Gizajo baten egunkaria

Jeff Kinney
Alberdania, 2011
Egunkaria

2016-02-14 13 iruzkin

“Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz, hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek inguratuta”.
Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan. Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk: institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan:
“Ez dezala inork pentsa ‘Egunkari maitea, hau’ eta ‘Egunkari maitea, beste hura’ ibiliko naizenik”.
Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena oso bestelako gauzak diren!



13 iruzkin "Gizajo baten egunkaria"

  1. Alejandro Konadio
    Alejandro Konadio
    2018-01-08 Arratia BHI

    Nire ustez oso barregarria izan da. Pertsonaiak oso zorte txarra dauka eta oso interresgarria iruditzen zait. Protagonistak Greg izena du eta bere lagunik onenak Rowly izena du eta bera ere sorte txarrekoa da.

    Saga asko ditu liburu honek, guztiak oso barregarriak, baina niri gehien gustatu zaidana hau izan da.

    Alejandro Konadio
    2017-12-20

  2. Unax Romero
    Unax Romero
    2018-01-08 Arratia BHI

    Greg izeneko ume bat da, bere etxean gutxien maite dutena da eta aspertuta dago bere anaia handiarekin eta anaia txikiarekin. Gurasoek ere ez dute beste anaien moduan maite eta horregatik opari gutxi ekartzen dizkiote Gregeri. Anaia handia ere beti traztakeriak egiten ari da.

    Pertsonaiak oso barregarriak dira, batez ere Greg, zorte txarra du eta gauza txar guztiak gertatzen zaizkiolako da nire gogokoena.

    Ekintzak oso ondo daude eta oso barregarriak dira eta ekintzak gaur egungo neba-arreben egunerokoa azaltzen du.

    Liburua oso ondo dago, gauzarik onena da lehenengo liburua irakurtzen baduzu beste liburu guztiak ere irakurriko dituzula.

    Unax Romero 2017-12-20

  3. ZEFE
    ZEFE
    2017-12-21 Arratia BHI

    Niri gustatu zaidan momentua da Greg-ek pentsatsen duenean Rowley-k ez zuela inoiz neska lagunik edukiko eta azkenean bera da ez duena neska lagunik. Greg-i beti gustatu zaio ospetsua izatea, baina eskolan ez du izan arrakastarrik ez mutilekin ez neskekin, beti egon da Rowley-rekin eta orain berak neska laguna daukanez, Greg beti dago bakarrik. Eta guzti honen erruduna Rowley-ren neska lagu berria da. Greg-ek saiatu egin da esaten bere adiskidetasuna apurtzen ari dela baina Rowley beti gauza bera arantzuten "Jeloskor zaude!!!"

    Liburuaren irakurketa oso erraza izan da, guztatu zait nolakoak diren haien arteko elkarrizketak. Gomendatzen diot jendeari irakurtzeko, nire adineko neska-mutilentzat beraz identifikatuak sentituko dira, gainera irakurtzean euskara oso erraza izan da konparazioz beste liburu batzuekin.

  4. Iker Intxaurraga
    Iker Intxaurraga
    2017-12-21 Arratia BHI

    Greg Heffley Nueva York eko mutil bat, gabonetan dago eta ez du asmorik etxetik irtetzeko, baina Rowley, Gregen lagunik onena, kanpoan dago eta Gregeri irtetzeko konbentzitzen dio eta biak batera gabonetan oso ondo pasatzen dute.Baina institutora bueltatzeko eguna heltzen da eta Rowley eta Greg etxean gelditzen dira oraindik oporrak disfrutatu behar dituztelako.

    Liburua asko gustatu zait, oso barregarria delako eta pertsonaiak ere bai.Gehien gustatu zaidan pertsonaia Gregen anai handia (Roddric) izan da.Rowley ere asko gustatu zait barregarria delako, ez delako ezertaz enteratzen eta leloarena egiten duelako.Manny Gregen anai txikia ere oso barregarria da txikia baina oso azkarra delako.

    Liburua barregarria iruditu zait ekintzengatik:Greg eta Rowley trastadak egiten daudenean egun batean pentsatzen dute irakasle bateri aulkiko hanka bat erditik ebakitzea irakaslea jauzteko.Beste egun batean Gregek 25a baino arinago zabaltzen du bere oparia (bideo joko bat) eta gordetzerakoan ez du oparia sartzen, bere anaiaren CD bat sartzen du.Gero 25 egunean zabaltzen duenean CDa ikusten du eta bere gurasoak konturatu egiten dira.

    Irakurtzeko ere erraza iruditu zait eguneroko baat delako eta datak liburuan ondo kokatzen zaituelako.Gainera hitzak eta esaldiak gazte arrunt batzuen bezala esaten dituztela eta gainera marrazkiekin eta letra tipoarekin errazagoa da irakurtzeko.

    Iker Intxaurraga 2017ko Abenduaren18a

  5. Oier Zuluaga
    Oier Zuluaga
    2017-12-21 Arratia BHI

    Istorio honen protagonista Gregh Greghory da. Istorio honeta gure protagonistak oso sorte txarra edukiko du eta ekintza asko daude oso interesgarriak direnak. Ekintza batean txartelak banatzen dituzte genteari laguntzen bazenio baina horren hoztean kuadrila bat dago txartelen ekintza berta-behera jarriko dutela. Laster Aste Santua da eta Gregh-ek ez du nahi bere senideekin egon, baina bere amaren erruarengaitik bazkarira joan egin behar du.

    Bilduma hau nire gogokoena da oso bizkor irakurtzen eta ez zarelako aspertzen. Nire pertsonairik gogokoena Gregh da bere sorte txarrarekin barre asko egiten dudalako. Bere anaiaren izateko era asko guztatzen zait Gregh-eri haserretzen diolako eta bere desgrazietaz barre egiten diolako eta horregaitik gregh pikatu egiten da bere anaiarekin

    Liburua bizkor irakutzen da egunkarian idazten duelako lehenengo pertsonan. Adibidez: Zapatil eraintzi eta gelaren aurrealdera joan naiz. Nire iritziz oso interesgarria iruditzen zait ata gogo asko daukat ze abentura berriak zein diren irakurtzeko gure protagonistarenak.

  6. MARKEL OLABARRIETA
    MARKEL OLABARRIETA
    2017-12-20 ARRATIABHI

    Greg nerabe bat da, eta bere aita, ama eta bi anaiekin bizi da. Greg ez da kirolzalea, eta bere bizitzako denbora asko etxean ematen du kontsolaren aurrean. Gregek lagun bakarra dauka, Rowly deiturikoa. Gregek dioenez, Rowly “pringao” bat da, eta horrek zailtasunak izango ditu institutuari aurre egiteko.

    Liburu hau gazteentzat oso aproposa da. Liburu lodia izan arren, oso arina da irakurtzeko, gainera bertan dauden marrazkiak oso lagungarriak dira liburua hobeto ulertzeko.
    Greg oso mutil bakartia da, ez zaio gustatzen jende askorekin egotea, baina Rowlyrekin oso ondo pasatzen du.
    Istorioan zehar ekintza desberdinak agertzen dira, eta apurka apurka Rowly Greggandik banatzen da.
    Uste duzu Greg eta Rowly berriro elkartuko direla?

  7. Alejandro
    Alejandro
    2017-12-18 Arratiabhi

    Nire ustez izinde oso barregarria ze pertsonaia oso zorte txarra deko eta oso interresgarria iruditzen zait. Protagonista greg izena du eta bere laginik onena Rowly izena du eta bera be bai prigaue zela. Saga asko ditu guztiak oso barregarria baina niri gehien gustatu zaidana hau izan da.

  8. Beñat Igarza Arrizabalaga
    Beñat Igarza Arrizabalaga
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Gregen udako oporrak nolakoak izan diren? Kontatzeko ezer honik ez. Greg nerabe bat da, gurasoz eta bi anaiez osaturiko familia batekoa. Uda amitua, eta ikasturtea martxan; baina Gregek aurreko hiruilabeteetan pasatakoa lehen bailen ahaztu nahi du, amets gaiztoa bat besterik ez baitzuen bizi, izan ere, bere Anaia Rodrickek Gregek betirako ezkutatu nahiko lukeen sekretu bat baitaki Gregen inguruan, eta…
    Gregen sekretua zein den jakin nahiko ahal zenuke? Horrela bada, eziozu ihes egiten hutsi honako eguneroko apart bati.
    Nik bi aldiz irakurria daukat eta hirugarrenez irakurtzeko prest izango nintzen, beraz, nire ikus puntutik eguneroko apart bat dela deritzot.

  9. Mikel Garitaonandia
    Mikel Garitaonandia
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Nire ustez oso liburu ona da, umeentzako oso ona , pertsonaia gizajo bat da eta ez ditu lagun asko batez ere lagun oso on bat du, Fenis.

    Greg bere gurasoekin eta bi anaiekin bizi da eta beti ditu arazoak haiekin. Institutura doa eta han ere arazoak ditu.
    Istorioa bere lagun eta bere abenturei buruz doa bere arazoez eta bere eguneroko bizitzaz doa, eskola etxea, parkea etab. Neska batetaz maitemintzen da baina berak ez du onartzen.

    Nire ustez pertsonaia ume askoren antzekoa da baina nahiko arraroa da eta benetan gustatu zait pertsonaia.
    Istorioa benetan interesgarria dela niretzako, benetan irakurtzera bultzatuko nukeen irakurlea.
    Liburua oso egokia da gazteentzako.
    Liburua lehenengoko pertsonan dago idatzita eta orainaldian, ez da luzea eta erraz irakurtzen da.
    Niri gehien gustatu zaidan zatia abenturak bizitzen dituztenean dira.

  10. Gaizka Etxebarria
    Gaizka Etxebarria
    2016-02-19 Asti Leku Ikastola

    Liburu hau asko gustatu zait oso ondo adierazten dituelako ideiak eta aproposa da gure adiñeko gazteentzat. Nik bilduma guztia dut eta jendea askok gustuko du liburu hau.

  11. Egoitz Urrestizala
    Egoitz Urrestizala
    2016-02-19 ASti Leku Ikastola

    Liburu hau irakurtzea asko gustatu zait oso barregarria eta interesgarria delako.
    Saga asko ditu guztiak oso barregarria baina niri gehien gustatu zaidana hau izan da, berarekin barre asko egin dudalako.

  12. Xuban Elgarresta
    Xuban Elgarresta
    2016-02-14 Beasain Institutu Publikoa

    Oso nobela erakargarria da, Gregek (protagonistak) bere bizitza kontatzen digu gauza negatiboak esanez, eta bere eskola nolakoa den kontatzen du bere ikuspuntutik, lagunak, maitasuna, irrakasleak... Gregek bere familiarekin ez du bizi nahi, bi anai ditu: Rodrik, zaharrena, furgoneta bat dauka eta bere taldearekin jotzen du; eta Manny, gazteena, bere ustez gurasoek jainkoa izango balitz bezala tratatzen dute. Oso polita eta entretenigarria da, gainera, ondo ilustratuta dago.

  13. Xabier Marzo
    Xabier Marzo
    2016-02-14 Asti Leku Ikastola

    Euskera liburuetatik irakurri ditudanen artean hau gehien gustatu zaidana izan da, Gizajo baten egunkaria da. Interesgarria entretenigarria eta dibertigarria dela iruditzen zait, gainera irakurtzeko erraza eta ia horri guztietan marrazkiak daude.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna