H gabe

Sustrai Colina
Zubia-Alfaguara, 2006
Eleberria

2017-12-14 2 iruzkin

Gazte koadrila baten abenturak eta pasadizoak kontatzen ditu liburuak. Beraien ikastetxeko hormetan pintada bat agertuko da. Pintadaren egilea nor den jakin ahal izateko zuzendariak astebeteko epea emango du. Gazte koadrila honek aste horretan piper egitea erabaki du, ordea.



2 iruzkin "H gabe"

  1. Oier Martin
    Oier Martin
    2017-12-20 Arratia BHI

    Izenburua: H gabe
    Egilea: Sustrai Kolina
    Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
    Argitaletxea: Zubia

    Manuk, Joxe Marik eta Xabik, ez dute Kepa jasaten. Kepa gelako neska baten mutil laguna da, Idoia.
    Egun batean Xabiri ideia bat bururatu zitzaion Kepa izorratzeko; berak Idoiari musu bat ematea. Gainera Xabik Idoia gustuko zuen. Saiatu egin zen baina Idoiak ez zion utzi eta zaplazteko bat eman zion.
    Hurrengo egunean, eskolan pintada bat agertu zen “obe Keparik gabe”. Nor izan ote da erruduna?
    Eskolako ikasle eta irakasle guztiak konturatu ziren pintadan akats bat zegoela, “obe” H gabe zegoela idatzita, denek zekiten Xabik horrelako akatsak egiten zituela, baina egun horretan ez zen eskolara joan.
    Pertsonaiak nahiko alaiak eta errealistak dira, bestalde, bakoitzak bere izaera propioa du.
    Ekintza nahiko politak ageri dira eta irakurtzeko errazak, gainera, eskolan gertatutako ekintzak direnez oso ondo islatzen ditu gaur egungo umeen izaera. Horrez gain; adiskidetasunari, emozioei, harremanei… buruz hitz egiten du
    Oso arina eta dibertigarria da irakurtzeko eta erraz ulertzen da, gainera, pertsonaien elkarrizketak dibertigarriak dira eta oso momentu onak pasatzen dira irakurtzen.

    Oier Martin 17-12-19

  2. Gizane Olea
    Gizane Olea
    2017-12-19 Arizmendi

    Manu, Joxemari eta Xabi hiru lagun dira eta Kepaz kokoteraino daude.
    Kepa klaseko mutil bat da eta bere neska laguna Idoia da. Egun batean Joxemariri ideia bat bururatu zitzaion Kepa izorratzeko: bera Idoiari musu bat ematea, neska gustatzen zitzaiolako, Nork emango dio muxua? Ohartuko da kepa?
    Behin, Joxemari eta Idoia elkarrekin etxera joan ziren eta orduan Joxemari neskari muxua ematen saiatu zen baina Idoiak ez zion utzi eta zaplazteko bat eman zion.
    Hurrengo egunean, eskolan pintada bat zegoen: “obe Keparik gabe”. Zer gertatuko ote da pintadarekin? Nor izango da erruduna?
    Eskolako guztiek konturatu ziren pintadan akats bat zegoela, “obe” H gabe zegoen idatzita,denek zekiten Xabik horrelako akatsak egiten zituela, baina egun horretan mutila ez zen eskolara etorri.
    Euskarako irakaslea gelakoei errieta bota egin zien eta esan zien hamar egun zeuzkatela erruduna irteteko.

    Arina da eta erraz irakur daiteken liburu bat, gaiak oso hunkigarriak eta interesgarriak direlako. Liburu hau eskolari buruz hitz egiten du horregatik liburu hau eskolan gertatzen diren gai errealak aipatzen ditu, Bestalde, hainbat gai aipatzen ditu: Adiskidetasuna, Amodio kontuak, Emozioak, Iskanbilak, Harremanak, irakasle kontuak.
    Oso liburu polita da eta merezi du irakurtzea.
    Gizane Olea 2017 ko Abenduaren 13 a Asteazkenean


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna