Grimm anaien berrogeita hamar ume ipuin

Ipolito Larrakoetxea
Labayru, 2001
Ipuinak

2017-12-18 Iruzkin 1

Grimm anaien ipuinak Alemaniako poesia zaharrean oinarritzen dira, horietako batzuen jatorria italiarra zein frantziarra izan arren.

«Haurrentzako eta etxeko ipuinak» liburua alemanez idatzitako munduko liburu ezagunena eta hedapen handiena izan duena dela uste da. Liburuaren eskuz idatzitako aleak Unescoren Munduko Memoria Programaren barruan sartu zituzten 2005ean.



Iruzkin 1 "Grimm anaien berrogeita hamar ume ipuin"

  1. Jon Arana
    Jon Arana
    2017-12-19 Arratia BHI

    Grimm anaien berrogeita hamar ipuin da irakurri dudan liburua, Ipolito Larrakoetxea da idazlea eta Labayru ikastegiak argitalatu zuen 2001ean.

    Grimm anaien ipunak oso xelebreak dira, ipuinak umeentzako dira, baina liburua nagusientzat moldeatuta dago.

    Ene uste apalean pertsonaiak ondo landuak daude, oso errealistak dira eta benetako pertsonen moduko sentimenduak dituzte.

    Arazoak aldiz ez dira errealistak izan beti ondo amaitzen direlako istorioak. Ekintzak arraroak izan dira beti, suerteagatik, arazoak konpontzen dira, baina nire iritziz arazoak eta ekintzak batuta istorio politak suertatzen dira.

    Kontamoldeen aldetik liburua bizkaieraz idatzita dago, adibidez, alkarregaz, antxina,eban... horrek ipuinari toke itzela ematen dio

    Jon Arana 2017ko Abenduaren 4a


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna