Gauez ate joka datozenean

Xabier P.Docampo. Itzul:Koldo Izagirre
Elkar, 1996
Literatura

2016-03-29 Iruzkin 1

Beldurrezko istorioek badute xarma ezkutu bat, ikara sortu arren erakarri egiten gaituena, izu horrek kilika goxoak egiten dizkigulako sabelean edo istorio horien dardara eta oroitzapenarekin gusturago hartzen dugulako geure ohearen epela. Nolanahi ere, ez dago ukatzerik gustatu egiten zaigula.
Galizia gustiz lurralde aberatsa izan da beti beldurrezko ipuinetan, eta Xabier P. Docampok txikitatik entzun izan ditu etxean horrelakoak. Gurasoen ahotik jasotako kontakizun haien gogoan, beldurrezko ipuin berriak sortu ditu, lau ipuin beltz eta izugarri (“Bideaztiaren ispilua”, “Labezomorro”, “Otso emea” eta “Heriotzurrena”) Santa Compaña eta lobisomeen istorioen batere inbidiarik ez dutenak. Zerbaitengatik jasoko zuen liburu honek 1995ean, Espainiako estatuan argitaratutako haur eta gazte literaturako libururik onenaren saria.



Iruzkin 1 "Gauez ate joka datozenean"

  1. Lizbeth Lopez
    Lizbeth Lopez
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Xabier P. Docanpo txikitatik gurasoen ahotik beldurrezko kontakizunak entzun izan ditu. Haiek gogoan ditu eta beldurrezko ipuin berriak sortu ditu, lau ipuin izugarriak “Bidaztiaren ispilua”,”Labezomorro”,”Otso emea”eta “Heriotzurrena”.

    Bideztiaren Ispiluaren protagonista egun, euritsu batean gaua heltzerakoan basotik doanean galdu egiten da. Denbora luzean ibili ondoren argi bat ikusten du eta ohartzen da etxe batetik datorrela. Etxe hortara hurreratzen da lehioa irekita dago eta argi izugarri bat irtetzen da. Atea jo eta barrura abiatzen da. Gizon batekin aurkitzen da eta etxe horretan pasatutako esturak eta beldurrak izugarriak dira.
    Beldurrezko ipuin honek emozioa eta suspentzea bukaeraraino mantentzen du, beldurrezko liburua gustatzen bazaizue liburu hau gustako zaizue.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna