Gizajo baten egunkaria:Suerte Txarra

Jeff Kinney.Itzul: Miren Arratibel
Alberdania, 2017
Eleberria

Greg gizajoa! Ez du, ez, batere bolada ona azkenaldi honetan. Rowley Jefferson lagun minak neska laguna egin du, eta, neska lagunarekin dabilenetik, ez dio berari kasu zipitzik egiten. Larria da egoera, atera kontuak: Manny anaia txikiak ere berak baino lagun gehiago ditu!

Baina Greg ez dago amore emateko prest, eta edozer gauza egitera erabakita dago, behingoz eskolako mutil ospetsuena izateko. Lortuko ote du bere helburua? Edo gizajo baten modura biziko da beti?

Erantzun bat “Gizajo baten egunkaria:Suerte Txarra” bidalketan

  1. Xabier Arruabarrena Arratia BHI

    Protagonista Greg da, eta bere lagunik onenna Rowley da. Baina beraien arteko harremana apurtzen hasi da, Roely-k neska laguna daukalako eta horregaitik Greg eta Rowley ez dira inoiz ikusten.

    Niri gustatu zaidan momentua da Greg-ek pentsatzen duenean Rowley-k ez zuela inoiz neska lagunik edukiko eta azkenean bera da neska lagunik ez daukana. Gregbeti gustatu zaio ospetsua izatea, baina eskolan ez du izan arrakastarik ez mutilekin ez neskekin, beti egon da Rowley-rekin eta orain berak neska laguna daukanez, Greg beti dago bakarrik. Greg-ek esan dio bere adizkidetasuna purtzen ari dela eta Rowley gauza bera esaten dio jeloskor dagoela.
    Liburuaren irakurketa oso erraza izan da, gustatu zait nola diren elkarrizketak.Gomendatzen diot jendeari irakurtzeko eta euskera irakurtzeko oso erraza izan da irakurtzeko konparazioz beste liburuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude