Kutsidazu bidea, Ixabel

Joxean Sagastizabal
Alberdania, 2009
Eleberria

2017-12-21 Iruzkin 1

Umorea da eleberri honen ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, generoaren arauekiko berritzaile, eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Giharren bat ukitu izango du liburu honek euskaldun berri edo zaharberrituen gorputzean, nork bere burua identifikatua sentitzeraino pasarteren batean edo bestean.

Izan ere euskal belaunaldi baten ispilu konplexurik gabea da Kutsidazu bidea, Ixabel.



Iruzkin 1 "Kutsidazu bidea, Ixabel"

  1. Libe Ormazabal
    Libe Ormazabal
    2017-12-21 Arratia HI

    Juan Martin, protagonista, Arangurenera doa Euskera ikastera, baina ez Euskera batua, baserritarren Euskera baizik. Horretarako, bertako baserri batean biziko da familia batekin. Bertara heltzean konturatuko da familia arraroa tokatu zaiola, 7 kidez osatua; amona, bikiak, gurasoak, Bego eta Ixabel. Ixabelekin harreman berezia izango du, baina noraino iritsiko ote da harreman hori?

    Asko gustatu zait liburua, hainbat arrazoirengatik; hizkerarengatik, pertsonaiengatik... Nik, 2 taldetan bereizi ditut petsonaiak: hiritarretan eta basserritarretan. Nire ustez, zeharo desberdinak dira batzuk eta besteak, baina era berean hizkuntzak elkartzen dituelakoan nago. Ni, oso identifikatuta sentitu naiz baserritarrekin, modu berezian hitz egiten dutelako eta guk ere Arratian "zarratu" hitz egiten dugula esaten digutelako. Hizkera kuriosoa erabiltzen erabiltzen du liburuak, baina hori dela eta batzuetan ez dira hitzak ulertzen, adibidez: "bitza", "kirrinkada", "apopilo"... Detaile txiki horrengatik, ez nieke liburu hau gomendatuko Euskera ikasten hasi berri direnei edo ulermen arazoak dituztenei. Beste guztiak berriz, liburu hau irakurtzera animatuko nituzke, oso istorio originala eta desberdina baita.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna