Gaizki ateratako argazkia

M. Neuschäfer-Carlon
Elkarlanean, 1992
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

Egunkariak zabaldu berria: Klaudia izeneko 6 urteko neskatila bat bahitu dute. Albistearen ondoan dator argazkia ere. Uwe izeneko mutil bat azkar asko konturatzen da neska hura gizon bati eskutik helduta ikusi zuela “barraketan”. Gizon hura ote zen bahitzailea, ala beste norbait? Dena dela, Uwe eta bere lagunak ikerketak egiten hasten dira eta beraiek aurkituko dute bahitzailea harrapatzeko frogarik garrantzitsuena: gaizki ateratako argazki bat. Xinplea eta irakurterraza da haur eta gaztetxoentzat idatzitako polizi nobela hau.



Iruzkin 1 "Gaizki ateratako argazkia"

  1. Maddi Ayarza
    Maddi Ayarza
    2018-01-08 Arratia BHI

    Neska euskaldun bat Bartzelonan dago bizitzen, bere gurasoekin.
    Herriko feria heltzen da, etxetik ihes egin du feriara joateko eta bertan izan da bere auzokideak bahitu duenean.Ondoren lau umeren laguntzaz bahitzilea atxilotua izan da.

    Lau mutilak oso aktiboak dira eleberri osoan zehar, neskak zer esana sortzen du etxetik alde egin duela jakitean eta polizien paperak oso fikziozkoak dira, oso arin askatu baitute kasua eta hori errealitatean ez da gertatzen.

    Euskalduna den neska batek etxetik ihes egin du eta polizia bahitzailea aurkitzen saiatu da, lau umeren laguntzari esker lortu du eta gurasoak oso eskertuta daude horregatik. Bidaia bat antolatu dute eta lau umeekin joan dira bidaian.

    Hasieran liburua apur bat astiro doa baina irakurri ahala askoz ere interesgarriagoa bihurtzen da.Apur bat korapiltsua ere bada baina amaieran erraz irakurtzen da.Kapituluka antolatuta dago orden bat jarraitzeko eta kapitulu bakoitzak izenburu bat du.

    Maddi Ayarza 2017/12


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna