Eta ni zer?

Fernando Morillo
Elkar, 2003
Eleberria

2016-03-29 2 iruzkin

Hamasei urteko neska bat da Larraitz: bizia, azkarra, sentibera, jatorra… baina ez da polita, eta horrek min handia ematen dio. Alferrik esango diote “barnea” dela garrantzitsuena, gero inguruko mutil guztiak bere ahizpa Usoaren atzetik baldin badabiltza.



2 iruzkin "Eta ni zer?"

  1. Graxi Elosegi Madariaga
    Graxi Elosegi Madariaga
    2016-04-08 Jakintza Ikastola (Ordizia)

    Eta ni zer? Izeneko eleberriak, Larraitz izeneko neskato baten nerabezaroko pausuak kontatzen ditu esaldi labur eta ulerkorrak eratuz.

    Larraitz, ez da batere polita eta berak hori jakin arren, zaila egiten zaio onartzea, bere ahizpa nagusia oso polita delako; ikastolako politenetakoa.

    Eleberrian, eztabaidak egoten dira, bi ahizpen artekoak batez ere, Larraitzek gorroto duelako bere ahizparen jarrera.

    Eleberri honen gai nagusiak borroka eta sexua dira; oso gai eraginkorrak hamahiru hamabost urte bitarteko gaztetxoentzat.

    Historia lehenengo pertsonak kontatzen da, Larraitzek kontatuko balu bezala.

    Nik liburua, nerabezaroan dagoen edozeini gomendatuko nioke, baina hori bai! Maitasuna (sexua, bikoteak…) eta drama gustatzen zaizkionari batez ere.

    Animatu zaitezte irakurtzera, nahiz eta 135 orrialde dituen, azkar irakurriko duzu, ondo idatzita dagoelako eta oso irakurterraza delako.

  2. Maider Unanue
    Maider Unanue
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Fernando Morillok idatzitako, “Eta ni zer?” izeneko liburu hau, ahaztezina da. Elkarrek 2003an atera zuenetik nahiko famatua izan da.

    Protagonista, Larraitz izeneko neskato bat da, eta ez da batere polita. Hori oso zaila da onartzeko, bere ahizpa nagusia, bere ikastetxean dagoen neska politenetako bat delako. Bi ahizpak ez dira batere ondo eramaten, beraz, dramak eta haserre asko egongo dira liburuan. Batez ere, bi ahizpen artekoak, Larraitzek gorroto duen arreba suntsitzeko nahian.

    Nire ustez, kontakizunari dagokionez, ez da oso gustura irakurriko nuen liburua, bi ahizpak burruka eginez darabiltzatelako denbora guztian, eta burruka egitez eta sexuaz soilik hitz egiten duelako liburuak.

    Azkenik, kontamoldearen aldetik, ez dago asko esateko, liburu kopurua ongi dago eta erraz irakurtzen da. Lehenengo pertsonan dago idatzita, orainaldian, eta nahiz eta 134 orrialde izan, erraz irakurtzen da.

    Sexua eta drama gustatzen zaizkien pertsonentzat ez dago liburu egokiagorik! Bestela hobe liburuz aldatzen baduzu.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna