2019-02-20 Iruzkinik ez

Leonides familiako hiru belaunaldi elkarrekin bizi dira, Aristide patriarkaren hegalen pean. Lehenbiziko emaztea, Marcia, hil zenenean, haren ahizpak hartu zuen bere gain etxekoen ardura. Bigarren emaztea, Brenda geldoa, senarra baino hogeitaka urte gazteagoa da, eta afera bat dauka, antza, Aristideren biloben etxeko irakasle Laurencerekin. Aitona pozoiturik hilda agertzen denean, inork ez du zuribide argirik.