Lazkao Txiki

Joxantonio Ormazabal
Elkarlanean, 1995
Eleberria

2017-12-18 Iruzkin 1

Joxe Migel Iztueta, Lazkao Txiki, benetako artista izan zen. Hizketan egokia, bertsolari aparta, txiste eta xelebrekeriak kontatzen trebea. Zihoan lekura zihoala, hiru gauza eramaten zituen berarekin: pozak, penak eta umorea. Baina penak, gehienetan, beretzat gordetzen zituenez, jendeari makina bat barre eragin zion bere bertso eta txisteekin. Doinua goxatuz gai sakonak kantatzeari ekiten zionean, bati baino gehiagori malkoak aterarazi ohi zizkion. Liburu honetan ere denetik dago, baina umorea da irakurleak gehien aurkituko duen jeneroa. Oso liburu egokia da zatika-zatika irakurtzeko, baina ziur aski, irakurtzen hasten diren gehienek ez dute bukatu arte utziko. Eta hori zergatik? Lazkao Txiki bera zelako eta delako erakargarria.



Iruzkin 1 "Lazkao Txiki"

  1. Oihan Astaburuaga
    Oihan Astaburuaga
    2017-12-28 Arizmendi

    Lazkao txiki bertsolari xelebrea da, Lazkao txikiren liburuan bere bizitzan zehar pasatu zaizkion pasarteak kontatzen ditu. Horrez gain, hasieran bere txikitako kontuak, ondoren eguneroko pasarteak eta bukaeran berak egin dituen bertso batzuk jarri egiten dituzte.

    Protagonista xelebrea, bertsolaria eta bromista era bai da, lagun asko ditu Euskal Herritik zehar. Lazkao txiki esperientzia asko eduki ditu bere bizitzan zehar horietako bat hau da:
    Kotxearekin zoanean STOP kartel bat ikusi zuen eta aurrera jarraitu zuen kotxearekin sorte txarra eduki zuen zergatik ondotik guardia zibilak pasatu egin ziren eta Lazkao txikiri gelditu egin zioten eta esan zioten:
    -ez duzu ikusi kartela
    eta Lazkaok erantzun zuen:
    -kartela, kartela bai baina zuei ez
    eta guardia zibilak multa jarri zioten

    Kontakizunean hamaika istorio tartekatzen dira, gehienak umoretsuak dira, liburuak 89 orrialde ditu, Hori dela eta errez irakurtzen da, hiztegi erreza duelako eta elkarrizketa asko daudelako. Liburuaren asiera oso aspergarria egiten da baina irakurtzen zoazela entretenigarria egiten zaizu.

    Astaburuaga, Oihan- 2017


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna