Ingeles bat etxean

Christine Nostlinger
Elkarlanean, 1998
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Imajina ezazu, ingelesean nota onik atera ez duzula eta, gurasoek mutiko ingeles bat ekarri nahi dutela udan etxera, zure gogoz kontra. Imajinatu, espero zenuten mutiko txintxo, formalaren ordez, halako basapiztia datorrela, inori kasurik egiten ez diona, dena zerri eginda uzten duena, eta gurasoak nerbioek jota jarriko dituena.



Iruzkin 1 "Ingeles bat etxean"

  1. Marina
    Marina
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Ewald 13 urteko mutil bat da eta ingelesean nahiko larri dabil. Ondorioz, bere gurasoak Oxfordera bidali nahi dute, ingelesa gehiago ikasteko. Handik egun batzuetara, Tom izeneko mutil ingeles bat bere etxera etorriko dela konturatzen da. Aireportuan Tomen anaia hartu izan behar dute, Tomek hanka puskatu duelako. Baina arazo handi bat dute, ez dio inori kasu egiten, dena zerri eginda uzten du, eta gurasoak nerbioek jota jartzen ditu.

    Nire ustez, liburu hau oso ona da, izan ere, irakurtzeko nahiko erraza da eta ez da oso luzea. Gainera, ulertzeko erraza da gazteentzat , 13 urteko mutil batek idazten duelako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna