Jo eta ihes

Joan Phipson. Itzul: Iñaki Mendiguren
Elkarlanean, 1991
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Roland, 16 urteko mutikoa, Ferrari batean sartu eta tximistak bezala irtengo da; bere abiada zoroan ume-kotxe bat jotzen du, eta bota duen haurrari ze kalte egin dion begiratu gabe, izuak hartuta, aurrera segitzen du ihesi. Polizia bat du atzetik, Gordon. Australiako zabalgune eta mendi basatietan zehar ibiliko zaio segika, baina ustekabez, halako batean aldatu egingo da egoera eta baita harrapatzaile eta iheslariaren arteko harremana ere, elkarri lagundu beharrean bizirik irauteko…



Iruzkin 1 "Jo eta ihes"

  1. Julen Eccleston
    Julen Eccleston
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Roland 16 urteko gazte bat da, eta ustekabean berea ez den ferrari bat hartzen du eta ziztu bizian joaten da. Komisaldegitik pasatzen denean ume kotxe bati ematen dio eta umeari zer gertatu zaion ikusteko beldurrarengatik aurrera jarraitzen du, baino ezin du geratu poliziaren auto bat daukalako atzean.

    Poliziak Rolandi mendiraino jarraitzen dio, baino ustekabean egoera aldatu egiten da, eta Rolandek poliziari lagundu beharko dio hark bizirik irauteko. Aukera egokia eginda, gazte eta poliziaren harremana ere aldatzen da.

    Zer gertatuko zaio poliziari?
    Eta Rolandi?
    Zer egingo dute elkar laguntzeko?
    Nola amaituko da hau dena?

    Asko gustatu zait ipuina, batez ere egoera aldaketagatik. Egia esan, ez nuen inola ere espero Gordon (polizia) eta Rolanden arteko harremana aldatzea, hasierako egoerari erreparatuta. Gainera Gordon polizia da eta Roland “gaiztoa”. Rolandek nahiz eta ihes egiteko aukera bikaina izan, poliziari laguntzea erabakitzen du, hori da gehien harritu nauena.

    Ipuinean gustatu zaidan beste gauza bat amaiera da: Rolandek erabakitzen du aitaren laguntzarik gabe arazoari berak aurre egitea. Nik, egoera horren aurrean, aitaren laguntza nahiko nuke, estatuko erreformategi batean ez bukatzeko, Roland bezala.

    Horrez gain, amaieran, Rolandek salbatutako txakurraren izena jakiten du: Urdin. Rolandek oso pozik bukatzen du txakurra berataz ere gogoratzen delako. Istorioa amaitzeko modu polita iruditzen zait, nahiz eta Rolandek erreformategian bukatu, berriz poza sartzen baitzaio bukaeran.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna