Hilpuinak

Joxemari Urteaga
Elkarlanean, 2008
Eleberria

2016-04-19 8 iruzkin

Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean, Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere? Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik?



8 iruzkin "Hilpuinak"

  1. Aitor
    Aitor
    2016-04-19 El Carmelo

    Asko gustatu zait, baina hobetzeko du, adibidez, niretzat ipuinetan udaltzainak edo hiltzen dutenean kartzelan agertu beharko ziran, ipuinak amaiera polit bat izateko. Bestela, ipuinak ongi dagoz eta gustoko dut liburu batean ipuin desberdinak izatea. Gainera, hilketak gertatzen dira guztietan. Ipuina oso ona da baina, nire ustez, argazki batzuk jarri behar dira erakargarriagoa izateko. Nire proposamen bat da ipuin guztiak amaitzerakoan egitea beste ipuin bat eta bertan lotzea ipuin guztiak eta azaltzea nor izan zen ipuin guztien hiltzailea.

    Nik gomendatuko nuen baina bakarrik 14 urte baino gehiagokoei, bestela, zaila egingo zaie ulertzea hiztegia eta aditzak zailak direlako.

    Liburuan dakarren sei liburuetatik bat dut gustokoena: "Txerriak txerritegira". Ipuin honetan buruzagi batek konfiantzarik ez duena bere langile batean beste buruzagi bati eskatzen dio hura txerritegian hiltzea. Baina gogorrena da langileak ematen diola beste buruzagiari gutun bat eta bertan honela dio: "Gutun hau daraman langilearengan ez dut konfiantzarik eta hiltzea gura dot". Eta, azkenean, hiltzen du.

  2. Jone
    Jone
    2016-04-19 El Carmelo

    Hilpuinak liburua sei istorio desberdinez osotuta dago. Izenburuan esaten den bezala, hilketetan datza. Sei hilketa, leku desberdinetan, urte desberdinetan; dana desberdina da.

    Nahiko latza egiten da ulertzea. Alde batetik, hizkuntza dago, gure adinerako zailak egiten diren aditz asko erabiltzen dira eta hainbat hitz. Bestetik, edukia dago, nahasi egiten zara hainbeste informaziorekin.

    Liburu honetan ez du inoiz esaten nor den hiltzailea, idazleak beti arrastoak uzten ditu eta jakin-min handiarekin gelditzen zara kapituluaren amaieran. Nire ustez, orrialde asko ditu, azkenean kapitulua hitz gutxitan laburtzeko. Gainera, ez du marrazkirik eta zailagoa da pertsonaien lekuan jartzea edo zer gertatzen den imajinatzea.

    Nik uste dut gehiago deskribatu behar dituela pertsonaiak. Haien izaera edo fisikoa hobeto ezagutzeko. Letra ez dago proportzioan, batzutan letra desberdinak agertzen dira orri oso batean.

    Nik ez nuke liburu hau gomendatuko. Zaila da ulertzeko eta nahasi egiten zara horrenbeste kapitulu, leku edo pertsonaiekin.

  3. Aitor Intxausti
    Aitor Intxausti
    2016-04-19 El Carmelo ikastetxea

    Nik Hilpuinak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Oso misteriotsua da eta niri misteriozko liburuak gustatzen zaizkit. Jakin-minaz uzten zaitu eta irakurtzean oso adi egon behar zara, zeren eta bestela, ezin izango duzu hiltzailea nor den argitu. Hilpuinak lehenengotan ez zirudien hain ondo egongo zela. Baina, irakurtzean, geroz eta gehiago nahi nuen irakurri eta arineketa batean irakurri nuen, bi egunetan zehatzak izanda.

    Nire ustez liburu hau gomendatuko nuke, baina ez pertsona guztiei; euskara maila altua dutenentzako, baizik. Zergatik hau? Galdetuko didazue, aditz zailak eta konplexuak erabiltzen dituelako idazleak. Benetan iruzkin hau irakurtzen baduzue liburu hau hartu. Ikusiko duzu zelan zure jakin-mina pizten den.

  4. Eider
    Eider
    2016-04-19 El Carmelo Ikastetxea

    Neu Hilpuina liburua irakurri dut eta, egia esan, asko gustatu zait. Hasieran ez nuen pentsatzen ipuin bakoitza horrela bukatuko zenik.
    Nire ustez, hamahiru urteko gazteei ez nieke liburu hau gomendatuko, beharbada oso zaila egingo zaielako irakurtzea.
    Marrazki oso gutxi ere dauka ipuin bakoitzak. Neuk marrazki gehiago ipiniko nituzke.
    Azala, nire ustez, ez dauka liburuarekin zerikusirik, eta azalagaitik hasieran ez dozu irakurtzeko gogo handirik izaten. Azalak ez du irakurtzeko gogo handirik ematen.
    Ipuinak ez zaizkit gustatzen. Liburu hau ez da gure adineko pertsonentzat.

  5. Maialen Echevarria
    Maialen Echevarria
    2016-04-19 El Carmelo

    Nire iritziz Hilpuinak oso originala iruditu jata, baina ulertzeko modua apur bat zaila izan da. Azkenean, dana irakurtzen bukatu dot eta dana ulertzen. Hilpuinak liburua irakurri egin duenak badaki sei istorioak amaiera berdina dutela; hau da, ipuin guztien amaieran hilketa bat dagoala, bat edo bi izan ezik; bi ipuin honetan, hilketa hasieran dago.

    Ipuin hau gomendatuko nuke, baina bakarrik hilketari buruzko ipuinak gustatzen zaizkionari bestela ez dot uste gomendatuko nabenik. Gainera liburu hau ez da oso potoloa eta aste bat baino gutxiagoan amaituta izango zenuke.

  6. Iker Ramirez
    Iker Ramirez
    2016-04-19 El Carmelo

    Nire ustez liburu interesgarria izan da, hala ere, ez da oso ondo ulertzen. Idazleak erabiltzen duen hiztegia oso aberatsa denez, asko kostatu zait ulertzea. Idazleak ematen dituen pistak argi du nor den hiltzailea nahiz eta hizkuntzaren ulermena zaila den. Beraz, euskara aldetik ondo bazabiltza, liburua gomendatzen dut baina ez baduzu ulermen gaitasun handirik ez dut gomendatzen. Kapitulo batzuk modu egokian azaltzen ziren baina beste batzuetan oso astuna zen.

  7. Leire Rekagorri
    Leire Rekagorri
    2016-04-19 El Carmelo ikastetxea

    Asko gustatu zait, oso dibertigarria izan da. Hilketa asko daude, beraz, asko gustatzen zait, beti izan ditut gustuko hilketak horregaitik, gomendatzen dut. Baina hobetzeko gauzak ditu, adibidez, behar ez diren gauza asko kontatzen ditu baina orokorrean liburua ez da txarra. Ez da luzea eta oso erraza da irakurtzeko. Sei ipuin ditu eta bakoitzean gauza desbardin bat kontatzen du. Liburua misterioz betea dago eta hori asko gustatzen zait. Euskaraz liburu bat irakurri behar baldin ba duzu Hilpuinak gomendatzen dizut. Ez zait gustatu batzuetan ez dala ulertzen zer gertatzen ari dan baina ez naiz kexatzen. Pentsatzen nuen aspergarria izango zela baina pozik nago liburuarekin.

  8. Maialen Sagastigordia
    Maialen Sagastigordia
    2016-04-19 El Carmelo

    Ni Hilpuinak liburua irakurri dut eta bere iruzkina kontatuko dizuet:

    Niri liburu hau lehenengotan ez jatan asko gustatzen apurtxo bat aspergarria zelako; baina irakurtzen hasten zaranean konturatzen zara liburaua ez dela hain aspergarria orduan engatzatu egiten zara eta intriga handia sortzen jatzu ia hurrengo kapituloan zer gertatu den. Amaieran ze liburu polita irakurri dudan esaten dozu. Liburu honen portadak apur bat atzera botatzen dizulako kolore ilunak eta kapitulu guztietan hilketak agertzen diralako.

    Nik liburu hau neure kontura ez nuke irakurriko baina eskolan irakurtzea agindu doskue eta ez dut beste erremediorik izan, irakurri eta listo.Gainera amaieran asko gustatu jata liburu hau, beste baten neuk ere erosiko dut horrelako ipuin polit bat irakurtzeko amaieran istorioak asko gustatu zaidalako horresegaitik erosiko nuke horrelako liburua.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna