Eskularru beltzak

Jasone Osoro
Elkar, 2017
Eleberria

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

5 erantzun “Eskularru beltzak” bidalketan

  1. Erik Eguskiza Ander Deuna Ikastola

    Beire ingelesa ikasteko udaleku batera batean dago, gurasoek bidali diotelako. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du laguntzat edo pertzona normaltzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batekin abentura asko biziko ditu, boxeoa ikasteaz gainera. Kanpamendu ostean etxera itzuli ondoren, bere betiko lagunekin Kar eta Leterekin elkartuko da, hirurek osatzen duten taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izateko eta egurra emateko, hala ere badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

    Interesgarria bezala definituko nuke liburu hau, arazo eta ekintza asko gertatzen direlako. Ez zait oso luzea iruditu, liburua ekintzaz betea egon arren. Esango nuke kapituluak oso ondo banatuta daudela, hau da, ez direla ez luzeegiak ez laburregiak ondo daude. Irudiei begira oso ondo daude adierazgarriak direlako eta bakarrik egoera inportanteetan agertzen direlako, beste egoeratan irudimena erabiltzera gonbidatzen zaitu. Bestalde sentimendu-nahaste handiak daude: adiskidetasuna, gorrotoa, inbidia…

    Beste aldetik Pertsonaiei buruz hitz egiteko, pertsonaiak oso ondo eginda daude nik batzuekin identifikatzen naiz eta. Gure protagonistak lehengo partean Beire eta Baba ondo identifikatuta daude horrelako pertsonak daudelako; bere lagunekin edo pandilarekin harroak eta ausartak eta gero beste pertsonekin edo bere lagunekin gabe lotsatia eta baztertua. Edo Baba bezala, ume asko txikitan bere gurasoetako bat hiltzen bada, bestea presioagatik eta ez badu egoera ondo eramaten harrera zentro batean uzten dute umea hobeago bizitzeko.

    Nik liburu hau 10 urtetik gorako umeei gomendatuko nieke oso ona delako, baina gauza guztiak ulertzeko adin bat behar duzu. Hala ere nahi duenak irakurri ahal du.

    Erik Eguskiza 2017/12/18

  2. Mikel Aranburuzabala Arizmendi

    Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek baina Beire, bere institutuan liderra den arren, udalekuko inork ez du aintzat hartzen eta horregatik Baba izeneko mutil misteriotsu batean hartzen du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.

    Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Lete- rekin batera Irunek osatzen duten SUA taldea badirudi SUA taldea prest dagoela, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean, gauza desberdinak izango direla.

  3. Kenare Etxezarraga Arratia BHI

    Beire neska zakar bat da eta bere gurasoak ingeleseko udalekuetara bidaltzen dute. Bertan bakarrik sentitzen da, Baba izeneko mutil misteriotsu bat ezagutu arte. Udan berarekin ibili zen boxeoa ikasten baina gertaera bat suertatzen da eta gauzak okertzen dira eta dena goitik behera joaten da.

    Beire neska zakar bat da, beti ahalegintzen da, besteen aurrean gogorrarena egiten. Baina egia esanda, barrutik neska mindu bat da. Baba aldiz, mutil misteriotsu eta jakintsua.
    Eleberri honek, gertaera arinak eta hizkerak nerabeentzako egokiak erabiltzen ditu, horrek irakurketa interesgarri eta entretenigarria egiten du. Liburu hau, lau ale izango dituen bilduma baten lehena da. Liburua hau, 12-13 urteko neska-mutilentzat oso gomendagarria da. Gertatzen diren gaiak erabiltzeko modua, edade hartako gazteak ulertu ahal dute. Irakurtzea gustuko baduzue, eleberri hau erostera eta disfrutatzera animatzen zaituztet. Hasiera besterik ez da, beste hiru esperoan dituzue!!!

    Kenare Etxezarraga

  4. Xavier Cerro

    Beire Eskularru beltzak bildumaren protagonista da.Beireren gurasoak Beireri ingeleseko barnetegi batera bidali diote. Beirek lagun berriak egin nahi ditu baina berataz barre egiten dute.

    Protagonista oso garrantzitsua da, historioa bere inguruan gertatzen delako.

    Nerabeak irakurtzeko liburu oso ona da , esaldi laburak eta irakurterrazak dituelako.

    XABIER.CERRO 2017/12/15

  5. Aroa Agirre Ander Deuna Ikastola

    Oraingo honetan Jasone Osorok berriz ere gure irudimena eta irakurketa lantzeko eleberri ezin hobea egokitu digu: Eskularru beltzak. Istorio honetan Beire dugu protagonista; izan ere, bera izango da egoera guztietako partaide. Nerabezaroan dagoen neska ausarta, burugogorra eta ziurra da. Udako udalekuetara bidali aurretik oraintxe kontatu dizuedan bezalakoa zen, baina udaleku ziztrin horiek haren bizitzari buelta eman zioten guztiz. Bere izaera aldatu egin zen bere lagunekin babestuta ez zegoela eta ezin zela beti munduko protagonista izan konturatu zenean. Eskolan ez bezala lotsatuta eta gainbeheratuta utziko dute Beire hainbat alditan. Baita ere Baba izeneko lagun berezi batekin topo egingo du bidean, eta bere alboan hainbat abentura liluragarri biziko ditu. Ikastolarako bueltan espero ez zituen gauzak gertatuko dira. Zer ote?

    Liburuaren portadan bi pertsonai nagusiak identifikatu ahal dituguz ideia bat egiteko: Beire eta Baba. Izenburuak badauka istorioarekin zentzu handia; hasieran irakurtzen hasterakoan ez dugu ulertuko zergatik izango ote den izenburu hori eleberriarentzat aproposa, baina denborarekin ondo harrapatuko diogu zentzua. Nerabezaroan dagoen neska-mutilentzat oso adierazgarria da, gure protagonistarekin islatuta sentitu ahal direlako batez ere.

    Liburuan ematen diren egoerak oso errealak dira eta beraz istorioan hobeto kokatu ahal gaitezke. Badaude ilustrazioak ere, nahiz eta irudimena landuko dugun istorioko pertsonaiak hobeto irudikatzeko balioko zaizkigunak. Gertaera hauek abenturazkoak dira gehienetan, abenturazaleei egokitutakoak. Badaude eleberrian ere parte lasaiagoak eta baita amodioarekin lotuta dauzenak ere.

    Nahiz eta nahikotsu orrialde izan ez da batere zaila irakurtzeko; letra eroso batekin dago idatzita eta paragrafoak oso ondo banatuta daude. Baita ere kapituluak behar diren tokietan hasi eta amaitu egiten dira, irakurlearen jankingura piztuz. Kapitulu bakoitzeko ekintza eta pertsonai berri guztiak agertu beharreko momentuan ageri egiten dira eta horregatik, istorioaren hariak zentzu osoa dauka.

    Eskerrik asko, Jasone, zure irudimenarekin gure buruak berpizteagatik. Niri ikaragarri gustatu zait eta bigarren zatia irakurtzeko irrikaz nago. Eta zu? Zertara zaude itxaroten Beire eta bere istorioa ezagutzeko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude