Ezekiel nora ezean

Jasone Osoro
Elkar, 2012
Eleberria

Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak…

21 erantzun “Ezekiel nora ezean” bidalketan

  1. Iker Arenaza Arizmendi

    Liburu hau Ezekiel liburuaren jarraipena da eta Ezekiel Nora Ezean da bere izenburua. Lehenengo aldiz 2012ko abuztuan argitaratu zen eta 12. argitarapena 2017ko ekainean izan zen. Hiztegi aldetik, nire iritziz, nahiko erraza da irakurtzeko. Aipagarria iruditzen zait hitz gogor asko erabiltzen dituela idazleak liburu honetan, adibidez “ostia” asko erabiltzen du. Jasone Osorok idatzi du liburu hau eta Elkar du argitaletxe gisa. Azaleko irudiak eta sailaren diseinua Unai Aranak eginak dira. Istorioa ez da oso luzea, izan ere, 156 orrialde besterik ez ditu.

    Liburu honek, Ezekiel (Ros) izeneko mutil baten istorioaren jarraipena kontatzen da. Berak 15 urte ditu eta etxean amarekin eta arrebarekin bizi da. Lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… bizitza zoriontsu bat du. Baina hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak…Gai asko jorratzen dira liburu honetan. Elena eta Ezekiel haserretu egingo dira eta Leonen festa ere hor dago. Horrez gain moto taldeak lib-dup bat antolatuko du, eta han herri guztiak hartuko du parte. Zer gertatuko da Ezekiel eta Elenarekin? Eta Ezekieli gustatzen zaion beste neskarekin?

    Liburua orokorrean ona iruditzen zait. Ez da astuna egiten eta entretenigarria da. Nire ustez pasarte bakoitzak intrigarekin uzten zaitu, zer pasatuko den jakiteko irrika bizia pizten du. Hortaz aparte, Ezekiel liburu honetarako protagonista egokiena iruditzen zait. Gehienetan leiala delako, zentzuduna delako eta zintzotasunez erantzuten duelako pentsatzen dut hori. Nahiz eta liburu honetan, apur bat kontrola galduta zebilela iruditu zait. Aitaren etorrerak eragin asko du Ezekielen jarreran. Hirugarren liburua atera behar dutela iruditzen zait. Izan ere, nire ustez, bigarren liburu hau bukatu gabe dago. Zer gertatzen da Elena eta Leonekin? Eta Naroa eta Ezekielekin? Eta Ola eta Mariarekin? Eta Jokin eta Etxerekin? Gainera Ezekielen Aitarena, Gloriarena eta Ezekielen Amarena, konpondu gabe dagoela deritzot. Kolokan utzi gaitu idazleak, hori zango zuen idazleak buruan, seguruenik. Liburu hau 12 urtetik gorakoei bakarrik gomendatzen diet, izan ere, gutxiago duen batek ez du liburua ondo ulertuko, batez ere ekintzak. Bestalde, gomendagarria da eta ni, behintzat, asko disfrutatu dut liburu honekin.

  2. Alaitz Gomez Arizmendi

    Liburu hau, Ezekiel izeneko 15 urteko nerabe baten familia eta lagunen arteko arazoak kontatzen du. Kasu honetan, familian gertatzen zaizkion gauzak gehiago kontatzen ditu lagunena baino.Liburua, Ezekiel liburuaren bigarren atala da.Jasone Osoro izeneko emakume baten eskutik idatzia.Azkar irakurtzen den eta interesgarria den liburua da, 156 orrikoa, hau da, beste liburua baino pixkat potoloagoa.

    Liburuan, protagonistari bere egunerokotasuneko gertatzen zaizkion gauza batzuk aldatzen dira,esate baterako, bere aita agertzen da herrian bere emazte berriarekin eta bere beste alabarekin, Naroa, horrek; arrebarekin eta amarekin eztabaidak izatearen kausa da, baina beste alde batetik, hainbat arazo ditu Ezekielek. Lagunekin izaten dituen gorabeherak,hau da, lib dub-a festa prestatzerakoan, Leonen istripua…, bi nesken artean sentitzen dituen sentimenduen gorabeherak, , bere ama ta aitarekin gertatzen diren gauzak…Zer uste duzue gertatuko dela?
    Irakurri duzuen bezala, liburua interesgarria dela dirudi, gainera, egoera edo bizipen berriez osatuta dago beraz…Lehenengo liburua irakurri baduzu eta gustatu bazaizu, liburu hau irakurtzera animatzen zaitut!!

    Alaitz Gomez

  3. Ane Axpe Arizmendi

    Liburu honen izenburua Ezekiel nora ezean da eta Ezekiel izeneko mutil baten istorioa kontatzen du. Ezekiel hamabost urteko mutil bat da gehienetan arrosez jantzita doanez, lagunek Ros deitzen diote. Ezekiel bere ama eta arrebarekin bizi da, izan ere bere aitak etxetik alde egin zuen. Ezekielen koadrilan lau lagun dira, Etxe, Leon, Ola eta bera. Laurei dute motokrosa gustuko eta beraien lokalean pasatzen dute denbora gehiena. Laurak oso ondo eramaten dira beraien artean. Baina Ezekielen aitaren bueltak eta nesken kontuak tartean daudela, beraien adiskidetasuna okertzen joango da. Eta horrek beraien arteko hainbat liskar sortaraziko ditu. Zer gertatuko da beraien artean? …. Zer gertatuko da bere aitarekin?….

    Liburua arin irakurtzen da, nahiz eta 22 kapitulu eta 156 orri izan, oso interesgarria baita. Liburuan erabiltzen den hiztegia ulerterraza da. 13-14 urteko nerabeei gomendatuko nieke, izan ere, liburuan agertzen diren pertsonaiak adin horretakoak dira eta bizitzen dituzten egoerak guk bizitzen ditugun antzekoak dira. Niri liburu polita iruditu zait, anima zaitez irakurtzera!

  4. Ixone Garitaonaindia Arizmendi

    Ezekiel 15 urte dituen nerabe bat da, eta bere bizitzako kontrola hartzen ari dela pentsatzen zuenean aita agertzen da, bere ama eta seme-alabak abandonatuak itxi zituen pertsona ura. Maria, liluratuta gelditzen da,izan ere, inoiz izandako familia edukitzeko asmoa sortzen zaio eta aita barkatzeko prest dago.Baina Ezekielek berriz, bizitza guztia bizi izan du ama aitarengan sentitzen zuen gorrotoa eta, horregatik, ez da aitarekin harreman bat edukitzen saiatzen. Gauzak zailago jartzen dira berarentzat. Aita seme-alabekin harreman bat sortzen saiatzen da, arrebarekin eta amarekin eztabaidak izaten ditu, bi neskaren artean zalantzak sortzen zaizkio, lagunekiko gora beherak… Zer gertatuko ote zaio Ezekieleri? Zelan bukatuko da hau guztia?

    Arin irakurtzen den liburu bat da, izan ere, 156 orri ditu, eta 22 kapitulu laburrez osaturik dago. Motza izan arren ekintza asko agertzen dira, eta oso interesgarria da. Liburu guztia ekintza interesgarriz beterik dago. Liburu hau asko gustatu zait, nerabe baten ikuspuntua oso ondo azaltzen duelako:koadrilak, gustuko pertsonak, lagunak, hitz egiteko modua…. Nik irakurri ditudan liburuetatik hoberenetariko bat dela esango nuke. Niri oso polita iruditu zait, beraz, liburu hau irakutzea gomendatzen dizuet!

  5. Maite Macgregor Arizmendi

    Ezekiel 15 urteko mutil bat da, koadrila bat du eta neska-lagun bat ere.Etxean problema batzuk ditu bai eta lagunekin. Bere bizitza guztia aldatu egiten da bere aita bueltatu egiten denean! Eta lagunekin ere arazo batzuk sortzen dira Etxeren mutil-lagunari Leon gustatzen zaiola somatzen duenean Ezekielek.

    Liburu hau asko gustatu zait, Jasone Osororen lehenengo liburua “Ezekiel”-en jarraipena da. Lehenengo liburua gehiago gustatu zitzaidan, izan ere, Ezekiel nora ezean liburuan Ezekielen agertzen diren arazoak konpondu egiten baititu.
    Istorioa asko gustatu zait, nahiz eta gauza batzuk falta diren pentsatu, adibidez, ikastolan gertatzen diren gauzak faltan bota dut.

    Bestalde, ez zait oso luzea iruditu, erraz irakurtzen da eta oso interesgarria da. Nire ustez liburu honek ez ditu ondo sakontzen arazoak, baina bakoitzaren pertsonalitateak oso ondo bereizten dituela esango nuke.

    Ezekiel nerabe bat da, horregatik nire ustez nerabeentzako liburu oso ona da, maitasuna, etxeko problemak, lagunekin arazoak… kontatzen dituelako.
    Gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea!

  6. Imanol Astondoa Arizmendi

    Ezekiel 14 urteko mutil bat da, liburuko protagonista, bere amarekin eta arrebarekin bizi dena. Ezagutu ote du bere aita? Poztu egingo da? Familian iskanbilak egongo dira? Nerabezaroko hizkuntza dago, palabrotak ezaten dituzte.

    Liburu hau asko gustatu zait, 156 orrialde izan arren, erraza da irakurtzeko eta lehenengo kapitulutik engantsatzen zaitu. Gainera, oso interesgarria da 12-16 urteko jendearentzat. Lehen pertsonan idatzita dago, berari gertatzen zaion gauza guztiak agertzen dira. Ezekieli gertatzen zaizkion gauzak oso arraroak familia inguruan.

    Irakurtzera animatu zaitezte !

  7. Mikel Azkoaga Arizmendi

    Ezekiel, 15 urteko gazte bat da, bere amarekin eta bere arreba Mariarekin bizi dena. Ez zuen aita ezagutu, aitak bere ama abandonatu baitzuen gazte zirenean eta egun batean agertu zen berriz. Ezekielek, Ros deitua lagunengatik ez zuen aita ezagutu nahi, bere arreba ez bezala, irrikaz zegoen aita edukitzeagatik eta ezagutzeagatik.

    Egun batean afari bat izan zuten aitarekin, haien bizitza kontatzeko eta aitak kontatu zien hainbat gutun bidali zituela baina haien amak ez zuen nahi haiek gutunak irakurtzerik, kontatu zien ere beste emakume batekin zegoela alaba bat zuena. Hori jakitean Mariak haserretu zen amarekin eta bere aitarekin eta bere familia berriarekin bizitzea erabaki zuen, baina Rosek ez, Rosek aita gorroto zuen ama abandonatu zuelako eta hainbat urte pasa ondoren agertu zelako.

    Egoera harekin Rosek egun asko pasa zituen lagunekin eta mundu guztiarekin jasanezina, baita gustuko zuen neskarekin, Elena, baina egia esanda ez zeukan hain argi berarengan sentitzen zuena, Naroa (aitaren emakumearen alaba) agertu zenetik zerbait piztu zen bere baitan, neskak zerbait eragin zuen Rosen barnean. Azkenean, Leonen urtebetetze festa izan baino lehen Ezekiel Naroarekin joan zen eta Elena Leonekin (Ezekielen lagun bat). Hari, lagunek festa bat antolatu zioten, urtebetetze festa ikaragarri bat urriaren 25ean beste festa bat ospatuko zela aprobetxatuz, motorren inguruan prestatutako festa, Leonek gustuko zuena.

    Baina festa izan baino lehen, Ezekielek etxera heltzean, bere ama musuka ikusi zuen aitarekin.

    Festako eguna heltzean dena prestatu zuten eta festa horretan aitarekin zegoen emakumea,amarengana hurbildu zen zerbait txarra esateko zeren eta jakin zuen aitari musu bat eman ziola eta iruditzen zen ama gorrotatzen zuela.Gainera, bere lagun batek,inoiz musu bat eman zuena bere arrebarekin musukatzen ari zen.Presioaren eraginez, Ros desmaiatu zen baina amaiera jakiteko…irakur ezazue liburua.
    Niri asko gustatu zait.156 orri ditu. Ez zait oso luzea iruditu, ondo ulertzen baita eta, gainera, kapituluak ez dira ez luzeak ez motzak. Nahiko erreala iruditu zait eta nik uste jende askok sentitu duela Ezekielek sentitzen duena liburu honetan, ez dena, baina gauza batzuk bai.

  8. Markel Sierra Arizmendi

    Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, Gipuzkoa, 1971ko abuztuaren 12a) euskal idazlea da. Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta ondoren, Zine Gidoi gintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen Bartzelonan. Niri pertsonalki asko gustatu zait liburua, ezin hobeto azaltzen dituelako gazte baten sentimenduak, nola ezin dezake berak bakarrik eraman familiako arazoak eta norbaiten laguntza behar du gauzak aurrera eramateko. Lagunek garrantzi handia daukate gazte zarenean, haiekin denbora asko pasatzen duzu eta, baita neska/mutil lagunekin, sentimendu berriak agertzen dira zure baitan eta norbaitekin konpartitzeko beharra sentitzen duzu.
    Ezekielen bizitza beti izan da arrosa kolorekoa, arreba eta amaren konpainian. Orain 15 urte ditu eta bere bizitzako kontrola hartzen ari dela dirudienean zerbait gertatzen da bere izaera guztiz aldatzen duena, aita. Eskolara itzuli eta Ezekielek bere aita aurkitzen du zutik sarreran. Ez du itxaroten baina harrigarria desinteresa erakusten du. Etxera bueltatzen da eta aitaren berria ematen du. Amarentzat notizia ez da batere atsegina Maria, berriz, liluratuta gelditzen da eta inoiz izandako familia izateko amoz dauka eta aita barkatzeko prest dago. Ezekielek bizitza guztia bizi izan du ama aitarengan sentitzen zuen gorrotoa eta, horregatik, ez du saiatzen aitarekin harreman bat izan nahi.

  9. Maddi Gonzalez Arizmendi

    Protagonistak 15 urte ditu eta Ezekiel du izena. Nerabezaroan dago eta ama eta arrebarekin bizi da. Hiru lagun min ditu, Ola, Leon eta Etxe deiturikoak. Elenarekin ere konplizitate handia du, eta horregatik, oso gustura dago berarekin. Hasieran, giro ona badu ere, guztia korapilatzen hasten da bere aita, Gloria, bere aitaren bigarren emaztea eta Naroa, Gloriaren alaba, Ikastolan agertzen direnean. Zer gertatuko da aitarekin? Zer nahiko du? Nola sentituko da Ezekiel?

    Liburua oso interesgarria da eta errez irakurtzen da, hiztegi erreza duelako eta kapituluak luzeegiak ez direlako. Pertsonaiak oso errealak dira, egoera ezberdinetan sentitzen dituzten sentimenduak gutako edozeinek sentitu baititzakegu eta era berean, izenburua oso egokia da, izan ere, Ezekiel liburu osoan zehar eta ia bukaera arte, zalantza ugarirekin oso galduta dago.

    Liburu entretenigarri bat nahi baduzu, hartu hau esku artean!

    Maddi Gonzalez, 2017-12-18

  10. Maider Barañano Arizmendi

    Ezekiel 15 urteko nerabe bat da, eta momentu honetan Elenarekin irteten ari da baina ez dago oso gustura berarekin, horregatik hainbat liskar izaten dituzte.
    Egun batean ikastolatik irteterakoan aita agertzen da, eta Ezekielek ez daki zer esan ezta zer egin ere, izan ere bere familia bakarrik utzi zuen orain dela urte batzuk. Beraz, zer gertatuko da?
    Maitasunez jorratua dago liburu hau, baita ere familiarekin, lagunekin, eta nesken arteko liskarrez.

    Protagonistak atseginak eta nerabeentzat egokiak dira, ondorioz hainbat gazte erakartzen ditu. Pertsonaiak; Ola, Etxe, Leon, Elena… oso gustukoak egiten dira eta errez ulertzen dira beraien arteko liskarrak. Horrez gain, pertsonaiak nahiko errealak dira.
    Ekintzak, arazoak interesgarriak eta baita ere dibertigarriak dira, esate baterako Maria aitarekin bizitzera joaten denean, Elenak Ezekielekin hitz egiten duenean…
    156 orri dituenez, nahiko irakurterraza egiten da, hori dela eta kapitulu gutxi ditu, 22 gutxi gorabehera.
    Beraien kontamoldea, estiloa oso erakargarria da, berain hiztegia nerabeentzako aproposa edo egokia delako “bo txabal” eta beste hainbat hitz erabiltzen dituztelako.
    Esanguratsuak izan diren hainbat alderdi ere txertatzen dira, adibidez Ezekielek eta Mariak aitarekin afaltzera joatea adosten dutenean…
    Ezekiel nora ezean irakurtzen baduzu ez zara damutuko!

    Maider Barañano, 2017-12-18

  11. Kiara Alvarez Arizmendi

    Protagonista, 15 urteko nerabea da, Ezekiel. Bere ama eta arrebarekin bizi da, baina, aita agertu zen ikastolako egun batean, horregatik, bere bizitza okerrera doa.

    Ezekielek, aita ezagutu nahi du baina etxetik alde egin izanak samina sortzen zaio ezagutzerako orduan.
    Lagun artean eztabaida asko sortzen dira. Ezekiel eta Elenaren artean arazo eta liskarrak, beraz, familian artean eztabaidak egoten dira.

    Ezekiel liburua irakurtzea gomendatzen dizut, oso atsegina egiten da, 22 kapitulu tartekatzen dituelako eta hiztegi aberatsa erabiltzen duelako. Hitz batzuk informalak direla eta, antolamendua, egokia da. Kapitulu laburrak eta gertaera askokoak baitira.

    Kiara Alvarez, 2017-12-18

  12. Nerea Bastardo Arizmendi

    Ezekielek 15 urte ditu eta arreba eta amarekin bizi da eta lagun jator bat da.
    Historioan inoiz ikusi ez duen aita agertzen da bat-batean, alde batetik ezagutu nahi zuen baina bestebaterik gorroto zuen aita.Hori dela eta, lagunen, amaren, arrebaren eta aitaren artean estabaidak, arazoak, sentimenduak, bi gustuko nesken artean sentitzen duen zalantzak……. agertzen eta gertatzen dira eta momentutik aurrera, zuen bizitza zoriontsua aldatu egingo da.

  13. Ainhoa Usatorre Arizmendi

    Ezekielek 15 urte ditu. Arazo bat dago , bere aita dator, bere emazte eta alabarekin , Gloria eta Naroa.Ezekiel haserre dago bere aitarekin , beraz ez dio kasurik egiten.Baina bere arrebak ez du berdina esaten.Elena Ezekielen atzetik egongo da baina Ezekielek ez dio kasurik egingo.Musu misteriotsu asko egongo dira eta haserre gutxi ez dira egongo.Zer pasatuko ote da familia kontuekin? Eta Elenarekin?

    Entretenigarria da , eta irakurterraza izan ere, Jasonek gazteen hizkuntza erabiltzen duelako eta Ezekielen arazoak oso ondo azaltzen dituelako.
    156 orri ditu eta 22 kapituluk osatzen dute.Hizkera oso bizia da hortaz abiadura bizkortzen du.Elkarrizketa umoretsu batzuk ere badaude eta irakurleak barre egiten du.Kapitulu motzak eta irakurterrazak dira.
    Ezekiel Erreala da, bizitza normalean gertatzen diren gertaeratan egoten delako.Batzuetan triste edo haserre dagoenean zakar erreakzionatzen du .
    Animatu irakurtzen!

  14. Lide Zubia Arizmendi

    Protagonista Ezekiel da, 15 urteko nerabea eta ama eta arrebarekin bizi da.
    Ezekielen aita agertzean, gauza asko aldatzen dira bere bizitzan:
    Batik bat, lagunarteko arazo asko sortzen dira, Elena eta Ezekielen artean arazo eta liskar gehiago sortzen dira, familiako eztabaidak areagotzen dira…
    Ezekielek, bere aita ezagutu nahiko du nahiz eta etxetik alde egin izanak, haserrea eta beldur pixka bat ere sortuko dio.

    Liburu hau irakurtzea oso atsegina egiten da. Oso hiztegi aberatsa erabiltzen du. Horrez gain, hitz batzuk informalak direnez gazteak errazago erakartzea lortzen du.
    Bestalde, antolamendua egokia da. Kapituluak oso ondo antolatuta eta informazioa oso ondo bereizita baitago.

    Irakurri ezazu Ezekiel nora ezean liburua!

    Lide Zubia, 2017 – 12 – 18

  15. Elene Lezeta Arizmendi

    Ezekielek hamabost urte ditu eta Elena izeneko neska batekin ateratzen hasi da. Orain arte, bere ama eta ahizpa Mariarekin bizi izan da etxean baina duela gutxi bere aita bueltatu da herrira, Gloria izeneko emaztearekin eta Naroa izeneko alabarekin. Maria oso pozik dago gertatutakoarekin, izan ere, bere gurasoak berriro elkarrekin ikusteko esperantza du. Ama eta Ezekielek ez dute Maria bezala pentsatzen eta hainbat liskarren ondorioz, Maria aitaren etxera joan da bizitzera. Bi familiek elkarrekin bizitako guztia eta gero, Ezekieli Naroa gustatzen hasi zaio. Nola amaituko du familia apurtu honek? Eta Elena eta Ezekielen artekoak?

    Protagonistak bizitako esperientziak kontatzen dituzten gazte ausartak izateak, irakurle asko erakarriko ditu. Izan ere, honek oso entretenigarria eta interesgarria egiten du istorioa.

    Gazteok nora ezean sentitzen gara tarteka, zer egin jakin gabe eta heldu batek egin behar duguna esateko beharrarekin. Hori dela eta izenburu egokia du, liburuko protagonista horrela sentitzen baita.

    153 orrialde irakurterrazek osatzen dute, hala, oso liburu arina eta atsegina da.

    Noizbehinka gazteen arteko elkarrizketetan hizkera informala erabiltzen duenez, kontakizuna sinesgarriagoa egiten da. Esate baterako, Leonek ‘aibalaletxe’ hitza erabiltzen duenean.

    Gai nagusiak adiskidetasuna eta maitasuna dira. Bi gai hauek ez dira bat ere aspergarriak, ondorioz, irakurketa ez da bat ere astuna.

    Ezekielek aitarekin duena konpontzea erabakitzen du, bere etxean agertuz. Hau oso pasarte esanguratsua da, izan ere, irakurlearen gogoeta suspertuko du.

    Ezekielen lehenengo liburua irakurri baduzu animatu zaitez bigarrena irakurtzera, ez zara damutuko eta!

    Elene Lezeta, 2017.12.18

  16. Gorka Davila Arizmendi

    Ezekiel 15 urteko mutil bat da, etxean ama eta arrebarekin bizi da.

    Inoiz ez duen aita bat agertzen da bere emazte eta Naroarekin hau da aitaren beste alaba bat,aita agertzen denez Maria aitaren etxera joaten da bizitzera eta Ezekieli Mariak egindakoa ez zaio gustatu.

    Egun batzuk pasa ostean Ezekiel etxean sartu eta sukaldean aita eta ama musukatzen ikusten ditu eta ez daki zer egin. Herriko moto taldeak lip-dap bat egitea pentsatzen dute,egun hori Leonen urtebetetzea da eta horregatik lip-da-paren ostean festa hasiko da Txosna batekin eta Dj jass erekin.

    Liburu hau luzea egin zait, izan ere, 22 kapitulu luze eta 156 orri duelako,lehengo liburua irakurri baduzu bigarrenera asko gustatuko zaizu. Maitasunezkoa da liburu hau.

    Zer gertatzen da gurasoekin?eta festan?

  17. Nahikari Osorio Arizmendi

    Ezekiel arazo asko edukitzen du, bere aita, Naroa eta Elena, bere arreba…
    Ezekiel bizitza zoriontsu bat du, baino hori laster aldatuko da.
    Bat-batean bere aita agertu da herrian, bera harrituta amari eta arrebari kontatu dio, horregatik eztabaida asko sortu dute, hori dela eta arrebaren ihesa, amaren momentu txarrak…
    Naroa eta Elenarekin ere arazo asko sortu egiten dira, Ezekiel maitasunarekin nahaspilatuta dago.

    Liburua ez da astuna, entretenigarria eta erakargarria da.
    Liburu honetan Ezekielen sentimendu asko ikusi dira, Maitasuna, tristura…
    pertsonan idatzita dago.
    Ezekiel burua kakanahasduta eginda du, Elenarekin zer duen, Naroa maiteminduta duen ala ez…

    Nahikari osorio Blanco
    2017/18/12

  18. Maider frutos Arizmendi

    Ezekiel, bere amarekin eta bere arreba Mariarekin bizi dena. Ez zuen aita ezagutu, aitak bere ama abandonatu baitzuen gazte zirenean eta egun batean agertu zen berriz. Ezekielek, Ros deitua lagunengatik ez zuen aita ezagutu nahi, bere arreba ez bezala, irrikaz zegoen aita edukitzeagatik eta ezagutzeagatik..
    Egun batean afari bat izan zuten aitarekin, haien bizitza kontatzeko eta aitak kontatu zien hainbat gutun bidali zituela baina haien amak ez zuen bahi hiek gutunak irakurtzeik, kontatu zien ere beste emakume batekin zegoela alaba bat zuena. Hori jakitean Mariak hasarretu egin zen amarekin eta bere aitarekin eta bere familia berriarekin bizitzea erabaki zuen, baina Rosek ez, Rosek aita gorroto zuen ama abandonatu zuelako eta hainbat urte pasa ondoren agertu zelako.
    Egoera harekin Rosekegun asko pasa zituen lagunekin eta mundu guztiarekin jasanezina, baita gustuko zuek neskarekin, Elena, baina egia esadan ez zeukan hain argi berarengan sentitzen zuena, Naroa (aitaren emakumearen alaba) agertu zenetik zerbait piztu zen bere baitan, neskak urtebetetze festarik ikaragarri bat urriaren 25ean beste festa bat ospatuko zela aprobetxatuz, motorren inguruan presatutako festa, Leonek gustuko zena.
    Baina festa izan baino lehen, Ezekielek etxera heltzean, bere ama musuka ikusi zuen aitarekin.
    Festako eguna heltzean dena prestatuta zuten eta festa horretan aitarekin zegoen emakumea, amarengana hurbildu zen zerbait txarra esateko.

  19. Malen Barrutia Goitia Arizmendi Arrasate

    EZEKIEL NORA EZEAN
    Jasone Osoro / Elkar argitaletxea

    Ezekiel liburu honetako protagonista da. Bere lagun Leon, Ola, Etxe eta “Elena” agertzen dira pasarte guztian zehar, baita Ezekielen familiako kideak ere, Naroa barne. Ezekielek 15 urte ditu, Bizitza zoriontsua du, baina, hori aldatu egiten zaio, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean. Bera etortzerakoan bere mundua hankaz gora jartzen da eta horrez gain beste neska gustuko du, ama eta arrebarekin liskarrak, lagunekin gorabeherak…

    Liburua oso erraza da irakurtzeko eta hiztegia ere zehatza du. Lehenengo pertsonan idatzita dago. Agian errazegia. Elkarrizketetan agian aurki daitezke hitz zikinak, baina, oso arrunta da 15 urteko neska mutilen artean, baita pixka bat txikiago eta handiagoen artean. 13-14 urtekoentzat gomendagarria da, bai mutil eta baita neskentzat ere.

    Niri asko gustatu zait liburua, baina lehengoa gehiago gustatu zitzaidan. Izan ere liburu honetan dezepzio bat baino gehiago hartu dut. Nik modu batera bukatzea espero eta beste batera bukatu da. Baina gehien dezepzionatu nauena da liburua bukatzean gauza asko argitu gabe geratzen direla eta horrek pena eman dit, eta baita hirugarren liburua ez egoteak.

    Liburu hau hautatzeaz ez naiz damutzen baina bukaerari buelta bat emango nioke.

  20. Amets Arexolaleiba Arizmendi

    Ezekiel da liburu honetako protagonista, 15 urte ditu eta ama eta arreba nagusiarekin bizi da, bere aita ez du ezagutzen, ordea. Ezekiel momentu honetan Elenarekin dago irtetzen, neska laguna bezalakoa da, baina ez dago ziur bere gustokoa den edo ez. Bigarren liburu honetan, Ezekielek duen bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, izan ere, inoiz ikusi ez duen pertsona bat ikusiko du, ikastolatik irtetzen ari den egun batean, bere aita alegia. Bere aitak Gloria izeneko emaztea du, baita Naroa izeneko neskatila bat ere. Ezekiel ez da oso ondo egongo Elenarekin eta Naroarekiko zerbait sentitzen hasiko da. Protagonistak bere aitarekin galdutako denbora berreskuratzen saiatuko da eta Maria haserre etxetik joatea erabakiko du. Mutilari arazoak sortuko zaizkio, lagunekiko gorabeherak, amarekin eta arrebarekin eztabaidak, bi nesken artean sentitzen dituen zalantzak…. Bestetik, egun gutxi barru Leonen urtebetetzea izango da eta Ezekiel eta bere kuadrilakoek festa izugarri bat antolatu nahi diote. Oso galduta ibiliko da gure protagonista, zer, nola, zergatik erabaki ezinik. Zer gertatuko da Ezekiel eta Naroaren artean ? Eta Elenarekin ?

    Esango nuke, kontakizuna oso interesgarria eta dibertigarria dela, izan ere, kapitulu bat irakurri eta hurrengoarekin hasi nahi baituzu. Lehen pertsonan eta orainaldian idatzita dago liburu hau. Idazleak erabiltzen duen hiztegia egokia eta ulertzeko erraza da gure adinekoentzat, nahiz eta noizbehinka hitz itsusiren bat agertu. Oso gustura irakurri dut liburua, gainerako liburuekiko desberdina delako eta nire adineko gazteen gertaerak, arazoak, sekretuak, egoerak… kontatzen edo azaltzen dituelako. Nik maitasunezko gaiak gustatzen zaizkien gazteei gomendatuko nieke batez ere. Nahiz eta kontatzen duenaren istorioa eta gertaerak dibertigarriak izan, nola bukatzen den ez dut batere atsegin, izan ere, ez da zehazten gaiak edo pertsonaiek nola jarraitzen duten. Maitasuna, lagunak, musu sekretuak, gorabeherak…. animatu irakurtzera gustatuko zaizu eta !!!!

    Amets Arexolaleiba, 2017/12/15

  21. Txomin Maidagan Arizmendi

    Liburu honen lehen argitaldia 2012-ko Abuztuan izan zen eta 12. argitaldia 2017-ko Ekainan. Jasone Osorok idatzia, Azaleko eta Sailaren irudiak Unai Aranak eginak eta Elkar argitaletxe gisa.

    Nik liburu hau 12-13 urteko gazteei gomendatzen diet, izan ere, liburuaren gaia inguruko adina duten gazte batzuen inguruan doa.

    Liburu hau beste baten jarraipena da, orduan, lehenik, lehenengo liburua irakurtzea gomendatzen dut. Hiztegi maila ona dauka, ulertzeko modukoa. Gazteen betiko lexikoa erabiltzen du, hau da, hitz gordinak, gogorrak…

    Nerabezaroa igarotzen ari den gazte baten inguruan hitz egiten du, eta horrek pertsonaia eta historiarekin identifikatuta gaudela sentiarazten digu.

    Istorioak aurreko liburuko pertsonai berdinak ditu baina beste bi pertsonai protagonista sartuz: Naroa eta Gloria, Ezekielen aitaren alaba eta emaztea. Ezekiel 14 urteko gazte bat da. Orain Elenakin irteten hasi da baina bere aita itzuli dela jakin duenetik iraultza ikaragarri bat jasan du bere egunerokotasun eta bizitzak. Elenarekin oso jarrera desegokia izaten du, hori dela eta, Elena Ezekielekin haserretu eta Leonekin ateratzen hasten da. Ezekiel pixkat jeloskor jartzen da, izan ere, berak dudak izan zituen Elenarekin irten edo ez erabakitzeko eta azkenean maite zuela erabaki zuenean Elenak utzi egiten dio, bere erruz, noski. Liburuko momentu batean, Elenak Ezekiel uzten duenean, Etxek eta Olak esaten dute, Elenak, Leon erabiltzen duela Ezekiel berriro erakartzeko. Ezekielek, berriz, alderantziz izan daitekeela pentsatzen du, hau da, Elenak bera erabili duela Leon erakartzeko. Geroago, Ezekiel Naroataz maiteminduta dagoela ohartzen da eta konturatu gabe berarekin irteten hasten da. Bestalde, Maria, Ezekielen arreba nagusia, aitaren etxera bizitzera joaten da amarekin haserretu egin delako, aita bere bizitzan ez onartzeagatik. Hortik aurrera, ustekabeko gauzak gertatzen hasten dira; Itzuliko da Ama Aitarekin? Barkatu al dio Elenak Ezekieli?

    Nire ustez Liburu hau nahiko entretenigarria da, azkenean, lehenengo liburua irakurrita hurrengoan zer pasako den jakiteko gogoa ematen dizu. Niri gehiago, lehenengo liburua gustatu zitzaidan, izan ere, honen bukaerak pixkat dezepzionatu nau Elena Ezekielekin itzuli ez delako, baina hala ere liburua oso interesgarria da eta ez naiz damu. Liburu hau oso gomendagarria da asko entretenitzen zaituelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude