. Bere herrian gertatu ziren kontakizunak eta informazioa bilatzerakoan, eskuizkribu bat aurkitzen du.
    Eskuizkribu horretan maitasunezko istorio bat kontatzen du eta Ekainek Montse izena duen bere lagun minarekin bere sekreturik garrantzitsuena mundura zabaltzen du.
    Liburu hau asko gustatu zait, interesgarria iruditu zaidalako eta beste liburu batzuekin konparatuta, oso desberdina delako. Oso desberdina dela esaten dut azaltzen digulako pertsonak nola bizi ziren lehen.

    Pertsona guztiei gomendatuko nieke liburu hau aurrerago aipatu ditudan arrazoiengatik.

    Nire iritziz, alde txarrena da batzuetan liburuaren zati batzuk ez direla oso ondo ulertzen, adibidez; 1345eko lehenengo kapitulua eta alde ona da liburu honek oso gai polita kontatzen duela.

  5. LEYRE
    LEYRE
    2016-02-21 Saturnino de la Peña

    Ekain deitzen den mutila bere herriko historiari buruzko lan bat egin behar du udan. Eskuizkribu bat aurkitzen du eta istorio horrek Ekainen bizitzarekin antzekotasuna dauka. Juze eta Samuel, eskuizkribuaren protagonistak, homosexualak dira eta Ekaini mutilak gustatzen zaizkio, Juze eta Samueli bezala.

    Alde batetik, liburua oso ona da, misteriotsua delako. Hasieran, bi istorio desberdin kontatzen dira baina azkenean, oso antzekoak dira. Ez zait ezer gustatu bi istorioak nahastea zeren azkenean, nahaspilatzen zara eta astuna da, ulergaitza delako. Hiztegia erraza da. Dena dela, batzuetan zerbait ez da ondo ulertzen.

    Pertsona guztiei gomendatzen diet, batez ere pertsona misteriotsuei eta irakurtzea gustatzen zaienei.

    MAITASUN SUA ZURE ZAIN DAGO! IRAKURTZEN BADUZU, EZ ZARA BATERE ASPERTUKO ETA EZ DUZU EZER GALDUKO!

    ANIMA ZAITEZ!

  6. Maitane
    Maitane
    2016-02-19 Saturnino de la Peña

    Beno, liburu hau gazteei zuzenduta dago. Istorioa oso ondo dago, zeren behingoz, liburuak ez du bakarrik neska baten eta mutil baten arteko harremanari buruz hitz egiten eta homosexualak kontuan hartzen ditu idazleak.

    Horretaz gain, pertsonaiak oso garatuta ez daudenez, eta trama oso ondo azalduta dagoenez, zu zeu sartzen zara haien buruetan, eta pertsonaiek duten pentsatzeko forma ulertzen duzu. Bi mende ezberdinetan gertaturiko istorioak direla kontuan harturik, argi eta garbi ikusten da gizarteak bizi izan duen aldaketa, zentzu horretan.

    Nire ustez, oso liburu gomendagarria da. Oso luzea ez denez eta hitzak nahiko ulergarriak direnez, ez zara asko aspertzen eta gainera, esaldi nahiko bakunak erabiltzen direnez, ez dituzu geldialdi gehiegi egin beharrik hiztegira jotzeko. Horretaz aparte, oso garestia ez denez, irakurtzeko gogoa duen edozeini gomendatuko nioke, zalantzarik gabe.

  7. Gorka
    Gorka
    2016-02-18 Saturnino de la Peña

    Maitasun Sua, maitasun eta drama liburua da.Gainera, aldi berean, 2 istorio kontatzen ditu. Ekain, garestar mutil gaya da, eta bere institutuko mutil bat maite du, Jose Luis. Baina, gizarte-zientziak gainditu ez duenez, bere herriko historiari buruzko lan bat egin behar du. Liburutegian informazioa bilatzen dabilela, zoruan zulo bat nahi gabe egin eta han XIV. mendeko liburu bat eta eskuizkribuak aurkitzen ditu. Liburuari begirada bat eman eta gero, fotokopiatzea eta irakurtzea erabakitzen du. Liburua Juze eta Samuel izeneko mutil gayei buruzkoa zen. Sasoi hartan homosexuala izatea debekatuta zegoenez, Juze eta Samuel gartzeleratuta zeuden.

    Nire ustez, liburua oso astuna da 12-13 urteko neska-mutilek irakurtzeko. Nahiz eta istorio on eta hunkigarria izan, bi istorioen artean nahastu ahal zara kapitulu bakoitzaren azpitituluan agertzen den data irakurtzen ez baduzu. Baina, berriro diot, istorioa polit-polita dela eta benetan pixka bat nagusiagoa bazara irakurtzera animatzen zaitudala.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna