Ezer ez

Janne Teller. Itzul: J.M.Mendizabal
Alberdania, 2012
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Hauxe ikasi berri du Pierre Anthonek: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea”. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Bere lagunek erakutsi nahi diote bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira  zerrategi abandonatu batean. Garrantziaren bilaketa horretan, helduen miseriak, lotsariak eta inbidiak agertzen dira bata bestearen atzetik haurren ahoetan bada ere. Zerbait galtzen denean bakarrik konturatzen gara garrantzitsua zela guretzat. Baina beranduegi izan ohi da orduan.
Gaur egungo fabula harrigarri bat da Ezer ez. Bertan gure gizartea da ispiluan bere burua erakusten duena. Bere lotsaizunak ageri dira modu beldurgarri batean. Eztiki eta ia xaloki idatzia dago, eta horrela azpimarratu egiten da erakusten duen tragedia. Gazteentzako eta helduentzako irakurketa nahitaezkoa.



Iruzkin 1 "Ezer ez"

  1. June Garcia
    June Garcia
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Liburu honen protagonista Pierre Anthone da. Pierre Athonek ikas berri du ezerk ez duela garrantzirik eta hori dela medio, eskola uztea erabakitzen du. Bere lagunak nazkatuta daude, izan ere, egunero zuhaitz batera igo eta ikasi berri dituen hitzak oihukatzen ditu. Bere lagunak erakutsi nahi diote bizitzan badaudela garrantzia duten hainbat gauza eta horretarako, gauza garrantzitsuen bilduma bat egiten hasten dira zerrategi zahar batean… baina beraien artean oso gogorrak dira gauzak eskatzeko momentuan… eta hor konturatzen dira zer den benetan garrantzitsua eta ezin dela atzera bueltatu…
    Zer gertatuko da gauza garrantzitsuen bildumarekin? Aldatuko diote pentsamendua Pierreri?

    Liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta apur bat gogorra ere. Izan ere, eskatzen dituzten gauzak oso gogorrak dira. Nahiz eta gogorra izan, liburu hau gomendatzen dizuet ikusi dezakezuen zein gogorra den batzuetan lagungatik egiten diren gauzak eta baita egiten dituzten gauzak oso intrigarriak direlako.

    Intrigaren eta abenturen zale amorratua bazara, irakur esazu liburu hau! Izugarri gustatuko zaizu!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna