Kensukeren mundua

Michael Morpurgo
Elkar, 2008
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Duten guztia saldu eta belaontzi bat erosi du Michaelen aitak, munduari bira eman asmoz Ozeano Barea zeharkatzen ari direla, gau ekaiztsu batean, Michael kareletik behera erori da. Hurrengo goizean hondartza batean esnatu da, uharte jendegabe batean. Ez du ez jatekorik ez edatekorik eta, ahituta, hantxe hilko dela pentsatuz lokartu da. Esnatzean, ordea, plater batean arraina eta fruta, eta gopor bat ur fresko utzi dizkiotela aldamenean konturatzen da … Ez dago bakarrik.



Iruzkin 1 "Kensukeren mundua"

  1. Izaro Oiarbide
    Izaro Oiarbide
    2016-04-19 Jakintza ikastola

    Michael Morpurgok idatzitako liburu hau oso interesgarria iruditu zait.

    Michaelen gurasoak kale gorrian geratu dira lanik gabe. Daukaten diru apurrarekin aitak belaontzi bat erosi du, munduari bira emateko asmoz, eta hala abiatu dira. Gau ekaiztsu batean, Michael lemazain lanetan ari dela, kareletik behera erori da. Hurrengo goizean uharte bakarti batean agertu da. Ezin du ez edatekorik eta ezta jatekorik ere aurkitu; bertan hilko dela pentsatzen du, baina… pertsona misteriotsu batek bizirauteko behar duen guztia emango dio... Bertan dagoen bitartean aita eta ama faltan bota arren, oso gustora sentituko da, baina… bere gurasoek aurkituko ote dute Michael?

    Liburua 10 kapituluz osatua dago, ez oso motzak, baina, ulerterrazak dira, amen batean irakurtzeko modukoak. Uhartean biziraun ahal izateko, arazo asko eta asko gainditu beharko ditu. Oraingoan aukera aparta daukazu Michaeli bizirauten laguntzeko! Bestalde, Japoniarrez hitz batzuk ikasteko aukera ere izango duzu! ANIMA ZAITEZ!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna