Ijitoen altxorra

Aitor Arana
Ibaizabal, 2015
Eleberria

2016-02-18 Iruzkin 1

Teresa aldaketa handiak bizi izaten ari den neska ijitoa da. Ikastetxez aldatu da, amona hil berri zaio, gustatzen zaion mutilak ez dio kasurik egiten… eta Tomas ikaskide jatorra ondora etortzen hasi zaio, neskak halakorik eskatu ez dionean. Amonaren heriotzak etxean erdi ahazturik zegoen kontu bat bizituko du. Teresa, George Borrow izeneko bere arbasoaren berri duen bitartean, gertakari berezien zurrunbiloan murgilduko da eta, bere nortasunaz jabetzeaz gain, benetan nor maite duen ikusiko du.



Iruzkin 1 "Ijitoen altxorra"

  1. Maren Perez
    Maren Perez
    2016-02-18 Dolores Ibarruri

    Liburu hau Teresa eta bere laguna Tomas ijitoek amonak utzitako informazioarekin ijitoen aintzinako altxorra nola bilatzen duten kontatzen du.

    Asko gogoko izan dut liburu honen gaia, abenturazko eta intrigazko istorioak gogoko ditudalako.
    Liburuen hasierak ez ditut asko gogoko baina liburu honetakoa bai, amonak Teresari kontatutako istorio bat azaltzen duelako, ere Teresaren bizitza. Korapiloa asko gogoko izan dut, George Borrowrekin zer gertatzen zen jakin nahi nuelako, baina amaiera pixka bat kostatu zait ulertzea, bi amaierak zeudela ematen zuelako.
    Asko gustatu zait pertsonaien deskribapena adibidez George Borowekin identifikatu naiz, bidaiatzea eta hizkuntzak ere gogoko ditudalako. Damiana, Teresaren amama ipuin edo pelikuletako amona tipikoarekin identifikatu dut, antzinako istorioak kontatzen zituelako. Batzuetan liburuetan marrazkiak ez egotea nahiago dut, horrela, nik imajinatzen ditut aurpegiak. Baina liburu honetan marrazkietan agertzen diren antzekoak imajinatzen nituen.
    Liburu honen euskara ulergarria iruditu zait ez ditut izan inolako zailtasunik, baina kaloeraz zeuden esaldiak parentesien artean euskaraz jarri ahal zituzten.
    Asko gogoko izan dut istorioa edo izan ditut istorioak, bi garaietan gertatzen dira baina ez zara galtzen.

    Ez naiz damutzen liburu hau irakurtzeagatik, oso ondo dago istorio desberdinak jakitea, horregatik liburu hau gomendatzen dizuet.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna