Izuaren Pasabidea

Fernando Morillo
Gaumin, 2011
Eleberria

2016-02-18 3 iruzkin

Xabin Tanzaniatik etorritako albinoa da. Han, beltzen arteko zuria zen. Gurean ere, Xabin desberdina da. Zurien arteko… beste zerbait. Beti beste zerbait. Desberdina izaten ikasi beharko du.
Anais 400 urteko sorgin “gaztea” da, beltzez jantzia eta beldurgarria. Ama salbatzearren, Anais edonor txikitzeko prest dago. Amesgaiztoen Etxean bizi da, Izuaren Pasabidea izeneko gune arriskutsu bat dagoelako bertan, eta Xabin engainatu nahiko du han sartzeko.
Lagunen eta nahasmenen artean, ordea, edonolako magiak baino gehiago nahas dezake bihotzak.
Abenturaz beteriko istorio magiko eta beldurgarria, adiskidetasunaz eta bazterkeriaz hitz egiten diguna.



3 iruzkin "Izuaren Pasabidea"

  1. Markel Moure
    Markel Moure
    2016-02-28 Dolores Ibarruri

    Liburu hau asko gustatu zait ,fantasiazko istoriak gustatzen zaizkidalako.Kapitulo batzuk beste batzuk baino azpegarriagoak iruditu zaizkit baina orokorrean asko gustatu zait.

    Istoria korapilatsua izan da baina ere interesgarria. Fantasiazko istorio bezala egokia da 14-15 urteko neska mutilak irakurtzeko.Ez da zaila irakurtzea eta ez ditu esaldi zailak ulertzerako momentuan .

    Beraz, goian esan dudan bezala, 14-15 urteko nerabeei gomendatzen diet

  2. Erlantz Berdegué
    Erlantz Berdegué
    2016-02-19 Dolores Ibarruri

    Liburu hau gustatu zait, interesgarria izan delako eta niretzat euskara mota ulerterraza izan da. Pixka bat korapilatsua izan da hasieran baina bestetik gustuko izan dut. Liburu hau gomendatzen dut misterioa eta abentura gustatzen zaionari, oso aproposa da nerabeentzako.
    Liburu hau magiari buruz eta albino bati buruz doa, eta diskriminazioari buruz ere hitz egiten du, Afrikan albinoak hil egiten dituztelako beraien koloreagatik eta sorginkerietan erabiltzen dituzte. Odola ere ateratzen da liburu honetan. Nire ustez interesgarria izan da paisaiak, lekuak etab. Imajinatu egin behar dituzulako. Pertsonai gutxi izan arren eszenak asko betetzen dira, adibidez xabin izuaren pasabidean sartzen denean imajinatu egin behar duzu lekua paisaia haren egoera etab.
    Istorio hau orainaldian dago, saltoak ematen ditu eszena batetik beste batera.
    Gehien gogoko dudan pertsonaia xabin da, ausarta eta azkarra delako. Pertsonai nagusi bat da eta garrantzitsuenetariko bat. Ere antagonista interesgarria izan da, anais, boterea duelako eta ia eszena guztietan agertzen delako.

  3. Asier Benito
    Asier Benito
    2016-02-18 Dolores Ibarruri

    Liburuak beldurra eta magia irudikatzen du, eta abentura asko ere daude. Batez ere fikziozkoa da. Liburuaren gaia asko gustatu egin zait niri abenturak eta beldurra nahastea gustatzen zaidalako.
    Anais 400 urte bizi den sorgin moduko bat da, eta Xabin nahi du Izuaren Pasabidean sartzeko eta haren ama madarikapen moduko batetik salbatzeko. Xabin albino bat da eta Tanzaniatik dator. Xabinen eta albinoen istorioak benetan harritu nau, ez nuelako uste albinoei haren azalengatik erailtzen zituztelako.

    Istorioaren hasiera pixka bat korapilatsua iruditu zait ondo ez dudala ulertuko eta Anaisek ez zuelako argi nor hartuko zuen Izuaren Pasabidean sartzeko. Baina beste alde batetik, gustatu zait hasiera jakin-minaz nengoelako ea nor aukeratzen zuen eta zer gertatuko zitzaion aukeratutakoari.

    Korapiloan, ekintzak ondo lotuta egon dira, kapitulu batzuk Xabinekin Izuaren Pasabidean eta beste batzuk Gotzon, Olga eta Itsasorekin plan bat egiten Xabin eta Laura Anaisen eskuetatik salbatzeko egon dira.
    Amaiera gustatu zait eta ez nuen hori espero.
    Hizkuntzari buruz ulerterraza izan da eta ahoz esaten ditugun esaerak erabiltzen ditu ``mekaguenlaletxe´´, adibidez, eta hori gustatu zait dibertigarria izan delako.

    Laburbilduz, liburua asko gustatu zait eta disfrutatu dut irakurtzen. Nik liburua gomendatuko nioke abenturazko eta beldurrezko liburuak gustatzen zaizkionari.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna