Karlisten altxorra

Gaizka Arostegi
Elkar, 2014
Eleberria

2016-02-14 9 iruzkin

Alex eta Irati dira abenturazko eleberri honetako bi protagonista gaztetxoak. Alex udako oporraldian Baztango familia batengana bidaltzea erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du. Bere jarrera zuzentzeko ohiko girotik kanpo egun batzuk ematea ongi etorriko zaiola uste du, hau da, Irati eta bere amaren etxean. Hasiera batean, Alexek erabat zapuztuta onartuko du egoera berria, lehenbailehen handik joatea baino ez du buruan izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri batean murgilduta ikusiko du. Berrehun urte lehenago galdutako altxor baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna.

9 iruzkin "Karlisten altxorra"

  1. Naia Garcia
    Naia Garcia
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alex deituriko nerabea, bere ikasturte penagarriagatik, Iratiren baserrira joango da. Hasieran, ez du han egon nahi, baina egunekin konturatuko da, herri huts horren atzean, misterio ikaragarri bat dagoela. Zelako abenturak biziko dituzte han? Nola bukatuko ote dute gure pertsonaiek?

    Gure iritziz, liburua ez da oso irakurterraza, horregatik, ez genieke lehen hezkuntzako haurrei gomendatuko. Beste alde batetik entretenigarria da baina hitz batzuk oso sailak dira ulertzeko.

  2. Unai Garcia
    Unai Garcia
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alex eta Irati dira abenturazko eta amodiozko historio honetako protagonista. Alex udako oporraldian familia batekin bidaltzea erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du-eta, notek demostratu dute.

    Bere jarrera hobetzeko bidaltzen dute, Alexentzat hobeto izango baita baserri batean egotea, hondartzan baino, hau da, Irati eta bere amaren (Laura) etxean. Hasieran, Alexek erabat haserretuta onartuko du egoera berria, hasieran, handik joatea baino ez du nahi izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri batean murgilduta ikusiko du.
    200 urte lehenago galdutako altxor baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor bitxiago bat aurkituko dute: maitasuna.

    BALORAZIOA :
    Gure aburuz ondo azalduta dago, liburua erraz eta arin irakurtzen da hitz errazez osatuta baitago. Kapitulu guztiak oso interesgarriak eta oso lotutak egon dira. Eta taldearen ustez liburu hau egokia da 6. mailako ikasleentzat.

    ZER GERTATUKO OTE DA ?
    ZER IZANGO OTE DA ALTXORRA ?
    LAGUNAK EGINGO OTE DU ALEXEK ?

    Hori guztia jakin nahi baduzu Alexekin joan Karlisten altxorraren bila !

  3. Miguel Merino
    Miguel Merino
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alexek nota txarrak atera duenez, bere aita pentsatu du onena dela udan baserri batera joatea lan egitera, ea horrela gehiago ikazten duen. Baserrian Alexek Irati ezagutzen du, Iratik bere amarekin eta txakurrarekin bizitzen da, izan ere bere aita hil egin zen. Iratik eta bere ama arazo ekonomikoak dute eta ez badute laster arazoa konpontzen baserria kenduko diete. Alexek eta Irati konturatzen dira altxor bat dagoela bere eremutan, eta aurkitzen badute baserria salbatu ahal izango dute. Zer gertatuko da? Altxorra aurkituko dute? Baserria salbatuko da?

    Liburu hau, ez da batere irakurterraza, oso hitz eta esaldi zailak ditu eta, abentura arraroak eta sinestezinak dituenez, ez nieke lehen hezkuntzekoei gomendatukoa, adin gehiagoentzat, ordea, bai. Gainera hainbat horri eta oso marrazki gutxi ditu eta oso aspergarria da.

  4. Itziar Gorostizaga
    Itziar Gorostizaga

  5. Miguel Carrasco
    Miguel Carrasco
    2016-02-14 Asti Leku

    Bi neska-mutilen arteko abenturak kontatzen dira. Bat Alex da,ikasturte txarra egin duenez baserri batera bidali dute bere gurasoek euskera hobetzera eta bestea Irati da, baserriaren jabearen alaba. Denbora igarotzen denean bi protagonisten erlazioa estuagoa izango da.Planteatuko zaizkien arazoei biek batera aurre egiteko gai izango direlakoan zaude ?

    Oso liburu tentagarria da eta gainera oso arin irakurtzen da,135 orrialde ditu baina,oso esaldi laburrak eta irakurterrazak ditu.Idazleak sentimendu nahaste bat islatuko du istorioan zehar:maitasuna,adiskidetasuna,gorrotoa… Narratzailea kanpoko norbait da eta istorioa sentimendu desberdinekin adieraziko du egoeraren arabera.

    Misterioa gustatzen zaien pertsonek disfrutatu egingo dute. 10 eta 13 urte bitarteko irakurleei gomendatuko nieke Alex pertsonaiarekin identifikatuta sentituko baitira beraiek ere bere arazoak pairatu dituzte-eta.

  6. Uxue Pulido
    Uxue Pulido
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alexek abuztu osoa baserri zahar batean pasatuko du. Zelako asperra! Ba ez, Irati eta biok Karlisten altxor bati buruz entzun
    dute, eta bilatzeko hainbat abentura eta gauza aurkituko dituzte! Baietz interesgarria dirudiela? Ba irakurtzen hasi zaitez!

    Alex hamabost urteko mutikoa da, ikasturte osoan zehar, ez du liburu bakar bat ere ez zabaldu, ez die irakasleei kasurik egin, gainera ikasturtea errepikatuko baitu, horren omenez, nahi ez arren, abustu osoa baserri galdu batean, familia ezezagun batekin egongo baita.
    Landetxea handia da, eta atean, bi neska daude, andre bat eta bere alaba. Aitaren adineko andreak Laura deitzen da eta alabak Alexen adineko, Irati deiturikoa.
    Hurrengo goizean, Alexek borda zahar bat aurkitu du. Sartutakoan, bere atzetik bi gizaseme sartu dira. Mutikoa izkutaturik, altxor bati buruz hitz egiten entzun die, hau neskari kontatuta, Irati eta Alex altxor hori bilatzea erabaki dute-eta.
    Afaltzeko ordua heldu da, atean, herriko alkatea heldu da, Irigioa. Eta esan die aste bat barru ez badute dira, baserria kenduko diela. Gau hartan, baserriaren aurrean Pierre dago begira eta begira begi bat baserritik kenduta ere ez.
    Goizez, altxorra bilatzen hasi dira eta zerbait aurkitu dute, baserriaren horman armarri arraro bat dago, putzu bat eta gurutze bat daude irudikatuta, izan ere, hori esan nahi du, altxorra putzuan dagoela.
    Bilatzen eta bilatzen, azkenean aurkitu dute, baina… arazo bat dago, bi gizasemeak han daude, altxorra noiz emango dieten zain.

    Pierre Irigoiari tiro egin eta Irati hartu du, biak buelta ematen dute eta han Mattin ikusi dute, eskopeta bat eskuetan zuela. Orduan, Alex haiek ohartu gabe, putzutik irten eta, ezustean, gaizkilearen kontra amilduta, eta lurrera botaz. Tiro bat entzunda Irati eta Mattin izoztuta gelditu dira, han dago Alex, lurrean etsanda, gaizkileak tiro egin dio-eta. Pierreren partida amaitu egin bada ere, Alexek lurrean jarraitzen du, erantzunik gabe. Azkenean esnatu egi da, eta altxorarren kutxa zabaldu, eta hau aurkitu dute:
    Don Karlosen altxorra, txapel gorri eta zahar bat baino ez da, hau jartzen duena: Carlos V.

    Goizez Baionako gaztaren lehiaketa ospatu dute. Denok irrikan daude. Baina nortzuk irabaziko ote dute?
    -Ba irabazleak Irati eta Laura izan ziren.

  7. Ugaitz Argul
    Ugaitz Argul
    2016-02-14 Asti-Leku

    Alex deituriko nerabea, bere ikasturte penagarriagatik, Iratiren baserrira joango da. Hasieran, ez du han egon nahi, baina egunekin konturatuko da, herri huts horren atzean, misterio ikaragarri bat dagoela. Zelako abenturak biziko dituzte han? Nola bukatuko ote dute gure pertsonaiek?

    Gure iritziz, liburua ez da oso irakurterraza, horregatik, ez genieke lehen hezkuntzako haurrei gomendatuko. Beste alde batetik entretenigarria da baina hitz batzuk oso sailak dira ulertzeko.

  8. Eneko Etxeandia
    Eneko Etxeandia
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alex 15 urteko mutikoa, hiri batean bizi da. Ikasturtea ez zaio ondo eman eta kurtsoa errepikatu behar du. Horregatik abuztua baserri batean pasatuko du familia batekin. Alexek baserrira joateko gogorik ez du, bere aitak arrazoia duela, aitortu ez arren.
    Baserrian Irati ezagutzen du, biok Karlisten altxor bati buruz entzun dute eta bilatzeko hainbat abentura eta gauza aurkitu dituzte! Baietz interesgarria iruditu?

    Irakurtzeko arina da, izan ere, marrazki asko ditu, kapituluak motzak dira eta liburuak 135 orrialde ditu. Liburua oso tentagarria eta irakurterraza da. Narratzailea kanpoko norbait da eta istorioaren egoeraren arabera sentimendu ezberdinak adierazten ditu.

    Abenturazko liburuak irakurtzen dituenarentzat istorio polita eta entretenigarria izango da Karlisten altxorra.

  9. Mikel Landaluce
    Mikel Landaluce
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Alex 15 urteko mutikoa da eta hiri batean bizi da,kurtso hau ez zaio ondo eman eta kurtsoa errepikatu behar du .Horregatik abuztua baserri batean pasatuko du familia batekin. Alexek baserrira joateko gogorik ez du baina, bere aitak arrazoia duela,aitortu ez arren. Baserrian Irati ezagutzen du, biok Karlisten altxor bati buruz entzun
    dute eta bilatzeko hainbat abentura eta gauza aurkituko dituzte! Baietz interesgarria iruditu?
    Ba irakurtzen hasi zaitez!

    Irakurtzeko arina da, izan ere, marrazki asko ditu, kapituluak motzak dira eta liburuak 135 orrialde ditu. Liburua oso tentagarria eta irakurterraza da. Narratzailea kanpoko norbait da eta istorioaren egoeraren arabera sentimendu ezberdinak adierazten ditu.

    Abenturazko liburuak irakurtzen dituenarentzat istorio polita eta entretenigarria da Karlisten altxorra.

Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna