Errepidea

Miren Agur Meabe
Erein, 2010
Eleberria

2014-09-25 Iruzkin 1

Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.

Orrialdeak: 72
Erosteko: Erein.eus



Iruzkin 1 "Errepidea"

  1. Olatz Arteaga Arconada
    Olatz Arteaga Arconada
    2016-02-18 San José Basauri

    Zer egingo zenuke leku finkorik ez bazenu? Librea zarela esaten dizutenean baina giltzapetuta sentitzen bazara? Errepidea lagun eta etsai duzunean?

    Liburua lehen pertsonan idatzita dago, hau da, protagonistak berak kontatzen du istorioa edo kasu honetan, Rigel-ek, 13 urteko neska batek. Eguneroko itxura du istorioak. Neskak bere bizitza ederto kontatzen d;, bertsoak dirudite batzuetan. Txorik kontatzen duen zatiak ere tonu poetiko bera erabiltzen du.
    Idazleak bakarrik sentitzen den nerabe baten istorioa kontatzen du, bere arazoak eta kezkak. Neskak mundua ezagutzen duela uste du baina, hori ez da egia, liburua aurrera joan ahala, helduago bihurtzen da baina, oraindik ez du bere lekua aurkitu, ez du bere burua aurkitzen.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna