Etsai gordea

Jokin de Pedro
Elkar, 2013
Eleberria

2016-02-18 Iruzkin 1

Josu Arriola kazetari ezaguna bere apartamentura sartu eta postontzitik ezezagun baten gutuna jasotzen duenean abiatzen da istorioa: “Zure egunak zenbatuta daude, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik; denak du bere ordaina”. Gorospe inspektorea kazetariaren ilobaren laguntzaz ariko da kasua argitu nahian. Hala ere, Ertzaintzak berak espero ez duen amaiera izango du misterioak, irakurlea ustekabean hartuko duena.



Iruzkin 1 "Etsai gordea"

  1. Asier Bernaola
    Asier Bernaola
    2016-02-18 Dolores Ibarruri

    Misterioa dauka eta irakurtzeko gogoa eta interesa sortzen du. Bere apartamentura sartzean, ezezagun baten gutuna jasotzen duenean, hasten da istorioa. Josu Arriola kazetaria bere bizitza arriskuan dago.Gorospe inspektorea, kazetariaren ilobaren laguntzaz kasua argitzen saiatuko da.
    Istorioa ondo kontatuta dago, berehala sartu naiz eta ez da korapilatsua izan.Jakin – mina sortu zait anonimoekin zer gertatzen zen, jakin nahi nuelako.
    Amaiera ez da espero nuena. Egia esan, guztiz harrituta utzi nau, hori gustatu zait.
    Deskribapenak erabiltzen ditu gu despistatzeko.
    Istorioaren hasieran, Josu `` adeitsu eta baketsua ´´ ematen duela baina `` irudi faltsua ´´ baino ez zela kontutan hartu behar dugu.
    Inspektorearekin identifikatzen naiz misterioak argitzea gustatzen zaidalako.
    Batzuetan ahozko hizkera erabiltzen dute eta pixka bat zaila egiten da. Erritmo bizia dauka.Esaera batzuk ere badaude: `` katuak sagua atzaparpean zanpatutakoan ´´ , `` zorrak zor ´´ , `` Hara hor erbia´´


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna