Kittano

Joxantonio Ormazábal
Elkarlanean, 1998

Jaio zen behin mundura Kittano izeneko ijito bat eta auto gorri baten atzeko eserlekuan utzi zuten abandonaturik. Gaur egun, gizon heldua dagoeneko, hiri handi batean bizi da gaztaina erreak salduz. Liburu honetan Kittanoren historia kontatzen da, sufrimendu eta zailtasun guztien gainetik beti aurrera egiten duen ijitoarena. Kintxo eta Mieliño dira bere lagunak, eta Uxabe bere bihotzeko azukre koxkorra. Baina maiteñoarengandik urruti bizi behar izan du urte askotan. Topatuko ote du berriz txokoren batean?

2 erantzun “Kittano” bidalketan

  1. Zuhaitz Artabe ARRATIABHI

    kittano
    Idazlea: Joxantonio Ormazabal
    Urtea: 1998
    Argitaletxea: Xaguxar
    Bilduma: Elkar

    Kittano ume adoptatu bat da. Jaio berria zenean bere gurasoak auto batean utzi zuten. Auto horren jabeak,umea bere autoan topatu zuenean adoptatu egin zuen.

    Niretzat pertsonaiak landuak daude sinesgarriak iruditzen zaizkit gure moduko arazoak dituztelako.

    Liburua ulergarria iruditu zait, kapitulutan banatuta dagoelako, euskara batuaz idatzita dago.

    Liburua nire adineko gazteentzat gomendatuko nuke istorio interesgarria delako.
    Zuhaitz Artabe 2017 abenduaren 20 azteazkena

  2. Itsaso Larrinaga Arratia BHI

    Kittano ume adoptau bat da. Txikia zenean bere gurasoek gizon gaste baten kotxean utzi zuten. gizon gazte horrek ez zekien zelan zaindu ume hori. Orduan, Mantzelinaren laguntza eske joan zen, eta Matzelina familia on bat topatu arte umearekin geldituko zela esan zion gizonari.

    Pertsonaiak gu bezalakoak ikusten ditut. Landuak direla esango nuke, erabat sinesgarriak direlako. Gu bezalakoak dira hau da, gu bezalako arazoak dituzte. Nire gogokoena emakumea izan da. Nire ustez, holako egoera baten ume hori hartzea oso ausartarena da. Ausarta izateaz gain, oso dibertigarria eta jatorra iruditu zait. Adibidez, ume hori hartzean ardura asko jaso behar dituzulako.

    Nik pentsatzen dut Kittano liburua ulerterraza dela esango nuke. Kapitulutan banatuta dagoelako, pertsonaien elkarrizketak ageri direlako eta deskribapen oso luzerik ez dagoelako. Liburu hau euskara batuaz idatzita dago. Adibidez, ” Zorren bat al daukat orain ere, ala?”

    Liburu hau nire edadeko umeentzat gomendatuko nuke, oso istorio interesgarria delako eta oso dibertigarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude