Eskubeltz taldearen abenturak

Hans Jürgen Press/Pilar Iparragirrek itzulia
Elkar, 1995
Eleberria

2018-01-08 2 iruzkin

Gaztetxo talde bat aurkituko duzu liburu honetan batera eta bestera gelditu ere egin gabe. Historia guztietan dago gaizkileren bat, eta Eskubeltz taldeko detektibeek ez diote bakerik emango harrapatu arte. Jolas moduan irakurtzen da liburu hau, testua bakarrik ez, marrazkiak ere irakurri egin behar baitira. Irakurlea bera ere detektibe bihurtzen da liburu honetan. Orri bakoitzari bere marrazkia dagokio eta marrazki bakoitzean detektibetzan aurrera segitzeko behar den aztarna bat dago erdi-ezkutaturik.



2 iruzkin "Eskubeltz taldearen abenturak"

  1. Nadia Sanchez
    Nadia Sanchez
    2019-01-27 Ekialdea

    Entretenigarria izan da, eta asko, baina kapitulu batzuk errazegiak ziren, gehiem bat pistak aurkitzeko. Nire ustez, txikientzako hobeagoa da, 10-11 urterentzako gutxi gorabehera. gainera, motza da, albo batetik bakarrik idatzita duelako, nire ustez entretenigarriagoa izango zen bi alboetatik textua izango bazuen. Eta nire iritsiz koloretan politagoa izango zen, pistak eta abar hobeto ikusiko zirelako, baina pilo bat gustatu zait eta oso ondo pasa dut liburu hau irakurtzen.

  2. Eneko Fernandez
    Eneko Fernandez
    2018-01-08 Arratia BHI

    Eskubeltz taldea lau umez osaturiko koadrila bat da, koadrila bat bakarrik, baina entretenimendu bat oso arraroa dute, misterioak deskubritu. Villamil lapurra edo X jauna lehenengo kasuaren pertsonaia maltzurra da, bigarrenean, berriz, animalia batzuk lapurtu dituzte eta eskubeltz taldea pertsona horien bila joaten da.

    Hirugarrenean, ordea, tren baten lapurreta handi bat dago, eta gainera, eskubeltz taldea trenean dago Pottolo deituriko pertsonaiaren osabaren etxera joaten.

    Pottolo, Kiki.k, Idoia eta Felixekin oso identifikatuta sentituko zara,pertsonai horiek, gazteak bezala, oso inseguruak direlako, baina ausartak eta trebeak.

    Misteriozko trama gazteen artean oso gustokoa da, baina liburu hau familia guztiarentzat da, ez da gertakizun bortitzik gertatzen eta hori, eskertztzen da.

    Idazle honek beti hirugarren pertsonan idazten du, kapitulu guztien amaieran, esaldi oso luze eta poetiko batekin.

    Horri gehitzeko, esanguratsua da, jolas bat bezala dela, orrialdearen amaieran, planteatzen dizu testuan irakurritako detaileak topatzea.

    Abenturazalea bazara eta gaztea bazara, liburu hau perfektua da.

    Eneko Fernandez 2017-12-9


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna