Jauregiko sekretua

Maribel Aiertza. Irudiak: Aitziber Alonso
Ibaizabal argitaletxea
Eleberria

2017-11-09 Iruzkin 1

Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte. Amonak esan dio amari, sekretuan…



Iruzkin 1 "Jauregiko sekretua"

  1. Ibai Agirre
    Ibai Agirre
    2017-12-18 Arratia BHI

    Neska bat familiarekin oporretan doa Otxantera amonaren etxera. Neska ez dago oso konforme herri horretan ez dagoelako jenderik eta asko aspertzen delako. Aitona paseatzera joaten da gurpildun aulkian eramaten dio eta egun batean jauregi abandonatu bat ikusten du. Ikertzera joaten da egunero eta halako batean izaki arraro bat ikusten du...

    Neska jauregira joaten denean interesgarria iruditzen zait baina bestela nahiko aspergarria da. Izaki arraro horrekin topo egiten duen bakoitzean irakurtzeko gogoa sartzen zait baina bestelako egoeretan… Orokorrean nahiko aspergarria iruditu zait. Protagonistaren izaera gustatu zait identifikatuta sentitu naizelako eta ni ere bere antzera egon izan naiz.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna

Euskal Editoreen Elkartea
Zemoria, 25, 20013 – DONOSTIA
Tel. 943 29 23 49

    Zure Izena (beharrezkoa)

    Zure E-posta (beharrezkoa)

    Gaia

    Mezua