Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean

Mariasun Landa
Anaya, 2004
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

“Maiderren bizimodua goitik behera aldatu da amak antzerkian berriz lan egingo duela erabaki eta aita etxetik joan denean. Gauzak horrela direla, Ofelia, katua, izango da Maiderren sentimentuen irtenbidea; jakina denez, “”katuak hain bakarrik sentitzen dira…”” Baina, halako batean, Ofeliak ihes egiten du zaintzen duten baserriko etxetik eta Maider bere katutxoaren bila doa, arriskuak aintzat hartu gabe.”



Iruzkin 1 "Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean"

  1. Adei Oses
    Adei Oses
    2018-01-08 San Miguel

    Maider izeneko neskato bat bere bizitza oso laburbilduta kontatzen digu: bere amonarekin eta bere amarekin etxetxo ttiki batean bizi dira. Maiderren gurasoak, aspaldi, bananduak daude. Maiderrek Ofelia izeneko katutxo maitagarri bat dauka bere etxean. Istorioan zehar Maider Ofeliaren istorio tristeak kontatzen dizkigu. Bere ama aktorea da, eta beti presaka eta korrika dabil. Egun batean Ofelia handiegi egiten da eta Mikelantxoren baserrira bidaltzea erabakitzen du amak. Maider oso triste dago, eta Ofeliaren bila joaten da. Ofelia etxera bueltatuko da? Aita etxera bueltatuko da eta familia bat osatuko dute?

    Batetik liburu hau oso motza da orrialde kopuruari begira, baina oso istorio interesgarriak eta baita tristeak kontatzen ditu. Bestetik, istorian zehar ez daude pertsonaien deskribapenik ezta informazio askorik.

    Gertaera ezberdinak daude adibidez Ofeliaren istorioa, gurasoen istorioa... Ondorioz, oso interesgarria da, baita tristea ere. Baina gomendagarria da katuak maite duten pertsonentzat.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna