Jara

Jasone Osoro
Zubia, 2001
Eleberria

2016-02-18 25 iruzkin

Jarak 13 urte ditu. Ume izateari laga eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta, batez ere, buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak eta tristurak… Denetik biziko du liburuko protagonistak. Baina, batik bat, gertaera baten inguruan oinarrituko du bere unibertsoa: estreinako musua.



25 iruzkin "Jara"

  1. Judith Sousa Villanueva
    Judith Sousa Villanueva
    2017-12-20 ARRATIA BHI

    JARA LIBURUAREN KRITIKA

    IZENBURUA: Jara
    EGILEA: Jasone Osoro
    ARGITALETXEA: ALFAGUARA Zubia
    URTEA: 2001
    Jara 13 urteko neskatila bat da.Ume izateari utzi dio eta emakume bihurtzen hasi da.Horrek, lagunekin eta gurasoekin haserreak eta gatazkak eragingo dizkio,baina ez hori bakarrik,gure protagonistak bere lehenengo musua biziko du…
    Norekin izango ote da bere lehenengo musua?
    Gustatuko ote zaio?

    Jara liburuko pertsonaiak , gaur egungo,bere edadeko neska-mutilen pentsamendu berdinak dituzte.Era guztietako pertsonak agertzen dira adibidez:Jara:Bihotz oneko pertsona Urko:Txulitoa edo neska guztiak bere atzetik dituen mutila,Ihintza:Pertsonaiaren lagun mina eta bihotz oneko pertsona…

    Nire ustez liburu hau gure edaderako oso aproposa da, arazoak konpontzeko irtenbideak ematen dituelako,guri gertatzen zaizkigun gauza berdinak edo antzekoak islatzen dituelako, eta oso interesgarria delako.

    Bukatzeko,idazkeraren aldetik oso ondo ulertzen da,esaldi egokiak erabiltzen dituelako,eta hizkuntza oso aproposa delako, erabiltzen dituen hitzak guk erabiltzen ditugun antzekoak direlako ere,eta horrek liburua hobeto ulertzen laguntzen du,eta ez hori bakarrik,liburuaz gosatzen ere laguntzen du.

    Judith Sousa

    2017ko Abenduaren 18a

  2. June Bernaola
    June Bernaola
    2017-12-20 Arratia BHI

    OHAR KRITIKOA

    Izenburua: Jara
    Egilea: Jasone Osoro
    Argitaletxea: Zubia
    Urtea: 2001
    Bilduma: Gazte literatura

    Jarak hamahiru urte ditu. Hilerokoa jaitsi zaio eta ume izateari utzi egin dio. Egoera horrek, bere gorputz eta buruan aldaketa asko eragin ditu: Gurasoekin haserreak, lagunak, errebeldiak, pozak, tristurak, mutilak… Baina egun batean, egoera bakarrean oinarrituko du bere mundua: estreinako musua ematea.

    Jara, lehen mailako pertsonaia da, hau da, pertsonai garrantzitsuena da, hura delako ekintza guztien sorburu. Ihintza, Jararen lagunik onena da eta pertsonai garrantzitsu bat ere da, ekintzak bideratzen dituelako. Urko, pertsonai erreal bat da, gaur egungo gazteriaren bizitza ederki islatzen duelako. Amaia, kontakizuneko “gaiztoa” da, protagonistaren ekintzak beste bide batetik joatea nahi duelako.

    Kontakizun hau, aitaren batean irakurtzen da eta gainera, hasieratik gogoeta esnatzen du. Liburuan zehar jakin-mina pizten du ere, istorio oso interesgarria delako.

    Elkarrizketa informalak ditu, eta honek, kontakizun sinesgarria eta ulergarria egiten du. Hizkera honek, gaur egungo gazteriaren egunerokoa ondo islatzen du, gaur egungo gazteriak horrela hitz egiten duelako. “(...) Bai, haluzinantea, ezta?(...)”

    Jara liburua, gaur egungo gazteentzat da, nerabeen hainbat ekintza islatzen dituelako eta eleberri hau irakurtzen ari den gaztea, hainbat ekintzekin identifikatu ahal delako.

    June Bernaola, 2017 - 12 - 18

  3. Ismere Marin
    Ismere Marin
    2017-12-19 Arratia BHI

    Lagunik onenak diren neska biren gelan, Nora deitzen den gelakide berri bat agertzen da. Bi neska horiek Noraren lagun egiten dira, horrela hirukotea sortuz. Istorioan zehar, hiru neskak nerabeen arazoekin topatuko dira: Anorexia, lagunekin arazoak, mutilekin arazoak...

    Nire pertsonai gustukoena Jara izan da bere izaerarengatik, izan ere, bera oso atsegina eta bihotz onekoa da, nahiz eta batzuetan bere alde txarra atera. Baina, halere niretzat pertsonairik interesgarriena Ihintza iruditu zait bere jokaerarengatik eta bere izaerarengatik. Nora istoriora inkorporatzeak ere bere garrantzia izan du istorioa pixka bat aldatu duelako.
    Ekintzak oso dibertigarriak eta eguneroko bizitzara egokituak dira. Protagonista batek anorexia izatea asko gustatu zait gaur egungo pertsona askok dutelako anorexia. Nik anorexia kasua bereziki gertutik ikusi dut nire etxeko batek anorexia izan duelako, horregatik, oso identifikatuta sentitu naiz Jararekin, egia esan anorexia gaixotasun oso serioa da, liburuak ez du batere exageratzen. Mutilen arazoak ere oso dibertigarriak izan dira.
    Arin irakurtzen den liburu bat da kaleko hizkunzta erabiltzen duelako. Gainera, lehen esan dudan bezala, ekintzak interesgarriak dira eta ez zara lo gelditzen irakutzen ari zaren bitartean. Hau da adibidez liburu honetan protagonistek kaleko hizkuntza erabiltzen duten esaldietako bat:
    - Horregatik. Lorez lore ibiltzea gustatzen zaio, eta gu bezalako erromantikoentzat.... Malo, malo.
    Bukatzeko, liburu hau irakurle guztiei gomendatuko nieke nerabe baten bizitza nolakoa den adierazten duelako, baina liburu hau irakurri baino lehen, JARA (lehen liburua) irakurtzea gomendatuko nuke istorioa harrapatzeko.

  4. Olatz Garmendia
    Olatz Garmendia
    2017-12-18 Arratia bhi

    Izenburua: Jara
    Idazlea: Jasone Osoro
    Urtea: 2008
    Argitaletxea: Zubia
    Bilduma: Alfaguara

    Jara, 13 urteko gazte bat da, eta nerabezaroan sartu da. Hori dela eta, hainbat aldaketa gertatuko zaizkio gorputzean: hilekoa jaitsiko zaio, titiak aterako zaizkio, aldakak handitu…
    Gainera, nagusia izan nahi du, eta horregatik, Ihintzarekin batera ezpainak margotu, arropa berriak erosi... egingo ditu.
    Horrez gain, etxean amarekin liskarrak edukiko ditu eta lagunekin haserreak, pozak, tristurak... sortuko dira.
    Bestalde, Urko du gustuko, eta berarekin ateratzea eskatu nahi dio.
    Ausartuko ahal da?

    Pertsonaiak, gizakion antzera, errealak dira, eleberrian zehar eginez eta garatuz baitoaz. Eta haiek bizitzen dituzten egoerak ere, eleberria erreal bihurtzen dute.

    Gaiak, irakurlearen jakin-mina pizten eta mantentzen dutenak dira, eta aitaren batean irakurtzen dira. Ez da aspergarria eta astuna egiten, eta batez ere, ez du ulergarritasuna oztopatzen.

    Jasonek, hizkera ulerterraza eta elkarrizketa laburrak erabiltzen ditu, hortaz, irakurleari motibazioa pizten diote.

    Animatu liburu hau irakurtzera, gustura geratuko zara eta!

    Olatz Garmendia, 2017-12-18.

  5. Elena
    Elena
    2017-12-18 Arizmendi Gaztelupe

    Jasone Osoro, Jara bikiak eta bikoteak, Alfaguara Zubia, 2008:

    Jarak lortu zuen Urko konkistatzea, baina lehenengo musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude. Eta gainera, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Jara eta Nora oso lagun onak bihurtu ziren, baina Ihintza hori ikusterakoan jeloskor jarri zen eta beraiekin haserretu zen. Egun batean bere gurasoa esan zuen Bartzelonara joan behar dala bizitzea bere aitaren langatik (Jara ez zuen nahi). Ikastetxean mozorro festa bat antolatu da eta han sorpresa egongo dira; zalantzak, maiteminak, zeloak …

    Kontakizuna entretenigarria eta oso erakargarria da gazteentzako. Erakarria delako oso arina da irakurtzeko. Kontakizuneko gaiak: Jara eta Ihintzaren arazoak, maiteminak, haserreak, zeloak… oso interesgarriak dira eta gogoa pizten du gehiago irakurtzeko .
    Jara eta Ihintzaren erlazioa ez da oso atsegina, baina irakurlearen jakin - minez uzten dute, sortzen zaizkien arazoengatik.
    135 orrialde ditu, 18 kapitulurekin eta 1. pertsonan idatzita dago.

    Elena Chen, 2017-12-18

  6. Izadi Suarez
    Izadi Suarez
    2017-12-15 Axular

    Jara, 13 urteko emakumea da, hilekoa jaitsi zitzaionetik, . Institutuko neska guztien adina, Jara Urkoz txoratuta dago, piercing bat jarri duenetik, institutuko mutil ezagunena, baina Jara, Urko neska handiago bati muxu bat emango diola konturatzen denean, bizitza aldatu behar izango du… Horrez gain, Jarak ez zuen inoiz espero gertatuko zitzaiona hortik aurrera, bere lagun minarekin, Ihintza…

    Iritzia: Liburua, asko gustatu zait, izan ere, asko identifikatzen da orain egungo nesekn bizitzarekin eta institutan zehar gertatzen diren aldaketekin. Gainera, liburua oso interesantea da eta espero ez duzun gauza asko gertatzen dira, amodiozko borrokak, maitasun zuntzituak, misterioak eta barreak.

  7. Eneida Roteta
    Eneida Roteta
    2016-04-19 Antoniano Ikastetxea

    Jarak ez du Urkorengan berdina sentitzen lehen musua eman ondoren eta berarekin jarraitu ala ez pentsatu bitartean Xabat ezagutzen du, anabasako langile berria.
    Jazz Ihintzarekin mozten du eta Xabat lortu nahi du orain, horrek arazo asko sortzen ditu bion artean, gainera, Nora, ikaskide berriari Urko gustatzen zaio eta Jararekin moztu duenez libre dago eta hori ez zaio batere gustatzen Jarari.
    Jarak ez du onartzen Bartzelonara bizitzera joatearen proposamena baina baztertua sentitzen denez…

    Liburua asko gustatu zait, asko engantxatu nau. Oso entretenigarria dela pentsatzen dut, gainera ulertzeko oso erraza da. 12-13 uretko gazteentzat oso egokia da.

  8. Jon Arizaga
    Jon Arizaga
    2016-04-19 Antoniano Ikastetxea

    Jara 15 urteko neskato euskalduna da. Euskal herritik Kataluniara (Bartzelona) joan behar du, bere gurasoen lan kontuengatik.
    Euskal Herrian bere lagun guztiak utzi behar ditu bartzelonan bizitza berri bat hasteko.
    Zer usten duzu gertatuko dela Jararekin?
    Lagun berriak egingo al ditu?
    Zu zeu izan zintezke Jara!

    Amodiozko kontakizuna da, eta gainera beldurra jasaten duen pertsonaiataz hitz-egiten digu, izan ere, arazo guztiei buelta ematen dio, indar handiko neskatoa dela eta.
    Pertsonaiak gogoko dituen arrazoia da oso errealak direla, oso ondo eginda daude, bizitza honetan dauden bezelakoak. Nire eskolako ikasleei gomendatzen diet liburua.
    Istorio hau arazoak dituzten pertsonentzako dago idatzia, adibidez pertsonak beste pertsonekin eramateko dituen arazoak. Pena merezi du Jara Bartzelonan liburua irakurtzea.

  9. Asier Cruz Quiñones
    Asier Cruz Quiñones
    2016-04-19 Antoniano Ikastetxea

    Jara 13 urteko neskatxa da, beno… ez hain neskatxa…, oraingoan emakume bihurtzen ari da, emozionantea ezta?, baina egoera honetan arazoak ere agertzen dira: eskolan, etxean…

    Jarari bere gelako mutil bat gustatzen zaio, Urko, baina goiz batean Urkok “piercing” bat egiten du eta orain eskolako erregea bihurtu da. Horren ondoren, beste gelako neska batek, Amaiak, apustu bat egin du bere koadrilakoekin: Amaiak Urkori musu bat eman behar dio irabazteko! Jara konturatzean oso haserre eta urduri jartzen da; orduan, Amaiari musu horretan aurreratzeko zerbait planifikatzen hasten da. Zer gertatuko da musu horrekin? Zer planifikatuko du Jarak?

    IRITZIA/BALORAZIOA: Ikaragarri gustatu zait liburu hau, oso entretenigarria da eta oso ondo ulertzen da. Gainera, errealitatean gertatzen diren egoerak agertzen dira eta horrek liburua hobetzen du. Nerabeen istorioak gustatzen zaizkion publikoari gomendatzen diot liburu hau.

  10. Eneko
    Eneko
    2016-04-19 Ntr. Sra. del Carmen Ikastetxea

    Jara Bartzelonara joan da, anhiko tristea dago hor ez daukalako lagunik eta Ihintzaren falta sumatzen du.

    Laia ezagutzen su eta lagunak egiten dira. Laiak bere lagunei aurkezten die eta Jarak pozten egiten da. Laiak esaten dio Jarari han gazte gehienek ikastean gain lan bat dutela esaten dio. Jarak gurasoei esaten die lan egin nahi duela baina gurasoak ez daude ados. Jarak lana aurkitzen du eta ume txiki bat zaindu egin behar du; Carla izena dauka, orduan gurasoek ideia txarra ez dela onartzen dute.

  11. Nora Garcia
    Nora Garcia
    2016-04-19 Lizardi BHI

    Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak gazteentzat egindako eleberri bat da. Eleberri hau 2007an argitaratu zuen Alfaguara editorialak Zubia bildumaren barruan. Liburu hau 12 urtetik gorakoentzat gomendatuta dago.

    Liburu honetan, Euskal Herriko 15 urteko neska bat Bartzelonara joaten da bizitzera eta bertan gertatzen zaizkion gauzetaz doa. Hasieran lagunak egitea eta Bartzelonako ohituretara egokitzea kostatzen zaio baina pixkanaka lagunak egiten hasten da.

    Lana aurkitzen du eta ordutegiarekin arazoak izaten ditu baina lanarekin oso gustora sentitzen da.

    Lagunekin festetara joaten hasten da eta mutilak ezagutzen, baina ordutegiekin etxean arazoak edukitzen ditu eta azkenean eskolako ikasketetan emaitzak asko jeisten ditu eta udan ikasten geratzen da.

    Liburu hau oso errez irakurtzen delako eta dibertigarria iruditzen zait.Honez gain, eleberrian agertzen diren ekintza guztiak inguruan bizi ditudunak dira.Beraz, ezin esan irakur zaletasuna piztu ez didanik.

  12. Ibai León
    Ibai León
    2016-04-12 Nuestra señora del carmen ikastetxea

    Jara emakume izaten hasi da eta aldaketa batzuk esperimentatzen ari da
    Maitasuna kontua interesatzen zaio eta Urkori musu bat ematea lortzen du. Horretarakp kalimotxoak edan, tatuaje bat egin etab. egiten du.
    Niri liburua asko gustatu zait eta gomendatuko nuke istoria gure eguneroko bizitzan sartzen delako eta hizkuntza erraza delako

  13. Eugenia Gorostiaga
    Eugenia Gorostiaga
    2016-04-11 Ntra. Sra. del Carmen

    Jara emakume izaten hasi da eta aldaketa batzuk esperimentatzen ari da.
    Maitasuna kontuarekin dago eta Urkorekin maiteminduta dago. Berak Urkori musu bat ematea lortzen du. Horretarako kalimotxo batzuk edan, tatuaje bat egin eta abar egin behar izan du....

    Asko gustatu zait iruzkina, eta gomendatzen dizut oso interesgarria delako, eta entretenigarria ere. Asko gustuko dut liburua Jara nire adinekoa delako eta identifikatuta sentitu naiz.

  14. Pepita margarita
    Pepita margarita
    2016-04-11 Ntra. Sra. del Carmen ikastetxea - Bilbao

    -Pertsonaiak: Jara, Urko, Ihintza eta Amaia
    -Jara 13 urteko neska bat da eta nerabezaroan sartzen ari da. Horrek aldaketa asko eragiten ditu: hilekoa, zeloa eta gurasoen kontra jartzea. Jarak Urko, bere bizitzako maitasuna, Amaiaren musutik babestu nahi du eta horretarako tatuaje bat, arropa motza, etab erosten ditu.
    -Niri ez zait gustatu liburu hau, oso aspergarria irudi zaidalako.
    -Nik gutxi irakurtzen duten pertsonei eta euskararen hiztegia ikasi nahi duten pertsonei gomendatzen diet.

  15. Matía
    Matía
    2016-04-11 Ntra.Sr.del Carmen ikastetxea-Bilbo

    Jara, Ihntza, Urko eta Jazz pertsonai nagusiak.
    Jara 13 urteko neska bat da, hilekoa jaitsi zaio, mutil bat gustatzen zaio,gorputzean eta buruan hainbat aldaketa gertatzen ari zaizkio. Gurasoekin haserretzen da, bere kabuz erabakiakhartzen hasten da eta askenean bere ametsa betetzen zaio.
    Nire ustez eleberri hau ondo dago, interesgaria iruditu zait. Ipuin erromantikoek gustatzen zaizkien pertsonei gomendatzen diot. Ipuin erronamtikoak irakurtzen dituenek, beina beste pertsonek ere irakirri ahal dute.

  16. Alaine González 2 Dbh. B
    Alaine González 2 Dbh. B
    2016-04-11 Ntra. Sra. del Carmen Ikastetxea

    Pertsonaiak Jara,Ihintza,Urko,Amaia eta Jararen gurasoak dira.
    Jarak 13 urte ditu eta hilekoa etorri zaio.
    Ihintza Jararen lagun mina da.
    Urkok piercinga dauka ezpainetan
    Amaia Urkoren neska laguna da.
    Jararen gurasoak oso haserre zeuden Jarak tatuajea egin zuelako.
    Nik ez nuke gomendatuko, haurrentzako iruditu zaidalako.
    Ez da nire gustuko liburua izan.

  17. Joel Del Val
    Joel Del Val
    2016-04-11 Ntra Sra Del Carmen Ikastetxea- Bilbo

    Jara emakume bat izaten hasi da eta aldaketa batzuk esperimentatzen ari da . Maitasunaren kontuarekin dago eta Urkori musu bat ematea lortu nahi du baina Amaiak ere bai. Amaiak lortzen duenean Jara plan bat pentsatzen hasi da . Jarak esaten dio Urkori mutil batekin dagoela eta Xoko deritzo, Jarak esaten dio. Urkori arrosa beltzak gustatzen bazitzaizkion galdetu zion eta esan zion baietz , tatuaje bat egiten da zilborran eta arrosa beltz bat da. Urko maiteminduta zegoen Jara gustatzen zitzaiolako eta....

  18. Ainhoa Martínez de la Hidalga
    Ainhoa Martínez de la Hidalga
    2016-04-11 Nuestra Señora del Came

    Liburu honen pertsonaiak Jara, bere lagun mina Ihintza eta gustatzen zaion mutila, Urko dira.
    Jara, 13 urteko neska bat, hazten hasi da eta hori da bere gorputzean eta buruan aldaketak egotearen arrazoia. Liburu honetan hainbat esperientzia biziko ditu, onak eta txarrak.
    Asko gustatu zait liburua, interesgarria zelako eta hurrengo kapituluan zer gertatuko den intrigarekin geratzen zarelako eta horrek irakurtzen jarraitzen bultzatzen zaitu. Nik gomendatuko nuke baina 12 eta 14 arteko neskentzat. Hiztegiaren aldetik, erraza zen hiztegi bat ondoan ez zenuen egon behar eta zenbait hitz ere ikasi ditut eta testuinguruarekin asmatu ahal nuen esanahia.
    Laburbilduz, oso ondo zegoen, gustatu zait eta gomendatuko nuke.

  19. Laura Diez
    Laura Diez
    2016-04-11 El carmen ikastetxea

    Jara 13 urteko neska bat da. Hilekoa jaitsi eta gero, ume izateari lagatzen egiten dio eta pixka bat bihurria izatea hasten da, Gurasoei ez die ia kasurik egiten. Urko, bere klaseko mutil bat gustatzen zaio eta bere eskuetan dagoena egiten du Urkoren atentzioa hartzeko eta bere lagunarekin Ihintza, negar, irribarre eta hainbat gorabehera bizitzen dituzte elakrrekin Jararen ametsa errealitatea egiteko.

    Ez zait asko gustatu baina ere ez zait aspergarria iruditu. Erromantiko istorioak gustatzen zaionari gomendastzen diot.

  20. Ane Monge
    Ane Monge
    2016-04-11 El Carmen ikastetxea

    -Pertsonaiak:
    Jara, 13 urteko neska bat, Ihintza, bere lagun mina, Urko, Jarari gustatzen zaion mutila, Amaia, Urkorekin musukatu den neska, eta Jazz, Ihintzaren mutil-laguna, dira pertsonaiak.
    -Istorioa:
    Jara emakumea izaten hasi da eta aldaketa batzuk esperimentatzen ditu.
    Maitasun kontuarekin dago eta Urkori musu bat ematea lortzen du, horretarako, kalimotxoak edan, tatuaje bat egin, etab egiten du.
    Iritzia:
    Niri liburua asko gustatu zait eta gomendatuko nuke istorioa interesgarria delako eta hiztegia erreza.

  21. Graxi Elosegi Madariaga
    Graxi Elosegi Madariaga
    2016-04-08 Jakintza Ikastola (Ordizia)

    Jara izeneko neska euskaldun bat gurasoen lana dela eta Bartzelonara joaten da bizitzera. Hasieran, normala den bezala, asko kostatzen zaio bertako bizimodura egokitzea; baina, denbora pasatu ahala, Laia izeneko neska bat ezagutzen du eta honen lagun mina egiten da.

    Laiak, bere lagun taldeak erakusten dizkio eta Jarari Euskal Herriko lagunengandik nahiko ezberdinak iruditzen zaizkio. Ihintza (bere lagun mina) eta Urko (bere “mutil laguna”) faltan botatzen dituen arren, oso ondo pasatzen du bere lagun berriekin.

    Astebururo, juergan ateratzen da eta ikasteko orduan Laiarekin ibiltzen da. Beraz, bere notek beherakada handia izaten dute. Hori gutxi balitz bezala, gurasoei gezurra esan eta eskolara joan gabe geratzen da.

    Bartzelonan, oso ohikoa da hamahiru urterekin lana edukitzea, eta Jara lan bila hasten da Laiaren laguntzaz. Azkenean, haur bat zaintzen hasten da eta oso gustuko lana du.

    Iruditzen zait,Jasone Osorok idatziriko eleberri hau, oso polita dela eta oso egokia dela hamahiru hamalau urte inguruko nerabeentzat. Oso ondo idatzita dago eta irakurtzera bultzatzen zaitu. Animatu zaitezte, merezi du!

  22. Andrea Ramirez
    Andrea Ramirez
    2016-04-08 Ntra. Sra. del Carmen Ikastetxea

    Liburu hau Jara deitzen da eta Jasone Osorok idatzi du. Nire ustez, liburu hau oso egokia da gure adineko jendearentzat eta asko gustatu zait.
    Nahiko errealista da, eta gainera liburuaren pertsonaia nagusiak gure adina du, eta berarekin identifikatuta sentitu ahal zara. Hitz batzuk apur bat zailaka ziren ulertzeko, baina kontzeptua oso ondo ulertzen da. Gainera, ez da aspergarria egiten, eta marrazki batzuk ere badaude. Horrela, pertsonaien itxura jakin ahal duzu.
    Liburu hau batez ere, maitasunezkoa da. Pertsonaia nagusien izenak, Jara, Urko, Ihintza, Jazz, Amaia eta Jararen gurasoak dira. Liburu hau gure adineko jendeari gomendatzen diot; batez ere, neskei baina mutilentzat ere ondo dago.

  23. Alex Agirrezabal
    Alex Agirrezabal
    2016-03-16 Lizardi BHI

    Jara Bartzelonara joan da bere bizitzan Euskal Herrian igaro eta gero. Euskal Herria faltan botatzen du, Ihintza, bere lagun mina, Urko bere Euskal Herriko mutil laguna,...
    Eskolako egun batean, Laia ezagutzen du, laister bere lagun mina izango dena. Laiak, Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara asko pozten da, lagun berriak egiteko aukera ikaragarria duelako. Laiak, bertako gazte guztiak, ikasteaz gain lan bat dutela esan dio. Jarak gurasoei esaten die lan egin nahi duela eta gurasoak ez daude oso ados horrekin, baina gazteak lana aurkitzen duenean eta ume txiki bat zaintzen duenean, ideia txarra ez dela esaten dute.
    Lagunekin ateratzean eta lanarekin aritzean Jara aldatu egiten da. Lehen ikasten pasatzen zuen denbora oarin lagunekin edo lanean pasatzen du. Horrela bikainak suspentsoak izatera bihurtzen dira. Bera gaztea denez, bizitza bizi nahi du: lagunekin atera, parranda egin,… Horren ondorioz gurasoei gezurrak esaten hasten da.
    Laster konturatuko da ikasketak ez direla utzi behar eta gezurretan aritzeak ez gaituela inora eramaten.

  24. Teresa Noceda
    Teresa Noceda
    2016-03-03 Artaza-Romo BHI

    Nik liburu hau 12-13 urteko neskei gehienbat gomendatzen diet, oso interesgarria delako, eta bertan 13 urteko neska gazte baten bizipenak agertzen direlako.
    Hiztegi maila aldetik, erraza da. Liburua ulertzeko ez dago arazorik, maila egokia du, agian errezegia. Gustura irakurri dut, hurrengo kapituluan gertatuko zena jakiteko asmoz.
    Nerabezaroan barruratzen hasia den neska gazte baten adibide arrunt bat ipintzen digu, eta horrek istorioaren pertsonaiekin identifikatuta sentiaraztea lortzen du.
    Hasiera batean, txikientzat zuzenduta zegoela iruditu zitzaidan, laburra delako, baina irakurtzean, oker nenbilela konturatu nintzen. Izan ere, liburu honek, neskek nerabezaroan igaro behar dituzten egoera normalak azaltzen ditu, eta hamar urteko gazteek ez lukete hain ondo ulertuko.

    Ihintza, bere laguna , arropa berria erosten, ezpainak margotzen eta honelako gauzak egiten lagunduko dio, mutila Jaran fijatzeko. Baina hura ez da arazo bakarra, bi urte gehiagoko neskak, apustu bat egin du ea nork ematen dion muxu lehenenego Urkori. Emango ahal dio muxu Amaiak Urkori? Urkok noiz jakingo du Jara beraz gustatzen dela? Jara egoera honen aurrean jeloskor ipintzen da.

    Aldaketa biologikoa, psikologiko eta soziala du. Aldaketak bat-batean gertatzen dira hiruretan.
    Haurtzarotik heldutasunera igarotzeak urte asko iraun dezakeen arren, "adin gaixtoarekin" aurkitzen da Jara.
    Izaera aldaketa sakona izaten du Jarak, gorputza ia helduan sarturik ikusten du bere burua, inoren gorputzean balego bezala eta kezkatu egiten da, oraindik hamahiru urteko neska gazte bat baino ez delako.

    Hau, arazo bihurtzen da. Etengabeko liskarrak sortarazten dira gurasoekin, Jarak bere ideiak defendatzen dituelako. Bere lehenengo amodioa, lagunengandik nabarmentzea... honako egoerekin aurkituko zara, irakurtzean.

    Jara emakume egiten denean, tatuaje bat egitea erabakitzen du. Horrek arazo asko ekartzen dizkio bere gurasoekin, eta beste hainbat txorakeria egiten ditu, gustuko duen mutilaren atentzio deitu ahal izateko.

    Mutilei ere, liburu hau aholkatzen diet. Irakurri ondoren, nerabezaroa igarotzen ari den neska baten sentimenduak, bizipenak, arazoak eta situazio desegonkorrak ezagutuko dutelako. Liburu hau hautatzeagatik ez naiz damutzen, asko gustatu zaidalako.

  25. Leire Belasko
    Leire Belasko
    2016-02-18 Asti leku Ikastola

    Jara bikiak eta bikoteak gure adinerako neska-mutilentzako liburu bat da, horregatik gustatzen zait: ez delako oso infantila ezta oso handientzako ere . Lehengo ikasturtean Jara liburua irakurri nuen eta oso gustatu zitzaidan baina Jara bikiak eta bikoteak, askoz gehiago gustatu zait: Jara pixka bat infantila zelako eta hau, berriz, hobeto dagoelako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna