Lehen amodioa Suedian

Joxemari Iturralde
Ibaizabal, 1997
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1

Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da. Maitasunaren ziztada ere biziko du.



Iruzkin 1 "Lehen amodioa Suedian"

  1. June
    June
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Risky izeneko mutil gazte bat aitaren lan kontuak direla eta Suediara joaten da Aste Santuko oporrak bikote ezagun baten etxean igarotzera. Bertan lagun koadrila berri bat egiten du eta horien artean bere bihotzeko taupadak bizi bizian martxan jartzen dituen Anuxka izeneko neska alai eta polit bat. Haserrea, dezepzioa, poztasuna, alaitasuna, maitasuna adiskidetasuna….sentimenduen mazedonia bizi dute koadrilako kideek, opor “lasaigarri” horiek lagun artean igarotzen dituzten bitartean.

    Esaldi laburrak eta elkarrizketa informalak erabiltzen dituenez, irakurketaren abiadura bizkortu egiten da, bestalde, hizkera arrunta erabiltzen du, halere, irakurketa astuna bihurtzen da momentu askotan. Lexikoa aspergarria da ondorioz, hainbat irakurle uxatu egiten dira.

    Nire iritziz ez da istorio interesgarri ezta polit bat, ez zait gomendagarria iruditzen izan ere, ez du intrigazko momenturik eskaintzen, gainera ez zait entretenigarria suertatu.

    Nire iritzi berdina izanda, liburu hau gustuko izango duzula pentsatzen duzu?


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna