Kixmi elurpean

Arrate Egaña
Elkar, 2005
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1

Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau, erritmo biziz hainbat abentura azaldu eta hamaika korapilo plazaratzen dituena: droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna, abortua… Hori guztia, urtezahar-gau bakar batean.

Urtezahar-gaua: bere bizitza egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren –berak uste ez bezala– bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.



Iruzkin 1 "Kixmi elurpean"

  1. June
    June
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Pello nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro batean sartzen ari den mutil ausart bat da. Arreba handi bat dauka, bera baino zortzi urte gehiago dituena eta bere familiarekin baserrian bizi da. Mutila lagunekin gelditu da, Kixmik, Pelloren koadrilako neskak sekretu bat duelako berari kontatzeko. Sekretua haurdun dagoela da eta Pello aita dela. Planak, maitasunezko historiak, umea, haserreak, familia arteko liskarrak….. Istorioa urtezahar gau batean murgilduta dago.

    Liburua nire gustukoa izan harren arraroa iruditu zait. Arazo eta ekintza batzuk zentzugabeak iruditu zaizkit, ulergaitzak. Maitasunezko eta lagun eta familia arteko buruzko liburuak gustatzen bazaizkizu liburu hau oso aproposa da. Pertsonaiak sentiberak direla uste dut, irakurleari momentuak bihotz barreneraino iristen zaizkiolako. Elkarrizketa baldarrak dituelako aspergarria delakoan nago nahiz eta liburu entretenigarria eta kontakizunaren hitzak sentiberak izan.

    Zer irudituko zaizu liburua? Niri iritzi berdintsua izango al duzu?


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna